Begi amorratuak berdintasun faltsuari

  • “Sexuen arteko berdintasuna lortua da jada”. “Emakumeek lehen ukatzen zitzaizkien eskubide guztiak eskuratu dituzte eta aukera berdintasun garaiak bizi ditugu Mendebaldeko gizarte aurreratuetan”. Sarri entzuten diren aldarrikapen autokonplaziente horiek, errealitatetik nahi baino urrunago daude, zoritxarrez. Soilik itxurazkoa den eta, paperean idatzia egon arren, praktikara erabat eramaten ez den berdintasunaren “fartsa” amorruz salatzen duen erakusketa da Gasteizko Montehermoson dagoen Haserrearen begirada.
Haserrearen begirada
Haserrearen begirada
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ez da kontu berria artearen historia (ofiziala) gizonen kontua izan dela esatea. Gizonak izan dira jenio handiak, gizonek aukeratu dituzte landu beharreko gaiak, gizonek erabaki dituzte joko-arauak, eta batez ere, gizonek idatzi dute historia. Eta historia horretan apenas ageri da emakumerik, ez sortzaile paperean behintzat. XX. mendeko 60ko hamarkadan mugimendu feminista indartzen hasi zen unetik, ordea, etengabe aldarrikatu izan da artearen historia berrikusteko beharra eta orain arte aintzat hartu ez direnen lana aitortzearen garrantzia. Lan handia egin da bide horretan, baina bada zer eginik oraindik.

Beirazko sabaiaren aurka, amorruz

Duela urtebete pasatxo, ibilbide berri bati ekin zion Gasteizko muinoan dagoen Montehermoso Kulturuneak. Xabier Arakistainek, Arakisek, zentroko zuzendari izendatu zuten unetik argi utzi zuen, feminismoa izango zela zentroak landuko zituen ildo kontzeptualen ardatz nagusia. Arte garaikidea hiriarekin eta bizitzarekin lotzeko helburuz, kulturan eta sorkuntzan generoen arteko berdintasuna lantzea izan da Gasteizko zentroak hartu duen bidea, horretarako arte munduak bigarren mailakotzat izan dituen artistak –emakumeak, batez ere– eta gaiak –emakumeei lotuak, gehienak– aztertuz eta erakutsiz.

Haserrearen begirada zentroaren helburu eta asmoekin bat datorren proiektua da. Izenburua Amelia Valcarcel filosofoaren La política de las mujeres liburutik hartu dute Arakis eta Maura Reilly komisarioek. Hogeita hamar urte ingurura heltzean, lan munduan sartu eta emakume askori profesionalki aurrera egitea eragozten dien “beirazko sabaiaren” aurka talka egiteak sorrarazten duen amorruari, haserrearen begirada izena eman zion Valcarcelek. Erakusketako komisarioek bat egiten dute Valcarcelekin eta egun bizi dugun generoen arteko berdintasun egoera itxurazkoa, faltsua, dela adierazten dute, baita arte munduan ere.

Egoera horren aurrean erreakzionatzeko, kexatzeko, haserretzeko, aldarrikatzeko, hainbat bide biltzen ditu erakusketak. Guztira hamaika herrialdetako hogei artista elkartu dira Gasteizen. Guztiak emakumeak dira, eta hori da elkartzen dituena; hori, eta bereziki, emakume izate horren gainean gogoetan aritzea.

Hamaika ikuspegi

Montehermosoko sarrerako patioan bertan, Cristina Lucas andaluziarraren bi bideok egiten diote harrera ikusleari. Lehenengoan, plaza publiko batean dagoen Rousseau-ren bustoak zaplaztekoak, irainak, makilakadak... izugarrizko egurra jasotzen du. Fanfarre baten musika alaiaren doinuek animaturik, aurretik igarotzen diren emakumeak dira filosofo handia erasotzen dutenak; hori bai, erasoa mendekua da. Off-eko ahots batek, bitartean, Rousseau-ren l’Émile-ko testu bat errezitatzen du, emakumea gizonaren meneko izateko sortutako bigarren mailako izaki bezala definitzen duen eta jatorrian heziketara bideratua zegoen testua. Horra hor, haserrearen adierazpen sinple eta primarioena.

Hemendik aurrera, hainbat gai, baliabide eta ikuspunturekin egingo dugu topo. A. L. Steiner estatubatuarrak, esaterako, argazki instalazio post-pornografiko gordina eraiki du ur biltegiko erakustaretora garamatzan maldan. Coubert-en Munduaren jatorria koadroa abiapuntutzat hartuta, eta horri erantzunez, aluaren eta emakumearen gorputzaren eta sexualitatearen aldarrikapen gartsua egiten duen irudi zurrunbiloak hartuko gaitu.

Charlotte Schleiffert-ek, berriz, horman itsatsitako marrazkietan, burkarekin jantzitako emakumeak, “ohoreari” lotutako delituengatik aurpegia azidoz erre dietenak, ablazioaren gaia, eta abar irudikatu ditu. Andrea Bowersek berriz abortuaren gaiari heldu dio, eta 60ko hamarkadan erabili ziren afixa sorta ipini du horman, baita abortatu ezinak sortzen dituen dramei buruzko bideoa ere. Yurie Nagashimak, emetasunaren topikoak hautsi, eta haurdun tripa harro erakusten duen amagaiaren argazkia aurkeztu digu, larruzko txaketa eta kuleroak besterik ez soinean, zigarroa ezpain artean eta ikuslea popatik hartzera bidaliz, desafiozko begiradarekin.

Txaro Arrazola, Tracey Moffat, Mireia Sallarés, Alice Anderson, Itziar Okariz... ikuspuntu ezberdin asko biltzen ditu erakusketak. Eta baliabideak ere hamaika, marrazki sinpleenetatik hasi eta zinema kutsuko ikus-entzunezko lanetaraino. Denetik topatuko dugu erakusketan; badaude lan interesgarriak eta baita axalekoak ere, erabat kontzeptualak direnak eta mezua zuzen-zuzen eta argi-argi helarazten dutenak, estetikoki oso zainduak eta itxura gehiegi zaintzen ez dutenak. Eta badaude erakusketaren izenburuarekin zuzenean bat egiten dutenak, baita lotura askoz ere lausoagoa dutenak ere. Gai zehatz bati buruzko erakusketek sarri artelanaren funtsa mugatu egiten baitute eta horretan kabitu beharrak, izan litezkeen beste interpretazio interesgarri batzuk antzutu.

Asmo onen arriskuak

Izaera propioa bilatzeko bidean, ez da lan erraza arte zentro baten proiektu kontzeptuala zehaztea. Are gutxiago, zentro horrek aurrez egindako urteetako ibilbidearen memoria gordetzen badu. Montehermosok aurkitu du jorratu nahi duen bidea: kultura, eta arte sorkuntza zehazki, ikuspegi feministatik begiratu eta aztertuko dute, beste esparru batzuetan bezala, artean ere berdintasuna bultzatzeko asmoarekin.

Orain arte antolatutako erakusketetan, emakumezkoak izan dira artista gehien gehienak, eta gaia ere horixe izan da, emakumea –eta emakume izatearekin lotutakoak–. Arakisek ohiko arte zirkuitu ofizialetan sarri baztertzen diren sortzaileei eta gaiei protagonismoa eman die, eta eskertzekoa da hori. Baina arrisku bat ere badu. Aditzera eman dezake emakumeek emakumeei buruzko lanak soilik sortzen dituztela, haserrearen begirada hori dela sortzera bultzatzen dituena eta horretaz soilik jarduten dutela. Eta hori errealitatetik urrun dago. Montehermosok abiatu duen bidea interesgarria izan liteke eta beharrezkoa, baina tentuz ibili beharko du asmo onenarekin hasitakoa irauli eta asmo horien beroien kontra eror ez dadin. Helburua ez da arte feministaren gotorleku bat sortzea, emakumeek egindakoa (ere) aztertu, zabaldu eta normalizatzea baizik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


Etxe Betea
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoaren arrakasta Bilbon

Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]


Euskal Udalekuetako hezitzaileek berretsi dute ez dutela "eraso salaketarik" jaso, eta “difamazioa” gaitzetsi dute

Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”. 


2025-10-03 | ARGIA
Euskal udalekuen aurka eskuinak abiatutako lintxamendua salatu du mugimendu transfeministak

Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]


Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


2025-09-26 | Leire Artola Arin
Bernedoko udalekuetako hezitzaileen aurkako difamazioa eta mezu transfoboak gaitzetsi dituzte

Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


2025-09-17 | ARGIA
Egitarau oparoarekin dator aurtengo Baterajotzea

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.


Gorputz hotsak
"Pertsona asko, diagnostikorik gabe daudenez, bizitza kalitatea galtzen ari dira"

Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


Eguneraketa berriak daude