Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

  • "Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2024ko martxoaren 25an - 10:32
Baserriberri proiektuaren aurkezpenean, zaharberrituko duten Tomasenea baserria bisitatu dute mugaz bi aldeetako ordezkariek. Argazkia: Haizpea Abrisketa / kazeta.eus

Urdazubin aurkeztu dute Baserriberri programa, martxoaren 22an, mugaz bi aldeetako erakundeetako ordezkariek. Ekimen horrek baserriak eta zurezko beste eraikin batzuk birgaitzeko ofizioa irakastea du ardatz. 1.778.447 euroko aurrekontua du, eta horietatik 1.155.989 euro Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) datoz.

Egurrezko lan-tekniketan trebatzea da proiektuaren helburua, baserri zaharrak eta zurezko beste egitura batzuk berritu ahal izateko. Langabeei zuzenduta dago eskaintza, lan munduan sartzeko baliagarri izan dakien eta zurezko eraikuntzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko.

Formazioak saio teorikoak eta praktikoak izango ditu. Irailetik aurrera hasiko dituzte saioak 12 ikaslek (launa Nafarroatik, EAEtik eta Iparraldetik) eta 2026ko ekainean bukatuko da.

Ezkerretik eskuinera, Isabel Elizalde (Peio Martikorena Fundazioko zuzendaria), Jean René Iturbide (Compagnons du Tour de France Federazioko zuzendaria), Mathieu Bergè (Akitania eskualdeko kontseilaria), Ana Ollo (Nafarroako Gobernuko lehendakariordea), Marie Lasserre (Mission Locale Pays Basque elkarteko presidentea), Fermín Martikorena (Peio Martikorena Fundazioko presidentea) eta Jorge Arevalo (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordea). Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Parte hartzen duten erakundeak

Peio Martikorena Fundazioa, Nafarroako Gobernua (Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia), Eusko Jaurlaritza (Lanbide Heziketako Sailburuordetza), Oarsoaldea Garapen Agentzia, Pirinio Atlantikoetako Lagunen Federazioa eta Pirinio Atlantikoetako Euskal Herriko Misioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egurra eta zura
2019-03-10 | Jakoba Errekondo
Banbutza, oholtza

Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...

Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi... [+]


2019-03-03 | Jakoba Errekondo
Motatik lore

Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?

Nolako zura,... [+]


2019-02-24 | Jakoba Errekondo
Galileoak, upel borobildua

Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira, nioen lehengoan. Deskuiduan horrelako zuren bat eskuratzeko zuhaitzen bat moztekotan bazara, otsaileko ilbehera hilabetearekin amaituko da, eta egun horiexek dituzu... [+]


2019-02-17 | Jakoba Errekondo
Hurritza edo hurrondoa

Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango... [+]


2018-06-10 | Jakoba Errekondo
Eskalapoin-aroa

Eguraldiaren kontuak amaitu dira; ura, ura eta ura. Zertaz hitz egin igogailuan edo autobusaren geltokian? Ez dago nobedaderik eta beste zerbaiti tiraka hasi behar kontu kontari. Eguraldi txarra omen den honen abantaila, pentsatu egin behar... Lokatza bueltatu da lurraren... [+]


Eguneraketa berriak daude