EAE-KO herritarrek badute lehendakari berria, Iñigo Urkullu. Baina Urkullu ez da euskal gizarteko lehendakaria, Ibarretxe lehendakariak behin eta berriz errepikatzen zuen gisan. Ona litzateke Urkulluk behin eta berriz harri berean estropezurik ez egitea. Lurrak oihuka dio ez dela euskal herritar guztien lehendakaria.
Baina Iñigo Urkullu da goreneko erreferentzia instituzionala gainerako lurraldeetako abertzaleentzat ere. Hori ere kontuan hartu beharko du Urkulluk, erakargarri izateko beste lurraldeak bere horretan aintzat hartzea ezinbestekoa baita. Gainera, interesgarriena ez da erakartzea, elkarrekin zerbait erakargarria eskaintzea baizik. Nazioa egiteko talaia bikainean da lehendakari berria, abertzale batentzat egungo pribilegiatuena seguruenik. Nazio-jorran aritzeko une biribila da begien aurrean.
Ez da erretorika, naziogintzarako aukera bikaina da krisia. Bake prozesu bat gauzatu beharra ere bai, besteak beste, datozen urteetan elkarbizitzarako oinarrizko zutabe berriak finkatuko direlako. Eta zeintzuk dira naziogintzaren beharrik larrienak egun? Bat, lana sortu eta banatu (eta bitartean, krisiaren ondorioak banatu eta partekatu); bi, bake prozesua gauzatu; hiru, euskal nortasunaren defentsa eta garapena.
Euskal hiru esparru administratiboetan ari dira gertatzen mugimendu interesgarriak. Ipar Euskal Herrian txikitasunetik nola egin behar den lan erakusten digute egunero, hainbat esparrutan gainera: nekazaritzan, bestelako gizartearen eraikuntzan, Elkargoaren aldarrikapenean, Baionako Bake Foroaren eraikuntzan… Hegoaldetik begiratuta, harrigarria da ikustea hain jende desberdina hainbat helburu eta aldarrikapenenen gurdiari tiraka.
NAFARROAN ere badira mugimendu interesgarri ugari, bai kalean eta baita instituzioetan. Kaleak oso era esperantzagarrian egin du bor-bor hainbatetan, agian greba orokor deialdietan ikusi da argien hori, baina ohikoan ere langile eta sektore asko ari dira galbidean diren eskubideen aldeko borrokan. Izango al du horrek eraginik hurrengo hauteskundeetan?
Pentsatzekoa da baietz, eta gainera, UPNk bere kongresua martxora aurreratu ondoren, bolo-bolo dabil aurreratuko direla. Aspaldiko partez, oposizioak gobernua eskuratzeko aukera izango du itxura guztien arabera. Gaitza PSN UPNren uztarritik aske irudikatzea, ezta? Baina hori da alderdi garrantzitsu gisa bizirik irauteko duen aukera bakarretakoa. Ezkerra, baskismoa eta abertzaletasuna, horra alternatibaren lapikoan berriz egosi beharreko osagaiak. Bere garaian arrakastatsua izan zen NaBai, eta epe laburrean ere hala izan beharko luke, ez hauteskunde koalizio moduan egituratua, baina bai gobernu alternatibari begira.
Orduan, Roberto Jimenez lehendakari? Gaitza, halako arrainarekin PSNk nekez aterako duelako behar adina boto, baina ez dirudi oraingoan nafar sozialisten baitatik beste Fernando Purasik ager litekeenik. Datozen asteetan asko hitz egingo da balizko alternatiba honen inguruan eta nola egituratu ahal izango litzatekeen. Dena gaitza, baina dena posible.
ETA EAE-N? Hasteko, jeltzaleek autogobernuaren inguruko mugimenduak agindu dituzte legealdi bukaerarako, eta hori bera kilikagarria da kontuan hartuta PSE-PP bikotearekin azken lau urteetan autogobernu gaietan izandako monotonia. Estatus berriaren iragarpena, inoizko Legebiltzar independentzia zaleenean. Urrats berriak noiz eta azken 30 urteetako Madril zentralista eta inposatzaileenean. Bai, txinpartak ikusteko aukera handiak dira, areago 2014an Katalunian autodeterminazio eskubidearen erreferenduma egingo bada.
Aukerak bai, baina logikoena da estatusak eragindako txinparta handirik ez ikustea. 50 urteko biolentzia zikloa ez da alferrik iragan eta hemen bake prozesua gauzatu behar da lehenik. Iraganari begiratu, nork bere jarduerak aztertu eta kritikatu, heldu biktima guztien gaiari, presoei, estatusari… eta elkar bizitzaren zutoina berriak jarri. Ezin da independentziarik egin 600 preso kartzelan utzita. Gero gerokoak.
Urkulluk prozesu horren puntan egon behar du, baina ez bakarrik. EAJ, EH Bildu eta PSOEren prozesu partekatua izan behar du, Eusko Legebiltzarrean bai, baina ez hor bakarrik. Baionako Foroak unibertsitate batetik etor daitezkeen balore garrantzitsuenetakoak jaurti zituen iragan astean: bakea eta kohesioa. PP bakarrik batuko da gurdira, euskal gizartearen presioak eta presio instituzionalak horretara behartzen dutenean.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".
Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]