Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira, nioen lehengoan. Deskuiduan horrelako zuren bat eskuratzeko zuhaitzen bat moztekotan bazara, otsaileko ilbehera hilabetearekin amaituko da, eta egun horiexek dituzu onenak, 21a, 22a eta 23a. Ustekabean harrapatu eta ezin moldatu bazara, urteko egunik onenak joan zaizkizu. Dena dela, toki hotzetan, berandu mugitzen diren zuhaitzak martxoko ilbeheran bota daitezke, 16tik 28ko eguerdira arte, alegia. Orduan ere egunik onenak 21, 22 eta 23 izango dira. Hala eta guztiz ere, zuhaitza nirea balitz, hurrengo negura arte bakean utziko nuke; behin martxoa jaten hasita, izerdia mugitua izatearen arriskua handia baita.
Haritza (Quercus robur), neguan bota ohi dugunetako bat da. Gure kulturan, eraikuntzan garrantzi handia izan du, baina baita ontzigintzan ere. Ontzietan, bai ur gazi eta gezetara ateratzen diren ontzietan, baita beste ur edo likido batzuk barruan jasotzen dituztenetan ere.
Udazkenean sagar edo mahats muztioz betetako ontzietan mama gozoa ontzen ari da. Barrikote, barrika, bukoi eta upeletan ere haritzak du sona. Orain eraisten den haritzak. Haritz horren enborkiz egindako ontziak edariari erantsiko dion sainetean bi eragin sumatuko dira: zuhaitz biziaren genetika eta bizi baldintzak batetik, eta akabatu ondorengo langintzak bestetik. Material onena eskuratuta, bizitoki zuen lurretik hilerri izango duen upategira egingo duen bideak zeresan handia izango du. Noiz epaitu eta lepoa moztuta akabatu, garraioa, nola zerratu enborra, nola lehortu eta nola borobildu ontzia, barrika ala upel ala... Geurean jakintza itzela izango zen upelgintzan, duela mende bat arte. Frantzian, aldiz, ikaragarrizko garrantzia du gaur egun ere. Mundu osoan dute sona hango ontziek, baita hariztiek ere. Ontzigileak ez dira inor-ez batzuk, ez alajaina!
Seguin Moreau enpresa ezaguna da langintza horretan. 1838an sortua, iaz bere 180. urteurrenerako ardogileak egur eta zur utzi dituen berrikuntza bat aurkeztu du: etekin borobila ekarriko dion upel borobila. Borobil-borobila, esfera formakoa, alegia. “Galileoak” izena eman dio, Galileo mundua borobildu zuen polimatarengatik eta “oak” ingelesez haritza esateko hitzarengatik. 1.500 litro hartzen ditu, eta birakatu daiteke. Esfera da erresistentzia fisikoak eta inertzia termikoak maximotzen dituen forma naturalena. 55 milimetroko upolen artean beirazko leiho borobil bat ere jarri diote, ardogintza erraietik ezagutzeko.
Hau irakurtzen duen bateren baten eskubiko eskuko behatz ttikiaren azkazala jokatuko nuke, upol horiek egiteko haritza noiz moztu erabakitzen duenak ilargiaren eta planeten mugimenduen egutegia ondo berea duela...
Egurra lorarazteko gai da. Egurra lore bihurtzen du, bai, izan zurgin, arotz, zur-langile, zur-lantzaile, maiasturu, benuzer edo menuzer, zur-apaintzaile, zur-egintzaile, zuharotz, zurgile, zurgin-neska edo zurgin-mutil denak.
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.
Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...
Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi... [+]
Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?
Nolako zura,... [+]
Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango... [+]
Eguraldiaren kontuak amaitu dira; ura, ura eta ura. Zertaz hitz egin igogailuan edo autobusaren geltokian? Ez dago nobedaderik eta beste zerbaiti tiraka hasi behar kontu kontari. Eguraldi txarra omen den honen abantaila, pentsatu egin behar... Lokatza bueltatu da lurraren... [+]
Suaren aldeko sukaldean, otorduak prestatzeko garrari eta otordua egiteko berotasunari duten balioa emateko sasoia da. Sua. Su egurrak sekula galdu behar ez zuen sona berreskuratzen ari da eta etorkizun oparoa du. Otordua prantatzeko ez, baina eraikinen berokuntzan gero eta... [+]
Karrazkilloa edo karraskila (Rhamnus alaternus) ez da ugaria gurean. Berozalea da, eta gozo bizi ohi da zaletasun hori bera duten beste zuhaitz eta zuhaixken artean, hala nola gurbitza (Arbutus unedo), artelatza (Quercus suber), ereinotza (Laurus nobilis), ametza (Quercus... [+]
Zuraz inguratua nabil azken aldi honetan. Basoak eta zuhaitzak gugan duen indarra, eta gure kulturan duen eraginaz dokumental galant horietako bat egiteko ardura tzarra hartua du bizkarrean Jon Maiak; Gutik Zura du izena eta bera gauzatzen sos batzuekin lagundu nahi duenak jo... [+]
Arbolari bezalaxe zuhaitzari agaia jarri eta adarrei goian eustea kultura da. Jakintza handia, kultura. Bestela adarrak hautsita eta desitxuratuta, zarrapastroso litzatekeen landare tzarrari lagundu, eta era berean etorkizun berri bat eman. Kultura: landu. Hazten lagundu... [+]
Biolina jotzen det. Biolin-jotzaile baino harpa-jotzaile hobea naiz, baina biolina dut bizibide. Uda beroa; beroak luze jotzen du. Guk jo eta berak jo. Uda partean dut nik pagotxa, kontzertu korda. Alferra, udan, lehenaz gain, harrotu egiten da, eta batzuek kontzertu batean edo... [+]
Umeak ginela, txakurren bat azkura baretzeko edo arkakusoak haizea hartzera bidaltzeko hankarekin hazka egiten ikusten bagenuen, “gitarra jotzen” ari zela esaten genuen. Txakurrek, ez dakit, baina zakurren batek joko du biolina. Biolin-jotzaile zakurren bat izango... [+]