Greba orokorrera igotzeko kanpamentu basea

  • Maiatzaren Lehenaren 123. urteurrena iaz mundu osoan piztu zen krisialdi ekonomikoaren ondorio sozialek eta ekonomikoek baldintzatuko dute. Maiatzaren 1a beste urrats bat izango da sindikatu abertzaleek, enpleguaren alde, maiatzaren 21erako deitutako greba orokorrera bidean.
Maiatzaren bateko kartelak
Maiatzaren bateko kartelak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aste honetan mundu osoan ospatuko den Maiatzaren Lehenaren 123. urteurrena, zalantzarik gabe, iragan urtean ia mundu osoan zabaldu zen krisialdi finantzarioaren ondorio ekonomiko eta sozialek baldintzatuko dute. Euskal Herrian, azken urteotan, egun hori jaieguna izan da, errebindikazio eguna baino. Oraingoan, aldiz, gauzak aldatuko direla dirudi, hau da, jaiegun hutsa izateari utziko dio, eta krisialdiaren konponbideak errebindikatzeko eta, batez ere, enplegu duina defendatzeko eta langabeziaren nahiz prekarietate basatiaren aurkako eguna izango da.

Horrez gain, sindikatu abertzaleek (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk) maiatzaren 21erako deitutako greba orokorrera bidean beste urrats bat izango da. Greba horren helburua enplegua defendatzea eta krisia lan harremanak are gehiago hondatzeko baliatu nahi duen patronalaren xantaiaren aurka egitea da.

Hego Euskal Herrian, Maiatzaren Lehenaren aurretik, sindikatu bakoitzak mobilizazio bereiziak burutu ditu. Ipar Euskal Herrian, berriz, mobilizazioak bateratuagoak izan dira, Frantziako Estatu osoan bezalaxe, bi greba egun burutu dituzte frantziar gobernuaren politika ekonomikoaren aurka, bata urtarrilean eta bestea martxoan. Orain, Maiatzaren Lehen honetako mobilizazioak nolakoak diren ikusi beharko da. Ziur aski Hego Euskal Herrian sindikatu abertzaleen eta estatuko sindikatuen arteko zatiketari eutsiko zaio. Eta badirudi Ipar Euskal Herrian batasun handiagoa izango dela.

EEEak, enpresak ixtea, eta arrapaladako langabezia

Euskal Herrian lan egoera gaitza da: batetik, enpresa asko ixten ari dira, bereziki enpresa txikiak, ertainak eta autonomoen enpresak; bestetik, enplegua erregulatzeko espedienteak (EEE) daude, batez ere aldi baterako enplegua eteteko espedienteak, orotariko enpresetan. Kontsumoa asko jaitsi denez, industriaren ekoizpenak pixkanaka behera egin du eta, ondorioz, langabezia eragin du. INEMen datu ofizialen arabera, martxoan Hego Euskal Herrian langabetuak 159.401 izatera heldu ziren, duela urtebete baino 53.227 gehiago (ondoko orrialdeko taulan ikus daiteke).

Iparraldean, datu ofizial banakaturik ezean, Pirinio Atlantikoen datuak hartuko ditugu kontuan, euskal lurraldea departamendu horren barruan baitago: otsailean, langabeziak 20.000 pertsonatan egin zuen gora. Eta dagoeneko enpresen itxierak, hala nola Hazparneko Aplacan, eta pertsonalaren murrizketak, esaterako, Novotrans-en (% 30 langile gutxiago), iragarri dituzte. Hegoaldean nahiz Iparraldean, sektore kaltetuenak emakumezkoak, gazteak eta etorkinak dira; azken talde horretan prekarietatea erabatekoa da.

Testuinguru honetan, Euskal Herrian pobreziak 100.000 pertsonari baino gehiagori eragiten diela nabarmendu behar da (EAEn soilik, ELAren arabera, 86.000 pobre daude dagoeneko). Eta etorkizuneko langabeziaren aurreikuspenak oso kezkagarriak dira. Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) arabera, “mundu osoan 231 milioi langabetu egon daitezke 2009an, 2007an baino 52 milioi gehiago”.

Patronalaren xantaia

Bestalde, patronalak krisi egoera baliatzen ari dira mahai gainean soldaten izozketak eta lanpostuen murrizketak ipintzeko, eta xantaia egiten dute, soldaten izozketa eta lanpostuen murrizketa onartu ezean, enpresaren behin-behineko ixtearekin mehatxatuz. Hitzarmen kolektiboen negoziazioa enpresen eta langileen arteko desadostasunerako beste arrazoi bat bihurtu da eta horrek beste zenbait protesta eta greba eragingo ditu hainbat sektoretan.

Krisialdiari aurre egiteko, Hegoaldean banakoen enpresak eta hainbat sindikatutako ordezkariak mobilizatu dira. Iparraldean, aldiz, aurten dagoeneko bi greba orokor burutu dira, urtarrilean eta martxoan, biak estatu mailako ia sindikatu guztiek batera deituak. Orain, Maiatzaren Lehenaren karira, hainbat manifestazio aurreikusten dira Euskal Herri osoan. Hala ere, bereziki Hego Euskal Herrian, sindikatuen arteko zatiketa protagonista izango da berriro.
Maiatzaren lehena
1886tik 2009ra
Datorren ostiralean Maiatzaren Lehena ospatuko da mundu osoan. Urteurren honek 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan, Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra burutu zuten zortzi orduko lanaldiaren alde, 18 ordu edo gehiago lan egin ohi baitzuten. Matxinadaren buru Chicago izan zen, etorkin asko jaso zituen hiria –errusiarrak, poloniarrak, irlandarrak, alemanak, frantziarrak...–. Poliziak gogor zapaldu zuen mobilizazioa, grebalari asko tiroz hiltzeraino. Kaos betean, ustez poliziaren aurka jaurtitako bonbak eztanda egin zuen eta polizia bat hil zen. “Haymarket-eko atentatua” deritzon gertaera horren ondorioz, sei langile atxilotu eta epaitu zituzten, baina ez zuten inoiz frogatu errudun zirenik. Sei langileei “Chicagoko martiriak” izena eman zitzaien. Sei langileak urkamendian hiltzera kondenatu zituzten, horietako biri heriotza zigorra kommutatu eta, horren ordez, betirako bortxazko lanetara kondenatu arren.

Parisen, 1889ko uztailaren 20an, Bigarren Internazionalaren Kongresu Konstituzionalaren amaieran, 1890eko maiatzaren 1etik aurrera Lanaren Eguna ospatzea erabaki zuten, zortzi orduko lanaldia eskatuko zuten herrialde guztietako manifestazioak burutzeko eta Chicagoko gertaerak oroitzeko. Joan den mendean zehar, egun hau askotan ospatu zen eta, beste askotan, zapaldua izan zen, hala nola Espainiako Estatuan Francoren diktadura bitartean. Egun, 2009an, egoera bestelakoa da. Hala ere, iaz azaleratutako krisialdi ekonomikoak langabetu, hipotekatu zein prekario kopuru larriak eragin ditu, eta horrek guztiak aurretik sumatu ezin diren ondorioak ekar ditzake.
Sindikatuen ekitaldiak
Maiatzaren Leheneko mobilizazioen aldarrikapen nagusietakoa enpleguarena izango da aurten. Langabezia arazo gaitza bihurtzen ari da jendartean, baina hala ere, sindikatu nagusiek bananduta egingo dituzte beren protestak.

LAB sindikatuak Langileen borrokaz: Euskal Herrian aldaketa lelopean manifestazioak egingo ditu Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean, Baionan eta Maulen. ELAk mobilizazio bakarrean zentratuko du protesta Bilbon (Borroka bidean) eta ondoren lagunarteko bazkaria antolatu du Barakaldoko BECen. CCOOek manifestazioak iragarri ditu hiriburuetan Zure eskubideak dira, langileok borrokara! leloarekin, eta berdin UGTk Enpleguaren alde aldarria astinduz. Azkeneko honek, Nafarroan, Erriberrin egingo du ekitaldi nagusia. ESK sindikatuak ere mobilizazioak iragarri ditu Iruñean eta Tuteran, besteak beste. Iparraldeko sindikatuek Baionan dute hitzordu nagusia

Hilaren 21eko greba deitu dutenek Maiatzaren Lehena baliatuko dute lanuztearen arrazoiak errebindikatzeko; Langilearen Egunerako sortutako afixak horren erakusgarri dira.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.