Siriako armada Israelekin eta milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi bada ere, bi komunitateen arteko istiluek ez dute etenik Damasko hegoaldeko probintziako hiriburuan. Soldadu siriarrak As-Suwaydatik irten ondoren, Tel Avivek beduinoak bizi diren hainbat eremu bonbardatu ditu, eta bi komunitateen arteko istiluak berriz piztu dira.
Joan den astean hasi ziren bi komunitateen arteko istiluak, Damasko eta As-Suwayda –hiriburuaren hegoaldean dagoen probintzia bateko hiriburua– arteko errepidean beduinoek merkatari druso bat bahitu zutenean. Geroztik, Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera gutxienez 1.100 pertsona hil dira. Egoeraren larritasuna medio, Siriako armadak As-Suwaydan esku hartuko zuela iragarri zuen astelehenean, "gatazka amaitzeko, segurtasuna bermatzeko eta gertakarien erantzuleak epaitzeko".
Siriako bi komunitateen arteko istilu isolatuak izateaz harago, Israel presentzia handia izaten ari da gatazkan. Izan ere, komunitate drusoa babesteko justifikaziopean, Damasko bonbardatu zuen asteazkenean: hain zuzen, Defentsa Ministerioaren eraikina eta presidente Ahmed al-Xaraaren egoitzaren ingurua. Horrez gain, As-Suwayda hirira zihoazen Siriako armadaren hainbat ibilgailu ere jo-puntuan izan ditu Tel Avivek azken egunetan, eta Siriako armada hiri horretatik irten zenetik, beduinoak bizi diren hainbat eremuri ere eraso egin die.
Israelek Damaskori eraso egin zion egun berean, soldadu siriarrek As-Suwaydatik alde egingo zutela iragarri zuen al-Xaraak, milizia drusoekin su-eten akordio batera iritsi ostean. Tel Avivekin ere menia adostu zutela jakinarazi zuen ostiralean, eta iragarri armada bidali zuela hiriburu hegoaldeko probintziara, "su etena betetzen dela" bermatzeko. Armada iritsi zenean, ordea, istiluak berriz piztu zirela azaldu du Giza Eskubideen Siriako Behatokiak.
"Lasaitasun arriskutsua"
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista publikoak As-Suwayda inguruan dauden hainbat miliziano beduinoekin hitz egin du igandean, eta adierazi dute hiriburuak "lasaitasun arrikutsua" bizi duela azken egunetatik. "Siriako Gobernuak agindutakoa egin dugu, eta su-eten akordioak dioena betetzeko konpromisoa hartu dugu", esan dute beduinoek. Milizia drusoek menia urratuz gero, hiriari eraso egiteko prest daude, ordea, As-Suwayda "euren hilobia" bihurtzen bada ere. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, gutxienez 60.000 siriarrek alde egin behar izan dute euren bizilekuetatik joan den astetik.
Boterera abenduan iritsi zenetik, al-Xaraaren –HTS Sortaldea Askatzeko Erakundearen buru ohia– Siriako Gobernuarentzako buruhaustea izan da As-Suwayda eskualdea, horren agintean milizia drusoak baitaude gaur egun. Apirilaren amaieran, Siriako Gobernuaren gertuko milizien eta talde armatu drusoen arteko liskarrek gutxienez 100 hildako eragin zituzten bizpahiru egunetan. Orduan ere, Damasko eta buruzagi drusoak akordio batera iritsi ziren, eta azken horiei eskualdearen kontrola eman zieten.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
Guatemala da. baina izan zitekeen El Salvador edo Honduras. Erdialdeko Amerikako kaleak husten ari dira, segurtasunaren eta herrialdearen garapenaren izenean, eta kartzelak bete. Munduan, proportzioan, preso gehien dituzten herrialdeen artean daude. Baina ziegetan ez daude... [+]
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]