Ibilbide toponimikoa

ENEAS-CC BY SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garai bateko itsasontzi bikainak egiteko, Ipinabarren basoetatik errioetako ontzioletara, gurdi motzek eta lerek harkaitzetan utzitako arrasto paraleloen ibilbidea hizpide nuen atzenekoan. Baita Ipinabar izena jasotzen duten eta neuk ezagutzen nituen toki urriak ere. Idatzi banuen idatzi nuen! Argitaratu aurretik irakurri duten lagunek euria siulaka ari duenean bezala parrastan bota didate ustez ipinabarretik datorren toponimo mordoa. Batean eta bestean izen honen peskizan gehiago sakondu ez izanaz damu naiz eta astinaldia eta errieta erretolika merezi nuen. Eta emaitza polita: Zeanuriko Ipiñaburu auzoa eta Ipiña Jauregia, Ugaoko Ipiña etxeak, Euskaltzaindiaren onomastika sailean bildutako Ipiña, Ipiñaugarte, Ipiñazar eta Ipiñarrieta abizenak, Soraluzeko Ipiñarrieta baserria eta Urretxuko Ipiñarrieta jauregia, Bergarako Ipiñarri eta Ipiñarriaga baserriak, Murgian Ipinabar, Zestoako Ibañarrieta, Iñabarrietamendi, eta... ipiñabar. Ibañetaraino ere joan zait bateren bat. Toponimiazaleek badute, nahi izatera, zer egina.


Ipinabarren hau behingoz amaitzeko ohartxo bat: ipinabarren inausketa otsailaren 20aren eta martxoaren 25aren artean egiten zen. Aparteko arrazoi bereziren bat izanez gero azaroan edo abenduan egin zitekeen, baina urte amaierako sasoi hori ez zen ez inolaz ere ohikoa. Lehen ere bazekiten bai zuhaitzak inausteko, epaitzeko, garai onena izerdi berriaren etorrerakoa dela. Txoko honetan bertan Epaila Martxotzen ari ginela nioenak argia ikusi zuela urteak dira.


Aranokoa zen nik ezagutzen ditudan Ipinabar bakanetako bat eta handik heldu behar diot berriz landare ibilbide honi. Eta toponimozaleekin ari garenez, hona nafar txoko honetan arreta erakartzen didan horietako bat: Amaikalandarieta. Bai polita!
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egurra eta zura
2025-05-26 | Jakoba Errekondo
Sua lotzen duen lorea

Egurra lorarazteko gai da. Egurra lore bihurtzen du, bai, izan zurgin, arotz, zur-langile, zur-lantzaile, maiasturu, benuzer edo menuzer, zur-apaintzaile, zur-egintzaile, zuharotz, zurgile, zurgin-neska edo zurgin-mutil denak.


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


2025-05-12 | Jakoba Errekondo
Baso bat da dolarea, baita sagardoa ere

Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu. 


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2019-03-10 | Jakoba Errekondo
Banbutza, oholtza

Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...

Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi... [+]


2019-03-01 | Jakoba Errekondo
Motatik lore

Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?

Nolako zura,... [+]


2019-02-22 | Jakoba Errekondo
Galileoak, upel borobildua

Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira, nioen lehengoan. Deskuiduan horrelako zuren bat eskuratzeko zuhaitzen bat moztekotan bazara, otsaileko ilbehera hilabetearekin amaituko da, eta egun horiexek dituzu... [+]


2019-02-15 | Jakoba Errekondo
Hurritza edo hurrondoa

Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango... [+]


2018-06-08 | Jakoba Errekondo
Eskalapoin-aroa

Eguraldiaren kontuak amaitu dira; ura, ura eta ura. Zertaz hitz egin igogailuan edo autobusaren geltokian? Ez dago nobedaderik eta beste zerbaiti tiraka hasi behar kontu kontari. Eguraldi txarra omen den honen abantaila, pentsatu egin behar... Lokatza bueltatu da lurraren... [+]


2017-10-09 | Jakoba Errekondo
Estereo bat zur eta egur

Suaren aldeko sukaldean, otorduak prestatzeko garrari eta otordua egiteko berotasunari duten balioa emateko sasoia da. Sua. Su egurrak sekula galdu behar ez zuen sona berreskuratzen ari da eta etorkizun oparoa du. Otordua prantatzeko ez, baina eraikinen berokuntzan gero eta... [+]


2016-05-04 | Jakoba Errekondo
Aitaren batean

Karrazkilloa edo karraskila (Rhamnus alaternus) ez da ugaria gurean. Berozalea da, eta gozo bizi ohi da zaletasun hori bera duten beste zuhaitz eta zuhaixken artean, hala nola gurbitza (Arbutus unedo), artelatza (Quercus suber), ereinotza (Laurus nobilis), ametza (Quercus... [+]


2016-04-20 | Jakoba Errekondo
Deabru-zura

Zuraz inguratua nabil azken aldi honetan. Basoak eta zuhaitzak gugan duen indarra, eta gure kulturan duen eraginaz dokumental galant horietako bat egiteko ardura tzarra hartua du bizkarrean Jon Maiak; Gutik Zura du izena eta bera gauzatzen sos batzuekin lagundu nahi duenak jo... [+]


2016-03-09 | Jakoba Errekondo
143 agai

Arbolari bezalaxe zuhaitzari agaia jarri eta adarrei goian eustea kultura da. Jakintza handia, kultura. Bestela adarrak hautsita eta desitxuratuta, zarrapastroso litzatekeen landare tzarrari lagundu, eta era berean etorkizun berri bat eman. Kultura: landu. Hazten lagundu... [+]


2014-09-03 | Jakoba Errekondo
Biolina jotzen

Biolina jotzen det. Biolin-jotzaile baino harpa-jotzaile hobea naiz, baina biolina dut bizibide. Uda beroa; beroak luze jotzen du. Guk jo eta berak jo. Uda partean dut nik pagotxa, kontzertu korda. Alferra, udan, lehenaz gain, harrotu egiten da, eta batzuek kontzertu batean edo... [+]


Eguneraketa berriak daude