Esanahia

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Iraultza guziak hiztegitik hasten direla ez da nik asmatua. Hitzen jabetza duenak dominatzen duela mundua ez da nik asmatua. Batailarik handienak semantikoak direla ez da nik asmatua. Adibide bat nahi duenak hor du terrorista hitza. Orain arteko guzia ez da nik asmatua. Hitzek beti badute jaberen bat, eta ideia gehienek ere bai.

Hemendik aurrerakoak nik asmatuak dira, baina jabetzeko inolako asmorik gabe; terrorista hitza atzeman zuenak, eta Guantanamora eraman, mundua besapean hartu zuela, adibidez.

Erdaraz “sens” esaten da, edo esan daiteke “definition”, baina euskaraz esanahia diogu. Eta, ez idurian, horrek zerbait esan nahi du. Esan nahi duenak esan ezin duelako du esan nahi. Hitzen esanahiak esan nahi duena da hitzak ez direla libre, bat edo batek preso dauzkala, antzaldatu egin dituela, totelka mintzo direla, ezin dutela. Euskarak salatua uzten du mundu honetako hitzen zentzugabekeria, bere hitzen esanahiarekin, eta bere esanahia hitzarekin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!