Puntu eta segi, mobilizazioetan

Gehiengo sindikalak deituriko manifestazio baten amaiera Donostian. Milaka lagun bildu zen mobilizazioetan.
Gehiengo sindikalak deituriko manifestazio baten amaiera Donostian. Milaka lagun bildu zen mobilizazioetan.Lander Arbelaitz
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Sindikatuen gehiengoak deituriko greba orokorrak %10-15 inguruko jarraipena izan zuela esatea –kopuru horiek eman zituzten Eusko Jaurlaritzak eta patronalak– barregarria iruditu zitzaion bati baino gehiagori. Sindikatuek, aldiz, greba “arrakastatsua” izan zela esan zuten eta jarraipena %50 inguruan neurtu zuten, enpresaz-enpresako datuekin. Tentagarria litzateke benetako kopurua erdibidean dagoela esatea, baina seguruena ez litzateke egia izango. Izan ere, nola neurtzen da greba baten eragina eta garrantzia?

Eguneko portzentajeetatik harago, grebak esanahi asko izan ditzake. Ez du zertan azken helburua izan behar egun bateko indar erakustaldia egitea –nahiz eta hori ere garrantzitsua den–, kontzientziak astintzeko tresna gisa ere erabil liteke greba bat.

Deskalifikazioak

Deigarria izan zen enpresarien elkarteetako ordezkariek erabilitako termino gogorrak greba orokorrak utzitako ondorioak baloratzeko orduan. Confebask-eko presidente José Guillermo Zubiak “erabateko porrota” izan zela adierazi zuen eta Gipuzkoako enpresarien elkarteko (ADEGI) idazkari nagusiak, Jose Miguel Ayerzak, esan zuen Gipuzkoan “eragin gutxien izan duen greba orokorra” izan zela maiatzaren 21ekoa.

Baliteke grebak ez edukitzea duela hamar urtekoaren jarraipen berbera –%75etik gora sindikatuen arabera eta %50 inguru patronalaren ustez–, baina bi sindikatu nagusiren babesik gabe egin da eta hori ere kontuan hartu beharra dago. Dena den, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako aktibitate ekonomikoaren zati handi bat gelditu duen langile mobilizazio bat modu horretan mespretxatzean, urduritasuna nabaritu zaio patronalari.

Egongo al da etorkizunean mobilizazio bateraturik?

Behin eta berriz errepikatu diguten bezala, azken hamarkadetako krisirik handienean gaude, eta ekonomia globalak jadanik hondoa jo duela dioten arren, langileentzat krisiak oraindik ez du hondorik jo; datozen hilabeteetan despidoak eta EEEak ugari izango direla dirudi. Panorama horrekin, langileak etsipenetik protestara pasa litezke eta hilaren 21eko greba orokorrak iratzargailuarena egiteko balio izan du. Agian, horrek esplika dezake patronalaren urduritasuna. Zer gertatuko litzateke sindikatu guztiek bat egingo balute hurrengoan?

Ez da gauza ezinezkoa, 1999an hala gertatu zen. Dena den, CCOOk eta UGTk elkarrizketa sozialaren bidea urratu nahi dute aurretik, baina horrek fruiturik ematen ez badu –ELAk eta LABek aspaldi esana dute “oskol hutsa” dela elkarrizketa soziala– ez dute baztertu mobilizazioetara jotzea. CCOOeko ordezkariek adierazi izan dute Espainiako Gobernua saiatzen bada langileen kalterako lan erreforma bat aurrera eramaten, greba orokorra aukera bat izan litekeela. Sindikatu abertzaleen eta estatalisten ikuspuntua ezberdina da, argitzeko dago baina, estatu osorako greba deialdi baten aurrean –gauza gaitza, hala ere– sindikatu batzuek eta besteek nola jokatuko luketeen.

Greba XXI. mendean

Greba eguneko mobilizazioak jendetsuak izan ziren. Bestalde, pikete informatiboekin ohiko tira-birak ere gertatu ziren eta telebista nahiz medioetan irudi horiek hartu zuten protagonismoa. Ezer gutxi esan zen, tamalez, lana galtzearen beldur lantokira joan behar izan zuen langile anonimoaz. Esan liteke greba “klasiko” bat izan zela: asanbladak, konsignak, auto karabanak, afixak hormetan...
Ez legoke gaizki hausnartzea XXI. mendean tresna horiek kapaz ote diren langileak erakartzeko edo errutina pasiboan ez erortzeko. Imajinazioz egindako ekintzek beti izan dute sinpatia gehiago herritarrengan. Esaterako, 1999ko greba orokorretik gaur egunekora badago diferentzia nabarmen bat: Internet. Aprobetxatu al dute sindikatuek teknologia berriek eskaintzen duten kontrainformazio aukera? Euskarazko internauten artean izan zen saiorik arlo horretan, www.grebaorokorra.info webgunearen bidez.

Dena den, ez zen izan bezperako telefono mugikorrezko mezu kilimagarririk, pintadak ere gutxi, sabotajeek normalean baino oztopo gutxiago eragin zuten... Krisiaren okerrena oraindik igaro ez denean, kartutxo guztiak kolpe batean ez xahutzeko estrategia –“intentsitate baxuko” greba– izan ote den, horra hor zalantza. Hain zuzen, Rafa Diezek hurrengo igandeko Berrian adierazi zuen “jarraipena behar duen urrats sendoa” izan dela M-21eko greba.

Honek guztiak adierazten du mobilizazioak hasi besterik ez direla egin. Frantzian lehenik greba orokor bat egin zen urtarrilean, eta beste indartsuago batekin erantzun zioten Gobernuaren itxikeriari martxoan. Izan ere, grebak nahi adina egin daitezke, nahi modutara eta nahi denarekin, baina horretarako oinarri sendoak sortu behar dira, eta sindikatu abertzaleek arrunt lan zaila dute horretan.

Bigarren irakurketa: greba politikoa

Greba deialdia egin eta berehala esan zen Lopezen gobernu berriari “ongi etorria” egiteko greba zela. Deitzaileek askotan egin diote uko horri, azalduz, greba egitea hauteskundeen aurretik erabaki zutela. Gainera, ez da bizkorra izan behar ikusteko ELAren eta LABen harremanak ez zeudela onenean aurreko gobernuarekin. Lopezek bizkor jokatu du eta enpleguaren konpetentziak traspasatzea adostu zuen Gobernu zentralarekin greba egunean bertan. Dena den, nabarmen geratu da zein izango den bere hautua, patronalarekin inorekin baino lehenago bildu denez.

Abertzaleek deituriko greba, greba politikoa dela esanez oztopatu nahi izan du sektore estatalistak. Adolfo Muñozek astekari honi garbi adierazi zion greba sindikala izanagatik helburu politikoak dituela. Baina zein grebak ez du helburu politikorik? Politika ekonomikoa aldatu nahi bada, halabeharrez da greba politikoa.

Dena den, abertzaleen ekintza sindikal bateratu puntual honek, Lizarra-Garaziko garaiak oroitarazi dizkio bati baino gehiagori. Agian, Euskal Herriko subiranisten artean egosten ari denari tamaina hartzeko balio lezake.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea "azken urteetako produkzio egoerarik onenean" inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena "atzerapausoa" dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
"Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote"

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Eguneraketa berriak daude