Hurritza edo hurrondoa


2019ko otsailaren 17an
Abadiñoko Sanblasetan, salgai ziren  hurritz-makilak. Nola aukeratu?
Abadiñoko Sanblasetan, salgai ziren hurritz-makilak. Nola aukeratu?

Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango dira zura bigunak edo lantzen errazak eta malguak emango dituzten enborrak botatzeko lanak.

Zuraren antzera gertatzen da egurrarekin. Su bizi eta gar handiak emateko egur arinak ilgoran botako dira; aldiz, gar ahulagoa baina txingar iraunkorragoa emango duten egur trinko astunak ilbeheran. Horiek ere bakoitza bere sasoian.

Abadiñoko Sanblasetan azienda orraztu berrien erakustokiaren aldameneko baxter batean gizaseme batek hurritz-makilak (Corylus avellana) saltzen zituen. Makila aukera ikusgarria erakusten zuen: zuri, gorri, nabar, arre, mehe, lodi, motz eta luze. Lagunak makila bat nahi zuen, eta beretzako egokiena zein zen erabaki ezineko tarte luzeak garai batean tratuan nola aritzen ziren ekarri zidan gogora. Meheak ditu gustuko, mehea eta luxea. Eta zein kolorekoa? Zuria, gorrizta? Hauxe polita. Ekarri hona. Hartu, beheko muturra oinaren kontra jarri, goiko puntatik esku eskuinarekin heldu eta ezkerrarekin erditik makotzen saiatu. Dotore okertu da, baita, utzi orduko, bere on zuzenera etorri ere. Besazpirainoko makila mehe zurizta etxerako. Etxerako bidea egin aurretik, azokan ugaria zen bi hankako ganadua gobernatzeko ederki etorri zitzaion, izan ere, giro zen ba!

Makotu edo okertu eta bere onera bueltatuta, atzera zuzen-zuzen geratze hori bilatzen da hurritz-makilan. Sasi aihena jotzean, sasiz berro zoazenean eta sasi-sastraka salto eginda igarotzeko, inori bizkarra berotzeko edo bide-zidorrean behera makilak heldu behar zaituenean, hori behar da, egur malgua, bihurkorra eta era berean zimela.

Hurritz-makilak edo hurritz-zigorrak egiteko azaroko ilgoran hurritzaren altsumak mozten diren hurritz-txarakan, hurritz-sastraka eta hurritz-malda ugari izan ohi da. Hurritzatik datorrena. Mitxel Elizanburuk 1890ean idatzi zuen: “Uzta hur-ondoa ageri da hur handietarik; urritza, hur ttipietarik”. Beraz, hur ale handia landua da, etxekotua, hurritzetik gure kulturak sortua, eta arbola hurrondoa edo uzta hurtzea. Hurritza basa da, ale ttikia ematen duena. Makilatarako eta zigorretarako alde ederreko zimela dena.


ASTEKARIA
2019ko otsailaren 17a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egurra eta zura
2019-03-10 | Jakoba Errekondo
Banbutza, oholtza

Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...

Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi... [+]


2019-03-03 | Jakoba Errekondo
Motatik lore

Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?

Nolako zura,... [+]


2019-02-24 | Jakoba Errekondo
Galileoak, upel borobildua

Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira, nioen lehengoan. Deskuiduan horrelako zuren bat eskuratzeko zuhaitzen bat moztekotan bazara, otsaileko ilbehera hilabetearekin amaituko da, eta egun horiexek dituzu... [+]


2018-06-10 | Jakoba Errekondo
Eskalapoin-aroa

Eguraldiaren kontuak amaitu dira; ura, ura eta ura. Zertaz hitz egin igogailuan edo autobusaren geltokian? Ez dago nobedaderik eta beste zerbaiti tiraka hasi behar kontu kontari. Eguraldi txarra omen den honen abantaila, pentsatu egin behar... Lokatza bueltatu da lurraren... [+]


Eguneraketa berriak daude