Protestek ekarritako lehoiak

Espainiako Kongresu atariko lehoia
Espainiako Kongresu atariko lehoia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Madril, 1850eko urriaren 31. Espainiako Diputatuen Kongresuko eraikin berria, Narciso Pascual Colomer arkitektoaren lan neoklasikoa, inauguratu zuen Elisabet II.a erreginak.  Zazpi urtez, eraikuntza lanek iraun bitartean, diputatuek Madrilgo Errege Antzokiko dantza aretoan bildu behar izan zuten, eta gustura hartu zituzten instalazio berriak. Ez, ordea, atariko eskaileraren alde banatan ipini zituzten kaleargiak. Politika eta argitasuna ondo ezkontzen ez direlako-edo, parlamentarioek farolen aurkako protesta eraginkorra abiatu zuten eta berehala kendu zituzten.

Hutsunea azkar betetzeko, eraikineko frontispizioa egin zuen eskultoreari, Ponciano Ponzanori, lehoi parea egiteko eskatu zioten. Baina Espainiako egoera ekonomiko kaxkarra zela eta, artistak material nobleei uko egin behar izan zien. Lehoiak igeltsuz egin eta gainetik pintatu zituen, brontze itxura emateko. Meteoreologiak ez zuen gupidarik izan eta handik urtebete eskasera, herritarren eta prentsaren kritikak medio, Gorteetako arduradunek material iraunkorragoz lehoi pare berri a egiteko enkargua egin zioten José Bellver eskultoreari.

Baina Bellverrek ere ez zuen aurrekontu handiegirik, eta harrizko bi lehoi txiki diseinatu zituen. Gorteak zaintzen zituzten lehoi basatiak baino gehiago, katutxo errukarriak ziruditen zutoin handi horietan galduta. Berriro ere, protesten eraginez erretiratu zituzten. Ikusmina duenak, Valentziako Monforteko lorategietan topatuko ditu.

Garbi zegoen irtenbidea metalezko pieza handiak egitea zela, baina diru aldetik proiektu hura ez zen bideragarria. Harik eta Afrikako gerrak sabanako erregeei behin betiko bultzada eman zien arte. 1860ko martxoaren 23an, Wad-Raseko guduan, espainiar osteek garaipena lortu zuten eta brontzezko hainbat kanoi konfiskatu zizkioten etsaiari. Gobernuak kanoiak lehoi bihurtzea erabaki zuen. Lehenengo eskultura parearen egileari egin zioten enkargua. Ponciano Ponzanoren 3.500 kiloko felino ikusgarriak Sevillan moldekatu zituzten 1865ean. Azkenik, 1872an ipini zituzten gaur egun dauden tokian. 1808ko maiatzaren 2ko heroien izenez bataiatu zituzten: Daoiz eta Velarde. Baina herritarrek berehala jarri zizkieten goitizenak: Benavides eta Malospelos.

Horrenbestez, Espainiako Diputatuen Kongresuko lehoiak kostata eta protestek bultzatuta iritsi ziren gaur egun dauden tokira. 140 urte geroago, aho zabalik ikusi dute herritarrei, protesta egin arren, ez dietela Kongresuko atarira hurbiltzen utzi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


Eguneraketa berriak daude