Silver tongues filmeko manipulatzaile profesionalak.
Silver tongues filmeko manipulatzaile profesionalak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezezagunen bizitzak izorratzea gozagarri duen bikote heldu manipulatzailea (Silver tongues). Kontrolik gabeko sexu basatiaren bidez barne-frustrazioak askatu nahi dituen yuppie estatubatuarra (Shame). Sekta baten menpe nortasunik gabe amaitzen duen neska gaztea (Martha Marcy May Marlene). Amabirjinarekin elkarrizketa faltsua duen emakume libanoarra (Et maintenant on va oú?). Gisa horretako istorio eta pertsonaia bitxiekin indartsu hasi da Zabaltegi. Eta, dena esate aldera, baita ero xamar ere.

Lehenengo egunetako hainbat pelikula ikusita, badirudi psikologotan dirua xahutu beharrean pelikula bat egitea otu zaiela zuzendariei. Esango nuke, barruan borborka dituzten buruhauste, gogoeta, fobia eta konplexuak pantaila handira bideratu dituztela. Baina fobiaz eta konplexuz betetako gizaki bereziak dira zinegileak, ala gainerakoak ere ez gara uste dugun bezain arruntak? Hots, arakatzen hasiz gero, barnealdean atzamarka, ez al genuke baieztatuko konplexuak garela gu geu ere?

Zabaltegiko pelikulek erakutsi digutenez behintzat, korapilatsuak, oso korapilatsuak dira giza harremanak eta zalantzaz, beldurrez, sekretuz, gezurrez, desirez betetako pertsonak gara. Horretaz guztiaz mintzo dira filmak; erlijioaren eragina eta boterea, senideen arteko hartu-eman gorabeheratsuak, ezberdinarenganako gorroto zentzugabea, zahartzaroaren gainbehera jorratu dituzte, besteak beste, The tree of life, Nader and Simin, a separation edota Arrugas pelikulek. Bizitzaren konplexutasunaz hausnartzeko lan aproposak izaten ari dira aurtengo Zabaltegikoak, psikologotarako sosik ez duenarentzat.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

2025eko irailaren 27
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!