Espainiako Estatuan gastu militarra murriztea bide egokia izan daiteke krisia arintzeko eta, beraz, baita defizit publikoa murrizteko ere. Neurri horrek, gainera, gaur egungo krisitik ateratzen hasteko bultzada emango lioke Espainiako Estatuari, Kataluniako Delás Bakerako Ikasketen Zentroak landutako txostenaren arabera.
“Gastu militarrak murrizteko zenbait neurri: indar armatuetako kideak gutxitzea, Armen Programa Berezi handien kontratuak bertan behera uztea, I+G militarra alde batera uztea, eta Espainiak atzerrian dituen indar armatuak murriztea.
Horien bidez, urtean 7.000 eta 8.000 milioi euro artean aurrez daitezke; ez da kopuru makala, ogasun publikoaren zorpetzea eta defizit publikoa arintzeko. Gastu militarra murriztea urrats garrantzitsua litzateke Espainiako ekonomia egungo krisitik ateratzen has dadin”. Horra hor, argi eta aratz, Pere Ortegak, Delás Bakerako Ikasketen Zentroko (Justicia I Pau) kideak berriki egindako txostenaren mamia. Gastu militarra Espainian, 2012. Krisia murrizteko aukera du izenburu Ortegaren lanak.
Espainiako Gobernuak, ordea, entzungor egiten die arrazoibide horiei. Hala, txosten hau argitara eman eta ia aldi berean, irailaren 19an, Espainiako Kongresuak lege-dekretu bati bide eman zion Defentsa Ministerioari ia 1.800 milioi euroko ezohiko kreditua emateko, zertarako eta armen industrian “kitoan jartzeko”. PPk eta UPNko diputatu nafarrak bozkatu zuten erabaki horren alde. Funts horien %65 Eurofighter programan ordaintzeko dauden fakturetara bideratuko da. Espainiak, Italiak, Alemaniak eta Erresuma Batuak hartzen dute parte programan. Beste 242 milioi General Dynamics Santa Barbara etxeko Leopard borrokarako gurdiak erosteko bideratuko ditu Espainiako Gobernuak, 187 milioi Navania etxeko itsas armadako ontzietarako eta beste 76 milioi Eurocopter fabrikako Tigre helikopteroetarako. Gainera, Espainiako Gobernuak 31.000 milioi euro ordaindu behar ditu 2025. urtera arte, programa horien kontratuengatik.
Ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula, ekar dezagun gogora Defentsako aurreko estatu-idazkariak, Constantino Mendezek, kargua uzterakoan esan zuena: “Ez genituzkeen hartu behar erabiliko ez ditugun sistemak, gaur egun ez dauden borroka egoerei aurre egiteko eta ez orduan eta ez orain ez daukagun diruarekin”. Alegia, arma horiek ez dutela ezertarako balio onartzen zuen Mendezek; izan ere, Eurofigther hegazkinak, Tigre helikopteroak, Leopard eta Pizarro blindatuak eta gerraontzi gehien-gehienak ez dira joan Espainiako indar armatuek esku hartu duten lekuetara, besteak beste Afganistan, Libano edo Libiara.
Nabarmena da: defizita eta zor publikoa murriztu ahala kontu publikoei arnasa eman nahi bazaie, gastu militarra murriztea da horretarako irtenbideetako bat. Alde horretatik, aipatutako txostenak galdera zuzena egiten du: beharrezkoa ote da 130.000 kideko indar armatuei eustea? Europako zenbait herrialdetan, hala nola Alemanian eta Italian, badira egitasmoak indar armatuak murrizteko. Zergatik ez dio Espainiak bide horri jarraitzen? “Zertarako behar du Espainiak 130.000 soldaduko armada? Erdiarekin edo heren batekin ez ote luke nahikoa?”. Txostenak ez du langabe gehiago sortu nahi; aitzitik, beste azterlan bat gehitzen du zenbait doikuntza egiteko eta, hala, agintari militar ugari erreserbara igarotzeko eta soldaduak eginkizun publikoetan birkokatzeko.
Txostenak nabarmentzen duen beste alderdietako bat da armen kontratu handiak (PEAS) bertan behera utzi beharko liratekeela; izan ere, kontratu horiek (Eurofighter, A400M, Tigre helikopteroak, Leopard eta Pizarro blindatuak, urpeko ontziak, fragatak, gerra-ontziak, eta abar.) 2025. urtera arte luzatzen dira. Neurri horrek sortuko lituzkeen eragozpenak eta industria militarrean eragindako kalteak leuntze aldera, azterlan handi bat egin beharko litzateke industria militarra eraldatzeko eta ondasun zibilen ekoizpen arlora bideratzeko. Gainera, PEAS delakoak bertan behera uzteko neurria abiaraziko balitz, alde batera geratuko lirateke I+G militarrera bideratutako laguntzak ere, eta beste mila milioi euro aurreztu ahal izango lirateke urtero, dirutza hori ematen baitzaie enpresa militarrei beren armak garatzeko.
Azkenik, gastu militarra murrizteko beste aukeretako bat da Espainiako tropak atzerritik erretiratzea. Neurri horren bidez 860 milioi euro aurrezteko modua egingo luke Gobernuak, kopuru hori kostatzen baita urtean tropak hara edo hona bidaltzea.
Urriaren 4an Iruñean egin zen manifa izugarria izan zen. Momentu oro, nire irudipena izan zen hiriko kaleak betetzen genituen pertsonok adin, jatorri eta pentsamolde ezberdinetakoak ginela. Gizateriaren parte izatearen sentimenak desberdintasun guztiak gainditzen zituen... [+]
Oinei begira ibiltzea arriskutsua izaten da, baina nahiko hala bizi gara. Inguru urruneko oihartzunen batek aztoratzen gaitu noizean behin; gora ez begiratzeak ustekabeko bonbaren bat irenstera ere eraman gaitzake. Ez dago erraza. Hemen tenis partida batean bezala egon behar... [+]
Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egin dugu, indartsu. Itxi ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu ohikoak ez... [+]
Nafudeko basamortuan (Saudi Arabia) duela 12.800-11.400 urteko176 grabatu topatu dituzte, gehienak tamaina errealeko ganbeluenak. Grabatu horiek gainera ez daude, ohi bezala, leizeetan edo leku ezkutuetan, agerian baizik.
Green Arabia Projecteko adituen ustez,... [+]
2018ko Jaka Horiak oraindik gogoan dituztela, "guzia blokeatzeko" protestari hasiera eman zioten irailaren 10ean Frantziako Estatuko hainbat herri eta hirietatik, baita Ipar Euskal Herritik ere. Aitzina doa mugimendua. Krisi politiko potolo baten erdian, ahal bezala... [+]
Ipar Euskal Herriko hiru diputatuek eman dute ikerketaren berri, prozesua "biktima guztien aitortzarako funtsezkoa" izanen dela zehaztuta. Urte batez iraunen du ikerketak eta ardura utzi diote Louis Joinet Institutuari, nahiz eta lotura-talde bat egon parlamentarien... [+]
Joan den astean sinatu zuten su-eten akordioa entitate sionistak eta palestinar erresistentziak. Israelek akordioa betetzen badu, palestinar herriak arnasa pixka bat hartu ahalko du azken bi urte hauetako ofentsiba kriminalaren ondoren: Israelgo armadak Gazatik atera beharko du,... [+]
Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, hainbat hedabide palestinarren arabera, gutxienez Armada Sionistak sei palestinar hil dituela jakinarazi dute. “Akordioa urratzea” egotzi die Israelgo Armadak
Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]
Hiru edo lau orduko lanuzteen arteko hautaketan ito baino, sentsazio orokortua hauxe izan da: jendetza mobilizatu da eguerdian. Itxuraz, aspaldiko gehiena. LABen esanetan, 110.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazioetan... [+]
Goizean hasi diren lanuzteak oso esanguratsuak izan dira irakaskuntzan eta lan munduan oro har, baina oraindik ez dago lanuztearen datu zehatzik. Edozein modutan, Iruñeko erdialdean goizaldean argi ikusten zen ez ohiko eguna zela eta eguerdiko manifestazioak baietsi du... [+]
Antolatzaileek diotenez 15.000 pertsona bildu dira Iruñean, eguerdiko manifestazioan.
Gutxitan hartzen duen itxura izan du asteazken goiz-eguerdi honetan Donostiako Boulevardak. 20.000 lagun baino gehiagok egin dute bat urriaren 15erako eragile ugarik antolatutako deialdiekin. Denek, ñabardurak izan arren, batera adierazi diote elkartasuna Palestinari... [+]
Palestinaren askapena eta Israeli boikot egitea babestu dituzte, eta patronalari eta erakundeei horretan eragiteko deia zabaldu diete.