Bahea

Pello Esnalek Deian esanak: "Bi uste gaizto daude gurean zabalduak; batetik, arautzen duena baino gehiago arautzen duela gramatikak eta, bestetik, nahikoa dela gramatikaren arauak betetzea testu egokiak sortzeko, bai ahoz eta bai idatziz".

 

Ferran Suayk Berrian esanak: "Norbaitek zein hizkuntzatan egiten duen ez dakizun bitartean, euskaraz egin. Norbaitek gaztelaniaz egiten dizunean, horrek ez du esan nahi ez dakienik euskaraz, beraz, erantzun euskaraz. Orobat, hitz egin euskaraz, ez dizutela ulertu esaten dizuten arte. Hori bakarrik eginda, askoz ere gehiago entzungo da euskara".

 
 

Mertxe Mujikak (AEK) Deian esanak: "Uste dut euskararen erabilera ez dabilela ongi, gauzak diren bezala. Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko gai den jende guztiarekin uste dut gehiago erabili beharko litzatekeela. Pertsona bakoitzak euskara erabiltzeko konpromisoa hartzeko deia egin behar da. Bigarrenez, guneak ahalbidetzeko konpromiso kolektiboa egon behar da".

 

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude