Estatu esklabistak baino lehen, tribuak oinarrizko egiturak zirenean, liskarrak euren artean konpontzen zituzten. Egindakoaren ondorioen neurririk ez zegoenez, ordainketa ohitura desberdinak eraiki ziren. Geroago, botereak zentralizatu zirenean, arautzeari ekin zioten, menpekoen beldurra eta kontrol soziala irabazte aldera, bide batez.
Hammurabi-ren Kodea da ezagutzen den legedi zaharrena. Oinarria Talioaren legea da, hau da, begia begi truk. Araudi honen izaera bortitza ulergarria da, botere absolutu zapaltzaileen logikan, bai eskubiderik gabeko, eta betebeharrez betetako, esklaboen jendarteetan.
Lehen liberalek, ilustrazioan, gizabanakoaren askatasuna eta berdintasuna aldarrikatu zutenean, Talioaren legearen eraginkortasun eskasaz ere ohartu ziren: ez zuen balio delituak gutxitzeko, sufrimendua areagotzen zuen, eta boterearen gehiegikeriak ezkutarazten.
Hiritarren eskubideak onartu ziren, eta estatuak, botere zapaltzailea urrituz, haiek babestu beharra izan zuen. Kontratu soziala apurtzen zutenei, heriotza-zigorra edo bizi arteko kartzela ezartzea gehiegizkoa zela pentsatu zen, penatuarentzat krudelkeria, eta jendartearentzat jasangaitza. Egindakoa larria izanik ere, hiritar orok birgizarteratzeko eskubidea izan behar zuen, estatuaren ardurapean.
Nik uste, azken aldian, atzera egiten ari garela, eta nabarmen (ez naiz Parot doktrinari buruz ari zehazki, disidentzia politikoarena larriagoa baita). Oro har, kartzelak presoa izorratzeko eta menperatzeko dira; lege aldaketak, zigorrak gogortzeko; eta lehen 30 urte bazen azken muga, gero 40 ezarri zuten. Orain, bizi arteko kartzela zigorra ezarri nahi dute. Aztoratuenak (ikusi ditut Madrilen oihuka), berriz ere, heriotza-zigorra eskatzen.
Estatua botere absolutua berreskuratzen ari da, eta zenbait jende alde dago. Hiritartasun zentzua galtzen goaz, eta menpeko zoriontsu bihurtzen ari gara, aldamenekoaren salatzaile, auzokoaren jazarle, Anaia Handiaren begiradapean. Talionaren legea berriro ezartzeko, biktimen mendeku gogoa erabiltzen dute, komunikabideetan intelektual morroiek alarma soziala sortzen duten artean.
Ni, neu, ez nago ados. Gizabanakoarentzat 20 urtetik gora kartzelan egotea izugarria da, benetan, gizatasunaren aurkakoa, eta 30etik gorakoa mendeku-zaletasunetik bakarrik ulertu ahal da, hots, ez da eraginkorra, eta sufrimendua areagotzen du.
Baina estatua, guztiona bada, ezin da mendekuaren aldekoa izan, eskubideen aldekoa baizik. Ilustratuek asmatu zuten ipuin sinestezin hori. Eta guk sinetsi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]