Eskola, burbuila izatetik herria eraldatzera

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Haurren begietatik hiria birpentsatzeko beharra mahaigaineratu du Francesco Tonucci psikopedagogo italiarrak Haurren hiria liburuan. Etxetik eskolara haurra bakarrik eta oinez joatea askorentzat pentsaezina den garaiotan, beharrezkoa da umeen autonomia bultzatuko duen hirigintza. Haurrentzat proposatzen den hiriak guztientzat balio du, zaharrentzat, elbarrituentzat, etorkinentzat. Ikuspegi hau hezkuntza eragileen artean zabaltzen ari denez, herriaren eta eskolaren arteko elkarlanaren beharra lau arlotatik aztertu dugu. Euskarara itzuli berri duten Haurren hiria liburuaren aurrerapena ekarri dugu batetik. Bestetik, haurrek eskolan arrakasta izan dezaten, herri osoaren inplikazioa nola gauzatu azaldu digu Maria Luisa Jaussi Ikas komunitate eskola ereduko adituak. Euskararen arloan, eskolak bermatzen duen ezagutzari erabilerak jarrai diezaion herrian aisialdi ekintzak sustatzen dituen Txatxilipurdi elkarteko Eneko Barberena eta Aizpea Otxandianok Arrasateko esperientzia kontatu digute. Azkenik, udalaren ikuspegitik umeak bere herrian bizimodua egiteko eskolak duen garrantzia aldarrikatu dute Pierre Pinque Barkoxeko hautetsiak eta Naiara Sampedro Donostiako Hezkuntza zinegotziak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude