Bahea

Belen Altunak El Paísen esanak: “Zergatik ez dira euskaratzen best-seller ugari, agian ez oso kalitate handikoak, baina komertzialki errentagarriak suertatu ohi direnak hizkuntza gehienetan? Eta zergatik ez du aurkitzen bere lekua gurean hainbat literatura-generok? Nazioarteko eleberri historikoak; edo eleberri erromantikoak, genero arroxak, esaterako”.

 

Baiona festibala-ko antolatzaile Xan Goenagak Ipar Baionan bizi diren herritarrez: “Gaur egun ere etorkinek haiekin ekartzen dituzte kultura berri batzuk, Baionako beste auzotegietan hainbeste atzematen ez direnak. Arabiar kultura ari da sustraitzen gero eta gehiago. Charles Malegarie eskolan, arabiera mintzatzen den familien kopurua kasik %20ra heltzen da. Auzoa ezagutzeko, interesgarriena, asteazken goizetan gaskoin plazan den merkatua. Hor ikusten dira kultura desberdinak. Duela zenbait urte auzoko ikasleekin egin azterketa batean 35 hizkuntza aurkitu genituen. Baina gehienak guti-guti erabiliak dira”.

 

ASTEKARIA
2009ko urriaren 25a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude