Atez ate

dabil langabea beharra eragile, alderdiaren sindikatuaren karta pasaporte, ogibidea xede ate zaintzaileren baten bila. Futbol zelaian kadete mailako partida batean gaude. Belarriz adi, begiz argi ari naiz ondoko lau lagunena entzuten. Zaborra dute ahoan FCC gogoan, atez ateko bilketa mamu. Jendea beharko omen da sistema berrian. Orain arteko ateek ez omen dute linboa irekitzen. Ez dute arretaz jarraitzen jokoa, ohi ez bezala bakean uzten dituzte jokalariak eta arbitroa. Zein ate jo beharko duten dute arazo. Zeudenak ez daude, daudenak ez zeuden. Elkar berotuz epelak jaurtitzen ari dira egoera berriaren aurrean, omen, asmatu ezinik. Ikasi behar omen da birziklatze kontuetan, biltzeaz gain hiritarrak laguntzeko. Bilkurak ba omen daude, baina etxeetako bereizketari buruzkoak soilik. Batek erabakitzen du, FCCko erdi mailako arduradun bati telefonoz kontsultatzea. Urruntzen da eta bat-bi minuturen buruan hurbiltzen da. Ez dago zereginik, euskara jakitea ezinbesteko baldintza omen. Euskararik gabe ez dago ogibiderik. Marmarka hasi dira eta aldentzea erabakitzen dut. Partidaren emaitza jakin nahi dute. Euskaraz eman diet. Ulertu dute.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude