Euskara eta kultur-transmisioaren mugak (Xabier Aierdi)


2010ko martxoaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Beste muga batzuez aparte, aspalditik euskarak batez ere muga sozialak dituela uste dut. Mugok askotan alboratu egiten ditugu beste bi balizko erantzuleri errua egotziz: zuzenean instituzioei, euskararen berreskurapenean ez omen baitute borondate nahikorik izan eta traba ugari ipini dituztelako, eta, zeharka, gizarteari, ez delako behar beste inplikatu. Lehenek gauzak hobeto egiteko parada eduki dute; bigarrenaren portaera inpekablea izan da. Baina, konbentzitua nago irtenbide berriztuak bakarrik etorriko direla erruak alboratuz eta muga sozial gaindiezinen hipotesitik abiatuta. Beste bi bideak urratuta daude eta emateko guztia emana dute.

Ezagutzaren ugaritzetik automatikoki erabilera etorriko zela uste izan dugu, baina ez da horrela izan eta, oro har, gizarteak erantzun egin du. Euskararen mantenua gizarte mirari bat izan da, eta beronetan hainbat aktore instituzionalek eta batez ere sozialek hartu dute parte: gurasoak, irakasleak, euskaldun berriak, irakaskuntza sistema, adituak, eta abar luze bat. Arrakasta erabatekoaren ausentzian emaitza porrota ez dela izan behin eta berriz azpimarratu egin behar da, zeren sinesgarritasuna eta egia bi estatus oso ezberdinak dira. Nahikotasunaren neurria ezin da izan gizarte elebakar euskalduna: askoz errealistagoa iruditzen zait Euskara XXI Txostenak aipatu duen diglosia sosteniblea (bide batez, iraunkortasuna sostenibilitatearen antitesia da).

Egoera berrituaren ezaugarri batzuk honako hauek dira:

1.- Espainiar nazionalismoak historian lehenengoz modu eraginkorrean mezu patriotikoa plazaratu du.

2.- Euskararen premia, sufrimendu eta nostalgiaren esparruetan legitimatu beharrean, mistika laiko berri batean oinarritu behar da, euskara ikasteak merezi duela argudiatzeko narratiba kolektibo berri bat berrasmatu beharrean gaude eta. Narratiba honek bi aspekturi aurre egin behar die: nolakotasunari zuzenean eta, zeharka, zergatiari. Gaur egun zergatik ikasi behar da euskara? Hori da erantzun beharrekoa.

3.- Egoera honen aurrean, euskal nazionalismoak erronka handi bat dauka: bere izaera erreaktiboa ez baitzegoen prestatua Espainian erregimen demokratikoa izaten ari den 30 urteko luzera eta permanentziarako. Nazionalismo instituzionalak ez du botererik, erradikalak nahikoa du berea konpontzearekin eta nazionalismo linguistikoa desorientatua dago.

4.- Besteak beste, egoera berri baterako hona hemen hainbat osakin esanguratsu:

- Aurreikuspenak, elebitasuna (edo elebakartasun euskalduna), ez ziren errealistak, eta gaur ere ez da 150.000 pertsonatik pasatzen euskaraz edozein produktu kontsumitu dezakeenik.
- Euskara bide familiar afektiboetatik transmititu izatetik modu formal ez afektiboetatik egitera pasatu da.  Soziologikoki esanda, euskara komunitatetik sozietatera pasatu da, logika komunitarioari indibiduala gainezartzen zaio, hedaduran irabazia intentsitate eta kalitatean galtzen du. Hots: afektutik kalkulura pasatu da. Beraz, euskarak sozialki ere errentagarri dela erakutsi behar du.
- Egun, euskarak, alde batetik, egokiera arazo bat du eta, bestetik, lehentasunak zehaztearena.
- Egokieraren helburua, ahal den eta modurik aproposenean, garagarri den gizarte-elebitasunera hurbiltzea litzateke, erritmoak eta lorpenak bermatuz, efektu kolateral negatiboak ekidinez eta larritasunak areagotu gabe. Ikerkuntza ugari behar dugu, eredu alternatiboak frogatu eta errudunen logika baztertu: zergatik 14 urteko gazte batek gaztelerara jotzen du ia gune guztietan? Ba, seguruenik, edo euskara nahikorik ez duelako edo daukanak nahi duena adierazteko balio ez diolako. Ez da kontu pertsonala, soziala baino.
- Lehentasunen kontua eremu politikoa neurri batean baztertuta, kultur berreskurapena eta gizarte kohesioaren artean oreka ezegonkor bat bilatzean datza. Lehentasuna ezin liteke izan kultur-sistema estatal baten erreplika egitea, ez dugulako gaitasunik, ez dugulako masa-kritikorik eta indarrak oso ondo selekzionatu behar direlako: hizkuntz-erkidego txikia gara, hizkuntza ezberdinetako produktuetara hurbiltzen da egungo euskaldun jantzia eta euskarakoetara mugatu dadin oso interesgarriak izan behar dute. Euskaradun jantziak, esaterako, ez du ETB1n ezer ikustekorik eta literaturari eusteko ez dago 10.000 pertsona baino gehiago. Lehentasunak oso ondo aukeratu behar dira eta dagokionak erabaki beharko du, zeren gizarte bati ezin zaio etengabe errua egotzi jomuga lortezinak betetzen ez direlako.
- Ondorioz, gizarte kohesioa eta kulturaren berreskurapena oso lotuta daudela uste dut, finean egungo koexistentzia kulturala zentzuzko kultur-bizikidetza bilakatze aldera. Ez da euskararen berreskurapenetik pasatzen ez den gizarte kohesiorik, eta alderantziz. Biek elkar eskatzen dute.
- Bloke identitarioek jarraituko dute, mantenduko dira, batek ere ezingo du bestea irentsi, beraz grosse koalition baten beharrean gaude: abertzaletasun guztia eta gutxienez PSOE-PSE barnebildu behar dituena. Gainera, Nafarroa errekurtso erretorikoa baino zer edo zer gehiago bada, PP ere erreferentzia modura ezin da galdu, bestela norbaitek ba ote daki nola geldiarazi nafar glotozidioa?
- Bi eremu bereizi behar dira ezinbestean euskararentzako etorkizunik nahi bada: eremu politikoko hegemoniaren bilakaera eta euskararen egoera eta berreskurapena. Koalizio oro ulerkor honek euskararen egoera objektiboaren diagnostiko egoki bat egin behar du, arakatu ia nola urtu litezkeen egungo euskararen gizarte mugak eta bertako espainolismoak euskararen egoeraren neurri erreala bere egiten lagundu behar du.
- Abertzaletasunak ere badu zer ikasia honetan guztian: ezin dena, ezin da eta ezinezkoa da! Ez da posible elebakartasun euskalduna, zeren, besteak beste, hain garrantzi handia eman dio eremu politikoari, euskaldun izatea, abertzale izatea, gauzarik errazena da, botoa ematearekin nahikoa da, ez du eskakizunik eremu kulturalean. Abertzaletasunak ia oro har euskara preszindiblea balitz modura jokatu du historikoki, eta horretan dirau.

Gizarte mugak kontutan hartu, politika eta euskara bereiztu, koalizio handi bat lortu eta bide berriak arakatu, horra hor hurrengo hamarkada batzuetarako programa. Orokorrean, imaginario politikoa agortu bada, gauza bera gertatu da euskararen berreskurapenaren alorrean. Iraganeko planteamenduak berrikusi beharra dago, garen apurraren kontzientzia hartu behar dugu eta ikerkuntza ugari garatu. Agian, genituen asmoak eta helburuak oso handiak ziren, hala behar zuen izan, baina bidegurutze historiko berri batera heldu gara: naziotasunetik, ez Estatutik, etorriko da euskararen bilakaera gertagarri bakarra.
Euskararen inguruan kezkatzeko motibo ugari dago, muga sozial ikaragarriak ditu, eremu batzuk ezinezkoak ditu, hedadura saileko beste batzuk ere nahiko dira, beraz ekologiaren analogia eginez euskararen iragana salbuespen egoeran garatu izan bada, etorkizuna ere salbuespen egoeran egingo da. Salbuespenari, nola kontrajarri komunitate berri bat? Eta, nolakoa? Horra hor erronka!


* Xabier Aierdi EHUko soziologia irakaslea da

Azkenak
Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Siriako armada hiritik irten den arren, beduinoek eta drusoek borrokan jarraitzen dute As-Suwaydan

Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Agharas ekarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Eguneraketa berriak daude