Agharas elkarteak jasandako eraso arrazistak salatu dituzte Barakaldoko txosnek

  • Agharas migratzaile imazighen elkartearen txosnan pertsona batek hainbat irain arrazista egin zituen. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute igandean Barakaldon. 


2025eko uztailaren 21ean - 09:58
Azken eguneraketa: 2025-07-22 11:10
Barakaldon egindako elkarretaratzea igandean. Agharas elkartea
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ecuador Etxeak argitaratutako erreportajearen arabera, "kontuz, hemen diru zorroa lapurtuko dizute" edo "utziozue mugikorrak lapurtzeari" moduko irainak zuzendu zizkien herritar batek Agharas elkartearen txosnan  zeuden pertsonei Barakaldoko festa giroan. Agharas 2013an imazighen migratzaileek sortutako elkartea da, eta webgunean azaltzen duenez Barakaldora ailegatzen diren migratzaileak "harriz eta zailtasunez betetako" bidean laguntzea du helburu.  

Elkarteak sare sozialetan zabaldu duen komunikatuaren arabera, "ez da hori gertatzen den lehen aldia, iaz ere gertatu zen". Egunero bizitzen duten errealitatea dela azaldu dute: "Egunero gertatzen da: kalean, trenean, irratian, Tik Token edo higiezin agentzietan kasu". Arrazakeria desagerrarazteko konpromisoa berretsi dute, eta herri "inklusiboak" lortzeko borrokatzen jarraituko dutela adierazi.

Erasoa salatzeko mobilizazioa

Irainak gertatu zirenean zein hurrengo eguneko mobilizazioan jaso duen babesa eskertu du Agharas elkarteak. Igandean, Barakaldo Digitalek jakitera eman duenez, txosna batzordeak deituta 150 pertsona inguruk elkarretaratzea egin zuten. Lelo antiarrazistak zituzten pankartak atera zituzten, eta arrazismoarekin lotutako esperientziak kontatu zizkioten elkarri.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.