Kulturako murrizketak ez genituzke denon artean estali beharko

  • Musikari buruzko dokumentalak proiektatzen dira Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta datorren urtekoa zortzigarren edizioa izango du. Inoiz ez du erraz eduki, bere burua finantzatzeko sos-emaile pribatuen laguntza izan duelako; orain kremailera jarri diote poltsikoari eta hurrengo edizioa antolatzeko herritarren laguntza eskatu dute.

Erakunde publikoek kulturan murrizketak egin bitartean finantzazio kolektiboa goratuz gero, argazkiko hau izan daiteke etorkizuneko crowdfundinga.
Erakunde publikoek kulturan murrizketak egin bitartean finantzazio kolektiboa goratuz gero, argazkiko hau izan daiteke etorkizuneko crowdfundinga.
Ohitzen ari gara horrelakoetara eta ez dut uste ona denik. Esplikatu nadin. Ez daukat problemarik Dock of The Bayri laguntzeko, interesatzen zaizkidan beste hainbat mugida laguntzeko poltsikoetan hazka egiteko beldurrik ez daukadan legez. Gertatzen da, apur bat susmagarria bihurtzen ari dela crowdfundinga eskuz, oinez eta belarriz jasotzen ari den txalo zarta orokorra.
 
Irailaren 26an atera zen finantzazio kolektiboaren gaia Donostiako Kortxoenea gaztetxean antolatutako Zinemaldi Alternatiboan, Fundación Roboren dokumentalaren ondorengo mahai-inguruan. Anari, Leire Lopez Ziluaga, Jokin Azpiazu eta Giorgio Bassmatti aritu ziren berbetan autoedizioaz eta, horrelakoetan gertatzen den moduan, beste zenbait gairi buruz ere hitz egin zuten, tartean crowdfundinga. Lopezek seinalatu zuen ez dela hitz egiten mota honetako ekimenen atzean dagoen dramaz: desinbertsio publikoa eta kultur arloan lan egiten duen jende askoren prekarietatea.
 
Egoera ekonomikoa primeran etortzen ari zaie politikari askori lehen ere gehiegi sustatzen ez zuten kulturaren esparrua jitoan uzteko eta uste dut crowdfundingaren aldeko diskurtsoa inbertsio publikoen lema herritarrei pasa dietela esateko balia dezaketela. Emaitza, botiken berrordainketaren antzeko zerbait kulturan: zergen bidez pagatzen duzuna, gehi zure kabuz finantzatu nahi/ahal duzuna.
Beraz, bai, lagundu ditzagun diru premian dauden ekimenak, baina goazen perspektiba edukitzera ere: erakundeei uzten badiegu euren betebeharrez ahazten, horrek epe ertain-luzera ekar ditzakeen ondorioak katastrofikoak izan litezke.

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude