Egiazko gezurrak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Batzuetan, txakurtxo tematiaren pare, sarean usnaka gabiltza, mundua nola dabilen ikasi eta ikusi nahian. Bat-batean albiste potoloek burumuina emokatzen digute: publizitate hutsak dira batzuk eta besteak egia itxurako gezur borobilak. Gertatzen da berri horiek ziztuan sinesten ditugula eta handik gutxira damutzen garela hain inozenteak izateagatik. Sareko behako bakoitzak sistema anbiguo horren konplize egiten gaitu. Eta oraino, nik ez dut berri horiek partekatzeko joerarik.

Adimen Artifiziala erabiltzen dute gero eta gehiago, notizia sinestezinenak plazaratzeko orduan, jendeen atentzioa gatibatzeko. Lodiago eta hobeago. Gaurkoan, egia ez da errealitatean errotzen, errealitateak jada ez baitu baliorik, beldur zinezkoa ala asmatuzkoa barreiatzeak baizik. Orainarekiko eta etorkizunerako izu probokatu horrek itsuki kontsumitzera bultzatzen gaitu, gurina, azukrea edo plastikoa, guziak, bihotz-gogo gozagarri bilakatzen direla azken finean.

Maite dugu istorioak entzutea, argi eta garbi, ahalik irrealenak, guhauren nortasuna uherregia eta zalantzakorregia bihurtzen ari den honetan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude