"Desazkunde material eta energetikoa behar da klima aldaketari aurre egiteko"

  • BC3 nazioarteko zentroan dihardu Unai Pascual ekonomialariak. Klima aldaketaren alderdi guztiak lantzen dituzte BC3n, baina arlo sozialari berebiziko arreta eskainita, azaldu digunez.


2012ko irailaren 21ean
BC3ko (Basque Centre for Climate Change) ikerlaria da Unai Pascual.
BC3ko (Basque Centre for Climate Change) ikerlaria da Unai Pascual.Josu Txabarri
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela hogei urte, Rio 92 goi-bileran, jarri ziren lehen oinarriak klima aldaketari aurre egiteko. Nola baloratzen duzu ordutik egindakoa?

Bageneukan askoz gehiago egitea. Politikariak ez dira busti, busti behar ziren heinean. Hala ere, beste irakurketa bat ere egin behar da: oso zaila da munduan sistema multilateralak martxan jartzea. Badaukagu beste sistemarik? Ez. Ez daukagu horrelako gaiez arduratuko den ingurumen erakunde globalik, herrialdeak behartu ditzakeenik hau edo bestea egitera. Beraz, balorazioaren zati bat da egin behar zena baino askoz gutxiago egin dela, eta beste zati bat da daukagun sistema multilaterala ez dela onena, baina mantentze hutsa badela garaipena.

Kyotoko protokoloan hartutako konpromisoak ez dira bete, baina, edozein kasutan, abiapuntua ona zen? Helburua zen 2012rako emisioak 1990ekoen %95 izatea. Nahikoa zen hori, beteta ere?

Ez, ez zen hainbesterako. Baina Kyoto lehenengo pauso politikoa da. Orain bigarren etapa etorriko da, eta hori martxan jartzeko ados dauden bakarrak Europar Batasuna, Liechtenstein, Bielorrusia, Norvegia eta Ukraina dira.

Abenduan Dohan egingo den biltzarrean zehaztu behar dituzte aldi horretarako isurketa kopuruak.

Bai, eta aurresan daiteke nolako bilera izango den. Kopenhagekoa, 2009an, porrot handia izan zen. Konpromiso politikoak hartu ziren, baina ez legalak. Eta berriki Bangkoken egindako bileran ikusi da inor ez dagoela prest Kopenhagen adostutako isurketa mailak betetzeko. Dohari begira, herrialde azpigaratuak presio egiten ari dira, Garapen Garbirako Mekanismoak (GGM) direla eta. GGMen bidez, herrialde garatuek inbertitu dezakete herrialde ez-garatuetan, gasen isurketa murriztuko duten programetan, eta horrek kredituak ematen dizkie beren herrialdeetan isurketekin jarraitzeko. Bangkoken, herrialde ez-garatuak, ikusita Kopenhageko promesa politikoak ez direla beteko, GGMak eteteaz mehatxu egiten hasi ziren.

GGMek ez dute lortu isurketak gutxitzea, ordea.

Etikoki, GGMak bula erostea bezalakoak dira. Nolanahi, onartu behar dugu klima aldaketa globala dela, eta hemengo eta hango isurketak berdinak direla. Lehenik eta behin onartu behar dugu helburua isurketei langa bat jartzea dela. Nola lortu langa hori ez gainditzea? Hori da bigarren pausoa. Merkatuak sor daitezke horretarako, isurketa eskubideen salerosketa. Zientifikoki ideia ona da. Isurketak merkatugai bihurtzea kritikatzen dugu, baina horrek lagundu badezake langa hori ez gainditzen, ongi etorri.

Isurketen langa politikariek ezarri behar dute?

Ikerketa zientifikoak daude, eta gero politikariek erabakitzen dute muga non jarri. Zientifikoki esaten da Lurra bi gradu baino gehiago berotuz gero oso arazo latzak sortuko liratekeela. Helburu politikoa bi gradutik ez pasatzea da, baina zientzialari askorentzat bi gradu igotzea izugarrizko astakeria da, haien ustez ez litzateke ezer igo behar, edo oso-oso gutxi. Politikariek badakite itzulezinezko fasean gaudela, beroketa ematen ari dela, eta modu azeleratuan. Beraz, orain lortu behar duguna bi gradu horietatik ez pasatzea da, eta hori da Cancunen erabaki zena. Politikoki eta zientifikoki ezin dugu dagoeneko defendatu “klima aldaketarik ez”. Gertatzen ari da, eta erosita daukagu txartela hurrengo 50 urteetan klima aldaketarekin jarraitzeko. Hemendik 2050era CO2 isurketen %90-95eko beherakada beharko litzateke bi gradu horiek ez gainditzeko. Hau da, emisioak oraingoen %10era murriztu.

Baina hori ezinezkoa izango da.

AEBetan, Erresuma Batuan... esaten hasi dira hiru graduena eztabaidatzen hastea ez litzatekeela ideia txarra. Eta hirugarren munduak dio: ez, bi gradu eta kito, jasaten ari gara dagoeneko klima aldaketa, eta jasango dugu hurrengo hamarkadetan, %90eko jaitsiera egonda ere bi gradutara helduko baikara. Kopenhagetik hona, herrialde garatuek konpromiso politikoak hartu dituzte. Konpromiso horiek bete balira ere, mundua hiru gradu berotuko litzateke 2100erako. Konpromisoak ez dira nahikoa igoera bi gradutan uzteko. Inork ez du sinesten beteko direnik, baina beteta ere, bagaude hiru graduko igoeran, konpromisoak ez direlako %90eko murrizketa. Tira, EBk esan du %80ko jaitsiera egingo duela 2050erako. Esan egin du, bai, baina...

Energia eredua dago eztabaidaren muinean. Zentzu horretan, energia berriztagarrien garapena funtsezko elementua da. Baina berriztagarriekin arazoa konpondu daiteke?

Ezin dugu pentsatu, mundu honetan dugun hazkunde ekonomikoaren fetitxismoarekin, horrek ongizatea ekarriko digunik. Energia berriztagarri jasangarriez hitz egin behar dugu. Berriztagarriak izateak ez du esan nahi ekologikoki jasangarriak direnik. Parke eolikoak nonahi, hori jasangarria da? Mantendu dezakegu oraingo eredu ekonomikoa berriztagarriekin? Teknikoki ez dakit, ez dakit zer ondorio ekarriko lukeen horrek. Baina galdera ez litzateke hori izan behar, baizik eta nola aldatu behar dugun eredu ekonomikoa, hazkundearen fetitxismoa baztertuz, eta eraldaketa horretan berriztagarriak sartu, bata ezin da bestea gabe joan.

Klima aldaketaren aurkako neurri eraginkorrik har daiteke paradigma ekonomikoa aldatu ezean?

Argi daukat ezetz. Hara, eredua aldatuko dugu, hori argi dago, kontua da nola. Guk kontrolatu beharko genuke aldaketa hori, leuna izan dadin, edo zartako handia hartuko dugu.

Zartako hori zertan gauzatuko da?

Izan daiteke kolapso ekologikoa, izan daitezke geopolitikan izugarrizko aldaketak. Batetik, klima aldaketa ez badugu gelditzen, klimaren eragin biofisikoak oso handiak izango dira. Goseteak, gudak...  Ez bagara gelditzen hondamendira goaz. Hori zientzialari gehienek esaten dute.

Esandako guztia laburbilduz, zer egin behar genuke klima aldaketari aurre egiteko? Zeintzuk dira irtenbide errealak gauden testuinguruan?

Trantsizio bat egin beharko litzateke, eta hau nire ikuspuntu pertsonala da, desazkunde material eta energetiko baterantz. Eta desazkundeak ez du esan nahi hazkunde ekonomikoa jaitsi behar denik. Hazkunde ekonomikoa izaten segitu daiteke, baina ez du zertan izan hazkunde materialista, energia eta lehengaiak behar dituena. Hori da nire ustez irtenbide errealista bakarra.

Zer zeregin edukiko luke trantsizio horretan lehen aipatu dugun balizko mundu mailako erakundeak?

Gauzak ondo egitearen bermea, batetik. Bestetik, ideiak proposatzea. Ideia bat izango litzateke  CO2-ari zerga bat ezartzea, baina iturrian, hau da, ekoizleei. Zerga hori kontsumitzaileari iritsiko litzaioke, eta hark, lehenengo eta behin, gutxiago kontsumituko luke. Eta konturatuko litzateke familiako aurrekontua nola dagoen banatuta... Energiaren aurrekontuaren portzentajea, gure familien aurrekontu osoan, oso txikia da, askoz handiagoa izan beharko litzateke, kontuan hartuta energia ekoizteak eta kontsumitzeak dakarren ordain ekologiko eta soziala. Horrelako zerga bat ezarrita, energetikoki oso intentsiboak diren produktuen kontsumoa jaitsiko litzateke. Hori litzateke trantsizioaren lehenengo bultzada. Neurri bakar horrek ez luke dena konponduko, noski. Baina ekonomikoki, gakoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


Giza adimena

Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Teknologia
KoipetsuAA

Aspaldi egin nuen lantegi batean, kapitalismoaren izaera alderatu zuten itsasoan koipe jario batekin, zabaltzen doan orbana, bidean hondakina eta miseria sortzen duena eta garbitzeko zaila dena.

Egun, AAren koipea nonahi dugu,beharbada ezagunenak honakoak direlarik:... [+]


2025-06-04 | Axier Lopez
Elon Musken adimen artifiziala Telegramen sartuko dute

Elon Musken xAI enpresak garatutako Grok adimen artifizialeko txatbota Telegramen txertatuko dute. 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du Pável Dúrovek zuzendutako enpresak. Orain arte, Grok X sarean edo Musken bestelako... [+]


Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-28 | Sustatu
EAEko gazteen %43ak euskara darabil sare sozialetan

Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak... [+]


Naziometroa
Euskal herritarren %57ak uste du jarrera erreakzionarioak ugaritu egin direla bere inguruan

VII. Nazimetroaren emaitzak aurkeztu dituzte Telesforo Monzon eLab-ek, Aztikerrek eta Parte Hartuzek. Joera erreakzionarioen hazkundea bi eremutan identifikatu dute nagusiki: migratzaile eta kultura aniztasunarenean, eta genero berdintasun eta feminismoarenean. Joerak... [+]


Eguneraketa berriak daude