Galderak


  • Zazpi atedun Tebas hura, nork eraiki zuen? Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri...”. Eskerrak bere buruari –eta bide batez gainontzekoon kontzientziari– antzinako eta ez hain antzinako gertaerei buruzko galderak egiten zituen langile hark ez zuen kirol kazetaritzan lanik egiten. Bestela ez zen abesti laburra izango!
Koldo Aldalur
Koldo Aldalur kazetariaDani Blanco
Abantaila bat badugu horretan ari garenok: aspertzeko betarik ez. Esaterako, har dezagun lau koadro t'erdiko txapelketa, edo aspaldi honetan antolatutako ia beste edozein lehia. Txapelketa ala torneoa? Euskadiko txapelketa? EAE? Euskal Herrikoa? Pentsatzekoa da txapelketa ofiziala izan dadin dagokion federazioaren araupean jokatu behar dela, ezta? Parte-hartzaile denak Aspekoak edo Asegarcekoak badira, irabazleak ba al du tokirik lehengo txapeldunen zerrendan? Ba al da bere maila erakusteko aukerarik gabe geratu den kirolaririk?

Kirola saldu beharreko produktua da, eta jakina, errazagoa da Buruz Buruko Txapelketa saltzea, Aspe eta Asegarceko Pilotarien Arteko Torneoa saltzea baino.

Eta urtean zehar jokatzen diren nazioarteko txapelketak? Nazioartekoak, Iparraldeko pilotariren bat tartean delako? Eta asturiar edo errioxar bat bada praka zuriak jantzita?

EHPK-k biltzen eta ordezkatzen al ditu gure pilotari afizionatuak? Ala Munduko Pilota Kontseiluak? Nazioarteko Pilota Federazioaren magaletik urrun antolatutako nazioarteko txapelketari, nolako arreta jarri beharko genioke? Handiagoa, “gureak” direlako? Edo txikixeagoa, ofizialtasunaren zigilua falta zaielako?

Zer tratamendu eman gure mugekin muga egiten duten herrialdeetako kirol taldeei eta kirolariei? Gureak? Kanpokoak? Informazioaren zerrendan Espainia-Ukraina garrantzitsuagoa al da Italia-Alemania baino? Alonso ala Hamilton da etxekoagoa? Noren etxeari buruz ari gara? Futbolari atzerritarrak Espainiako ligara “datoz” ala “doaz”?

Egin dezagun demagogia ariketatxo bat. Goitibera txapelketa antolatuko dugu. Ilusioz betetako gidari ausartak maldan behera botatzeko federazioaren beharrik ez dugunez, libre gara nahi dugun bezala deitzeko antolatu dugun lehiari. Zer iruditzen zaizue, Kontinente Arteko Goitibehera Txapelketa deitzen badiogu? Hamar lagunek izena ematen badute, bale gara!

“Galdera gehitxo eta erantzun gutxi, eta gainera, xestra jarri nahia”, pentsatuko duzu. Baina nonbaitetik lehertu beharra nuen. Besteak endredatu nahia barkagarria izan daiteke puzzle handi baten pieza txikiak garelako, baina geure burua engainatzea, ez.

Hitz aspertua utzi eta hel diezaiodan serio lanari, Galaxien Arteko Hirugarren Kanika Txapelketako txapeldun berriari elkarrizketa egiteko geratu naiz eta!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude