Zaharrenek erakartzen dute bisitariaren arreta guztia. Usurbilgo balorerik preziatuenak dira, herriaren altxorrak, orain mende batzuetako xarmadun baserri eta jauregiak. Zaharberrituta daude gehienak, baina beren balio historikoa, Ondare Kultural izendapena jasotzerainokoa, ez da oharkabean pasatzen. Udalerrian barrena, auzoz auzo ibiliz topatuko ditugu eraikuntza ikusgarri horiek.
Usurbilgo kaskoan ez ezik, udalerri osoan topa genitzake baserri eta bestelako eraikuntza eder ugari. Kale Nagusian jalgi da San Salbador eliza, arkupe deigarri eta kanpai-dorre garaiarekin. Talaia paregabea dirudi, herrian nabarmen. Bere aldamenean dago Saroe jauregia, XVII. mendean eraikitako barroko estiloko jauregi bikaina. Fatxada landua du, apaindua, balkoi, leiho, armarri ikusgarri eta sarrerako bi arku dotoreekin. Lorategi ederra igartzen zaio atzealdean; ezkerraldean, berriz, Ondasun Kultural izatea aitortzen dion plakatxoa dago. Harro. Ez da gutxiagorako, Gipuzkoan bere estiloko eraikuntzen artean luxuzkoenetakoa baita Saroe.
Elizaren aurrealdeko plazatik igaro behar da Usurbilgo arkitektura tradizionalenaz gozatzeko. Sailkapen horren barruan kokatu daiteke usurbildarrek Potxoenea ezizenez ezagutzen duten etxea, jatorriz Arrillagaenea. Kale-baserri txikia izan zen, lurrik gabekoa. Karkaba estu batek banatzen du Elizaren hormatik. Eraberritutako eraikina da eta Udalak Kultur Etxe bihurtu du orain gutxi. Eraikin bitxia da, iragana eta oraina, tradizioa eta modernitatea bikain uztartzen dituena. Dema plazara begira dagoen etxaurreari betiko itxura mantendu diote, aurpegi garbiketa sakona egin ostean; atzealdea berriz, arkitektura minimalistaz jantzi dute.
Landa lurretan barrena
Hiribildua atzean utzita, Kalezaharrera –Belmonte auzoan, Usurbilgo jatorrizko hiribilduan– bidean, Artzabal baserri-monumentuarekin egingo dugu topo, parke eder baten erdian. Itzelezko obra egin zioten 2008an, baina jatorrizko egurrezko egitura eta materialak mantentzen ditu. Beheko solairuan ezkaratz polita dauka, Usurbilen gaur irekia gelditzen den bakarra. Horren balioa aintzat hartuz monumentu izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Artzabal XVIII. mendeko eraikina da, bere garaikoen artean aipagarrienetakoa. Egun, Gure Pakea jubilatuen egoitza dago bertan.
Kalezaharreranzko bideari jarraituz, mendian gora artaldetik artaldera jauzi eginez, Ibarrola Haundi baserrira iritsiko gara. Donostiako kostaldeko bista ederrez gozatzeko parada dago bertan. Baserria bakar-bakarrik zegoen lehen, baina egun Ibarrola Txiki nekazaritza-turismo gunea dauka aldamenean. Ibarrola Haundi XVI. mendean zaharberritutako dolare baserria da, inguruotako baserririk zaharrena. XIV. mendean herria sortu zuten etxeetakoa ere bada. Eraiki zen garaiko neurriak eta egitura ia osoa mantentzen ditu, eta monumentu izendatu dute duela gutxi.
Herrigunetik haratago
Oria ibaia zeharkatuz, Usurbilgo beste muturrera, Urdaiagako auzora, abiatu behar da XV. mendeko beste eraikuntza bat ikusteko. Ez da erraz aurkitzen, baina inguruko baserriren batean galdetuz gero, edonork ezagutzen du haranaren erdian dagoen harribitxia. San Estebango ermitaren magalean, Leizekalde parkearen ondoan dagoen jauregi hau jentilek egina dela zioten zaharrek, eta gaur oraindik horixe sinisten dute hain zahar ez direnek ere. Lau horma sendo ditu, 1,10 metroko lodierakoak. Oso leiho gutxi ditu, eta txikiak gainera. Hau ere eraberritua izan denez, beste leiho batzuk ireki dizkiote eraikinari, baina ikus daiteke oraindik Iparraldeko fatxadan, bigarren solairuan, dagoen leiho trilobulatu bat. Hormak XV. mendearen bukaeran egin bazituzten ere, barruko egiturak galdu egin zituen, beharbada sute edo suntsitze batengatik. Gaur duen zurezko egitura XIX. mendekoa da. Ondasun kultural gisa kalifikatzeko hasierako txostena egina dauka.
Herrigunetik bi kilometrora dago Aginaga auzoa, eta han, Aitzondoaren magalean, Oria ibaira begira, Usurbilgo baserri ederrenetakoa, Arrillagaundi (ziurtatu ezazue txakur zaintzaileak lotuta daudela). XVI. mendeko baserria da eta Ondasun Kultural izendatutako monumentua. Zurezko egitura bikaina dauka, elementu guztiak zenbaki erromatarrez markatuta. Año 1740, irakur daiteke ganbaran. Duela zortzi urte berritu zituen familiak etxaurrea eta teilatua, hasiera bateko itxura berreskuratzeko asmoz. Gaur, Arrillagaundin baserri tradizionalaren jarduera mantentzen da.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]