Iñigo Ibarrondo: "Gure ustez abesti “normalagoak” sartu ditugu, estruktura konbentzionalagoekin"


2012ko apirilaren 01an

Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak. Zer da zuentzat gaur egun taldea?

Taldea musika sortu eta jotzeko dugun beharra asetzeko bideetako bat da. Aspaldidanik ezagutzen diren hiru lagun-min elkartzen dituen puntua, anaitzen gaituena.

Nire ustez orain arteko disko melodiko eta aldi berean arriskatuena egin duzue.

Ez dugu horrela ikusten. Aurreko bi diskoetan bezala lan egin dugu, melodiei garrantzia berdina emanez. Lelodun abestiak gustatzen zaizkigu. Abesti gehienek bost minututik gora badute ere, gure ustez abesti “normalagoak” sartu ditugu, estruktura konbentzionalagoekin.

Zer esanahi dauka zuentzat stonerrak gaur egun?

Ez diogu uko egiten stonerrari, baina izenean badaramagu ere, stoner rock talde bat baino gehiago gara. Gure eragin nagusienetakoa da, baina musika mota asko entzuten dugu eta taldea horren guztiaren emaitza da.

Nolako esperientzia izan da diskoa zuen kabuz grabatzea?

Ibanek egin duen lehen disko luzea izanik, emaitza borobila da. Esperientzia guztiz aberasgarria izan da, errepikatzeko modukoa. Guk egiteak abestien beste perspektiba bat eman digu eta etxe ondoan grabatzeak erosotasuna.

Iñigo, disko honetan ahotsa gehiago landu duzu?

Ez dugu ezer berezirik egin: lokalean abestien hezur musikala egin, ahotsak konposatu, abestiak entseatu eta grabatzera sartu aurretik bakoitzak abestien konponketak egin ditu.

“Benetazko gizakien heriotzak sortutako engainuzko hilobiak”. Arantzazuko piramide-dorreez ari zarete? Inguruko gauza eta esperientziek inspiratzen zaituztete edo Bosforora joaten zarete mentalki?

Inguruko istorioak aurkezteko erabiltzen ditugun egoera edo tokiak dira. Metaforak edo urrun gelditzen zaizkigun toki edo pertsonak erabil ditzakegu. Agian etorkizunean aipatuko ditugu Arantzazuko dorreak edo Araotzeko baso berdeak gure abestietan, nork daki


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude