Fede-Batasuna

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egun batez, konpainia on batean, barrabarra ari ginen euskara garbian, fronterako benta ezagunaren papera eskuan: bikoteei opariak zegizkieten, gizonari Ricard botila eta emazteari urdeki deliziusa. Irriz genbiltzan, alabaina, gerotik gerora ibili beharrik gabe, 2013ko udaberritik hara frantses estatuan ere bikoteak gizon-gizon eta emazte-emazte ere ziratekeelako, sozialistek hitz emana egiaztatzean.

Irriak sartu zitzaizkigun ordea, taldeko aho zabalenak, gure ezpal berdinekoentzat plazaratzen den aldizkariko artikulua irakurri zigunean: protestanteak, katolikoak, musulmanak eta judutarrak ezkontza homosexualaren aurka izanki, pozten dira gobernuak legearen eztabaidatzea hilabetez atzeratu duelako. Ez da gerlarik orizu! Jainko zeken eta larderiatsu berdina dute denek! Badakigu gaur lege berriari adopzioa eta medikalki lauzkatu ernalkuntza eskubiderik ez datxekiokeela.

Amaizun heteroklasistak ageri dira jada ezkontza unibertsalaren kontra manifestatzen, zeruaz sariztatuko baita gure ez besteen dretxoen mugatzeko mugitzea!

Urrats bat baizik ez balitz hemendik gobernuak gibel egitera?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude