XXI. mendeko ardatz geoestrategikoa

  • Klima aldaketa ez da denentzat kaltegarria izan. Lurra berotzeak bide berri bat ireki du Ozeano Artikoan itsasontziek Europatik Asiara nabigatu dezaten eta Murmansk bezalako herrien ekonomia suspertu egin da.
Itsasontzia Artikotik igarotzen
Itsasontzia Artikotik igarotzen
Kolako penintsulak bistaratzen duen paisaia kizkurraren gain batean, Errusiaren ipar-mendebaldeko muturrean, monumentu erraldoi bat dago buruzut eta harro, zerumugari begira. Aliosha da, garai bateko armada gorri sobietar goretsi eta beldurgarriko soldadu ezezaguna. Estatuak hainbat metroko altuera dauka, eta Murmansk hiriaren adorea gogorarazteko eraiki zuten. Murmansk Sobietar Batasuneko hiri martirietako bat da, bere sakrifizioarekin lortu baitzuen nazien 1941eko inbasioa geldiaraztea. Aliosharen azpian dago Murmansk, Barents itsasoaren ur artikoa hamabi kilometrotan barrena lehorrera sartu eta sortzen den fiordoaren ertzean. Errusiako arrantza porturik garrantzitsuena eta Artikoko errusiar ontzidi bikainena osatzen duten ontzi izotz-hausle nuklearren basea izateaz gain, bere 300.000tik gora biztanleekin “Zirkulu Polar Artikoko hiri handiena da, Artikoko ‘metropoli’ bakarra”, bertako biztanleek esaten duten bezala.

Planetako latitude berberean baina beste longitudeetan dauden herriekin gertatu zenaren alderantziz, Murmansk ez da punta-puntako gune militar edo arrantza-gune soila, ez eta meatzari-herria ere; aisialdirako lekuak eta kultur guneak, liburutegiak, antzokiak, jatetxeak eta esportatzeko landatzen dituzten loreentzako berotegiak dituen benetako hiria da. Arrazoi estrategiko eta ideologikoak aintzat hartuta, sobietarrek asko inbertitu zuten Murmansken. Alde batetik, NATOk ipar-iparrean –aldamenean dagoen Norvegian– daukan ordezkaritzatik gertu, eta iparralderantz begira, portu bat eduki beharra zegoen, eta bestetik, Urriko Iraultzatik jaiotako “gizon-emakume berriek” tundrako kostalde latz eta bizitzeko desegokian irudimen handiko hiri bizi-bizi handi bat eraikitzen bazekitela frogatu beharra zegoen.

Alabaina, Sobietar Batasuna desagertzearekin bukatu egin dira halako leku estrategikoan bizitzeagatik Estatuak ematen zituen garai bateko diru-laguntzak eta, ondorioz, “Artikoko metropolia” pisu demografikoa galtzen ari da. Gainera, atzeraldi ekonomiko globalaren erruz, eskualdeko mineral eta metalen eskaera kezkatzeko moduan jaitsi da.

Murmansk, pasabide garrantzitsua

Baina hala ere, Murmansk XXI. mendeko ardatz ekonomiko eta geoestrategiko garrantzitsuenetakoa izatera irits liteke: zubi artikoaren basea. Klimaren berokuntzak daukan ondorio nagusietakoa geruza glaziarra txikitzen ari dela da eta horrek ahalbidetzen du Ozeano Artikoan urtearen zati handi batean ekialdeko hemisferiotik mendebaldeko hemisferiora eta Europatik Asiara, muturretik muturrera, nabigatzeko bide bat egotea. Bide horrekin, zenbait kasutan hamaika nabigazio egun gutxiago behar izaten dira eta 800.000 dolar aurreztu daitezke erregai eta lan kostuetan. Artikoko ibilbide berriaren eraginez, azken hamar urteetan bost aldiz biderkatu dira nabigazio konpainiek zuzenean eta zeharka egindako inbertsioak. Aker Yards ontziola norvegiarrak eta Samsung korearrak biderkatu egin dute Artikoko nabigazio baldintzetara egokitutako branka eta popa dituzten itsasontzien produkzioa. Alegia, itsas-azalera “trinkoa”, itsasoan izotza duena, jasan dezaketen gero eta ontzi gehiago egiten dituzte. Lehengo urteko abenduan, itsasontzi mota hori erosteko 152 eskaera egin ziren, eta horiek dira gaur egun itsasoan dabiltzan horrelako itsasontzien ia erdiak. Kanadako kostaldea zaintzen duen guardiaren azken datuek ere erakusten dute Kanadaren jurisdikziopeko ur artikoetan barrena egindako bidaiak asko ugaritu direla, 78tik 132ra.

Gauzak horrela, Murmanskek zeresan ikaragarria dauka. Hala erakusten du Kanadan, Hudson badiako mendebaldeko kostaldean, Manitoban dagoen Churchill herriko portura 2007an Murmanskeko lehenengo itsasontzia iritsi izanak. Churchill mila biztanle inguruko herria da, eta orain arte “hartz zurien munduko hiriburua” esaten zioten, turistak hara joan ohi direlako hartzak ikustera.

Klima aldaketaren eraginez, Hudson badiako nabigazio aldia luzatu egin da, eta orain ekainetik azaro erdialdera arte ibili daitezke han itsasontziak. 2007. urtean, errekor guztiak hautsita, 600.000 tona salgai atera ziren Churchilleko portutik, eta kopuru horrek berriz gora egin zuen 2008an. Omnitrax konpainia estatubatuarrak trenbide azpiegitura zaharra erosi du, berritu eta Churchilletik Estatu Batuetako trenbide sarera iristea errazagoa izan dadin.

Laburrean, zubi artikoak dagoeneko badauzka erabilgarria izateko behar dituen bi itsasertz nagusiak: “Artikoko metropolia” eta “hartz zurien hiriburua”. Murmansk eta Churchillen patua Ipar Amerikaren eta gorabidean diren Asia erdialdeko herrialdeen arteko merkataritza harremanak garatzeko ardatz estrategikoak izatea da. Baikorrenek uste dute Europa erdialde eta ekialdetik Estatu Batuetara egiten den itsas merkataritza bereganatzeko lehian ere sartu litekeela Murmansk.

Baina bada merkataritza hutsaz harago doan beste zerbait: Murmansketik barrena Ipar Amerika zeinekin eta… Afganistanekin lotuko duen itsas bide baten kontuak zabaltzen hasiak dira. Zuhurtzia handiz egin diren zenbait ikerketa estrategikok adierazten dute, luzera begira, Mendebaldeak Afganistan garaitu nahi badu, herrialde okupatuaren ekonomiak kanpoko munduan integratu beharko duela. Izan ere, klan eta tribuz osatutako gizarte egituraren eta merkataritzaren mende baitago ekonomia afganiarra eta horrela talibanak bertan jaun eta jabe baitira.

Mundu osoan gertatzen ari den atzeraldi ekonomikoak eragozten ez badu, zubi artikoa benetan sendotuko da, Sobietar Batasunak garai batean Murmansken alde egindako apustuak bere fruituak emango ditu, eta “Artikoko metropolia” garatu eta, ironikoa bada ere, merkatu ekonomiako gune bilakatuko da.

Afganiar errebeldeak garaitu ondoren salgai eta materialak Murmansketik pasatzen badira, nork daki, agian Aliosharen begiratu granitikoa ere irribarre bihurtuko da eta, soldadu errusiarrek “aberriaren aldeko gerra handian” irabazitako garaiezin ospea borrokalari afganiarrek suntsitu bazuten ere, baliteke ospe hori, zubi artikoari esker, laster berreskuratzea. Bitartean, garaiezintasunaren oroigarri, zutik eta tinko dirau Alioshak.

Azkenak
2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


Eguneraketa berriak daude