Bat-batekotasunetik kutsu ilunera arteko iraganeko punka

  • Vomito ::Siempre fue terror

    Ttan-Ttakun irratia / Puzkarra Records

    iraupena ::47´13´´

    prezioa ::12.99€

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Asier Mendizabal “N’kono” donostiarrak Irungo Vomito punk taldearen grabazioak argitara ateratzeko ahalegina egin du. Taldeko baxu jotzaile Claus Grottenen laguntzarekin zuzenekoetako kantuak berreskuratu eta masterizatu egin dituzte. Lan hori oso itxura oneko binilo karpetan batu dute, taldearen gaineko liburuxka batekin aberastuta. Hala Bedi Irratiak aspaldi kaleratutako zuzeneko batean soilik entzungai izan zen Niños terroristas da kanta argitaragabe bakarra, baita hastapenetako Soy una bomba taldeko abeslaria zen Victor gabe grabatutakoa. Bestela, sorrerako punk gordin eta azkarretik abiatuta, taldeari pertsonalitate eta izaera berezia eman zioten kutsu iluneko piezekin jarraitzen du. Hitzak taldearen garapenaren isla dira: poliziaren aurkakoak eta heriotzaren edota zoramenaren gainekoak.
Asier Mendizabal, diskoaren argitaratzailea
«Bigarren diskotik aurrera taldeak heldutasun handia lortu zuen gauzak egiteko moduan»

Noiz ezagutu zenuen Vomito taldea?


1988an, 15 bat urte nituenean. Egiako gaztetxean ikusi nituen Eskoria-Tza taldearekin. Orduan gustatu zitzaizkidan besterik gabe, baina gerora bigarren diskoa kaleratu eta gero, arrasto handia utzi zuten nigan.

Siempre fue terror. Zergatik izenburu hori?


Vomitok kaleratu zuen bigarren maketak, 1985ekoak, No es esto terror? izena zuen. Eta lan honen izena horren erantzuna da, taldeko baxu jotzaile Claus Grottenek asmatutakoa.

Noiz eta nola bururatu zitzaizun halako lan-omenaldia egitea?


Biniloen eta punkaren zaletua naiz aspalditik, eta iaz Frantziako Hopla! taldearen single bat kaleratu nuen. Horren ostean, beste zerbait egin nahi nuen, eta Vomitoren maketak berrargitaratzea pentsatu nuen. Zintak entzuten hasi nintzen eta Clausengana jo nuen. Azkenean biok erabaki genuen Vomitoren bigarren sasoia interesgarriagoa dela. Hala, zuzenekoak batzen hasi ginen eta horien aukeraketa egiteaz gain, taldearen gaineko liburuxka prestatu nuen.

Hortaz, taldekideek ondo hartu zuten zure asmoa?


Bai, Clausek asko lagundu dit: lanari izenburua jarri, grabazioak bilatu, abestien aukeraketan esku hartu... Gainera, biok oso argi genuen diskoaren itxura eta taldearen gaineko informazioa zaintzea garrantzitsua zela.

Zer dauka Vomitoren bigarren sasoiak zuretzat interesgarria izateko?


Oso gazte hasi ziren eta hasierako kantak eta hitzak sinpleagoak ziren. Gerora, bigarren diskotik aurrera, berriz, taldeak heldutasuna lortu zuen gauzak egiteko moduan. Hitz interesgarriagoak idatzi zituzten, eta erritmoak lasaiagoak ziren arren kantu sendoak egin zituzten.

Biniloan kaleratu beharra zegoen?


Derrigorrez ez, baina nik biniloa maite dut eta badakit biniloak non mugitu daitezkeen. Hala ere, norbaitek interesa erakutsiko balu, baliteke noizbait CDan ere kaleratzea.

Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Netanyahuk Gaza osoa okupatzea erabaki du, armada aurka agertu arren

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude