“Gazteen kontrako kriminalizazioa” eta “Poliziaren gehiegikeria” salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

  • Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.

"Poliziaren gehiegikeria" salatu du Azpeitiko gaztetxeak hurrengo egunean. Guka

2025eko uztailaren 21ean - 10:30
Azken eguneraketa: 12:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatetik iganderako gauean, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo dira gertakariak. Gaztetxean ospakizunetan ziren, 20. urteurrenaren testuinguruan. Gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi zuen errotulatzaile batekin, eta, gaztetxeak zabaldutako informazioaren arabera, identifikatzeko eskatu eta isuna jarri zioten ertzainek. Orduan, hainbat gazte "euren desadostasuna adieraztera" gerturatu ziren agenteengana, eta ertzainek, berriz, kalea itxi eta patruila gehiago bidali zituzten. Azpeitiko Udalak esandakoaren arabera, "ertzainek pintaketaren pertsona hori identifikatu eta Udaltzaingora jo zuten laguntza eske".

Gazte talde bat, geroago, Udaltzaingoaren egoitzara gerturatu zen. Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren esanetan, jarrera bortitzarekin bertaratu ziren, "agenteei eraso egin zieten", eta horregatik, errefortzuak bidali zituen Ertzaintzak. Gaztetxeak, dena dela, esan du ez zutela jarrera oldarkorrik izan, eta ez zutela komisaldegiko atea "indarrez bota" ere, zenbait hedabidek zabaldu duten gisan.

Istiluak izan ziren, eta pertsona bat atxilo hartu zuten, gaztetxearen arabera, "indarkeria handiarekin". Azkenean, pertsona hori askatzeko adostasunera heldu ziren. Bitartekari lanak egin zituen udaleko zinegotzi batek.

Gaztetxea: "Gazteen kontrako kriminalizazioa"

Ehunka herritar elkartu dira igande arratsaldean Azpeitiko plaza nagusian, gaztetxeak egindako deiari erantzunda. "Neurrigabeko operazio poliziala" salatu du gaztetxeak, eta Poliziak ez ezik, instituzio eta komunikabideek ere "gazteen kontrako kriminalizazio" kanpainak abiatu dituztela adierazi. "Txikikeria bategatik neurrigabeko operazio poliziala izan da", esan dute.

"Jazarpen poliziari aurre egin" eta "erasoen aurrean gogor eta tinko" mantenduko direla oihukatu zuten.

Udala: "Ez da onargarria segurtasun indarrek istiluak areagotzeko jarrera izatea"

Azpeitiko alkate Nagore Alkortak Guka tokiko komunikabideari jakinarazi dionez, udaltzainek "babes falta sentitu" zuten jende andana elkartu zelako haien egoitzaren atarian, eta horregatik eskatu zioten laguntza Ertzaintzari: "Adierazi nahi dugu gure Udaltzaingoa babestu nahi dugula, eta babesa adierazi nahi diegu atzo lanean ari ziren udaltzainei, baina gertaera horri lotuta esan nahi dut ertzainek neurriz kanpoko hedapena egin zutela".

Larunbat goizetik, alkatearen arabera, "ertzainen ezohiko presentzia" zegoen herrian. Horren arrazoiak argitu asmo ditu Udalak. Alkatearen ustez, "segurtasun indarrek istiluak areagotzeko jarrerak izatea ez da onargarria".

Jaurlaritza: "Bizikidetzaren aurkako gertakariak"

Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu: "Gure gizartean lekurik ez duten eta bizikidetzaren aurkako gertakari oso larriak dira, onartezinak". Elkartasuna adierazi die gau horretan bertan ziren udaltzain eta ertzain agente guztiei. 

Polizien sindikatuak, Azpeitiko Udalaz kexu

Esan, Euspel eta Erne sindikatuek, bakoitzak bere aldetik egin badu ere, kexa adierazi dute Azpeitiko Udalaren adierazpengatik. Alkatearen eta udal gobernuaren "gaitzespen publikoa, argia eta anbiguotasunik gabe" eskatu du, besteak beste, Esan sindikatuak. 

Euspel-ek, berriz, Azpeitiko Udaltzaingoaren egoeraz ere egin du salaketa: "Utzikeriaren, inprobisazioaren eta inbertsio faltaren ondorio da".

Erne sindikatuak, azkenik, material hobea eta "modernoa" eskatu du Azpeitiko udaltzain agenteentzat: "Herritarren segurtasuna mantentzeko, eta pertsona guztiek jai-guneez gozatzea bermatzeko, funtsezkoa da Euskal Poliziari material modernoak (taser pistolak), prestakuntza egokia eta giza-baliabide gehiago jartzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Bi pertsona atxilotu dituzte Ordizian, ertzainak zauritzea leporatuta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hainbat pertsonen arteko borroka bat zela eta bertaratu dira larunbat gauean ertzainak Ordiziara (Gipuzkoa), eta liskarrak izan dira. Bi ertzain ospitaleratu dituzte: bat lepauztaia apurtuta eta masailean ukabilkada bat jasota;... [+]


SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Eguneraketa berriak daude