Hazia

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nek. Lurra zulatu ondoren, bertan hazia barreiatu edo sartu. Trans. Transgenikoa, genetikoki eraldatutako organismoa, hau da, beste espezie baten generen bat duen organismoa. Hazi transgenikoek makina modura ulertzen dute gure gorputza. Ordenagailuen gisa moztu eta itsatsi egiten dute, modu serialean ad infinitum kopiatuz. Transgenikoak bizitza dakarte, nuta vita, alabaina gorputza makina modura ulertzen duen bizitza eraldatua. Haziek, eraldatu ez diren haziek, urteetako informazioa daramate txertatuta, informazio sintesi eta iturria dira, eta bioaniztasun kulturala eta historikoa sortzen dute. Jakina denez, hazi transgenikoak hedatu ahala suntsituz doa tokian tokiko haziek urteen poderioz lortutako bioaniztasuna. Zoe-ren (bizitza biluzia) eta bios-en (bizitza kulturala) arteko desberdintasuna kontuan badugu, transgenikoek, paradoxikoki, zoe izaki bios suntsitzen dute, heriotza dakarte, tanatos. Heriotzaz inguraturik, beraz, pozgarria da Donostiako Kristinaeneak abiarazi duen “Haziera”. Artxibo bizia. Arrakala mikropolitiko bat. Haziak, setiatzen gaituen tanatos-i zuloak ereiten.


Irakurri gehiago: Literatura Kultura
Literatura kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

2026ko maiatzaren 18
Barra warroak
Ez ordaintzearen prezioa

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.