«Paulino Luesmari galdera: zein da udal baten autonomia?»

  • Legazpi, 1968. Kazetaria. 1989tik bizi da Hernanin. Egin irratian lan egin zuen itxi zuten arte eta Euskadi Irratian jardun du azken urteotan. Euskararen eta presoen aldeko herri mugimenduan aritua. Hernaniko alkate berria da EAE-ANVren izenean. “Hautagaia izateko erabakia ez nuen bi minututan hartu” esan digu. “Nire lanbidea izugarri maite dudalako batetik, eta bestetik, pertsona egokia ni ote nintzen zalantzak nituelako”. Azkenik, ondo eta asko gogoetatu ondoren, “herriaren alde lan egin nahiak nire zalantzak uxatu zituen” diosku, alkate karguarekin gogotsu ageriz.
Marian Beitialarrangoitia
Karlos Corbella
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
EAE-ANVko zortzi zinegotzik, PSEko hiruk, EAJko eta EAko binak, EBko eta PPko banak osatuta dago Hernaniko Udalbatza. Marian Beitialarrangoitia alkate izaki. Informazioaren esparrutik politikaren esparrura iragan berria da irratiko esatari ezaguna.

Nola sentitu zara hedabideen aurrean?


Erasotua. Hernanirekiko obsesio bat zegoela sentitu dut, beste alkaterik ez zela zirudien. “Alkate lanetan edo adierazpen lanetan pasa behar ote dut eguna?” pentsatzera iritsi nintzen. Baina ni ez naiz udalera etorri nire lana “saltzera” lan egitera baizik. Lan egin ondoren iritsiko da adierazteko unea.

El Paíseko El silencio de Hernani izeneko erreportajeak bereganatu du jendearen arreta. “En Hernani no existe una cultura de la paz, ni de pluralismo. Ni libertad de expresión. La guerra no ha acabado” irakurri dugu.


Hori bera esan dezaket nik, azken lau urteetan ezker abertzalea udaletik kanpo egon delako. Hauek [El País eta Jesús Rodríguez kazetaria] Hernanira etorri dira hernaniarrek adarrak eta buztana balituzte bezala. Errespetuz etorri ordez, ikusi ez duena kontatzeko borondatez etorri da kazetaria. Pertsona hau duela hamaika urte egon zen herrian, herritar askok lagundu zion herria ezagutzen, eta ordainez Territorio Comanche izeneko artikulua idatzi zuen, herria hala-moduz jarri zuen. Esperientzia txar haren ondoren, inork gutxik hitz egin du berarekin orain. Areago, erreportajean aipatu dituen lau pertsonen esanak zalantzazkoak dira. Berarekin hitz egin zuten bi kexatu dira, beren ahotan jarri duena manipulatuta dagoela salatu dute prentsan. Nik esan omen nuen esaldia, bakarra, gezurra da. Gezurrak ibilbide motza du, beti ez zaio gezurrari erantzun behar, denborak gauzak bere tokian jartzen ditu.


Alkatetza ANVren esku dago, baina ez duzue gehiengo osoa bozka batengatik. Nola baloratzen duzu egoera?


Alde onak eta txarrak ditu. Gehiengo osoa izateak lana lasaiago egiteko aukera ematen dizu, alde txarra, berriz, ohitu zaitezkeela zure kasa lana egiten eta ez besteekin batera. Guk ez dugu horretan erortzeko arriskurik.


Nola planteatu diezue legealdia oposizioko alderdiei, beraz?


Ez diegu udal batzarrean izatea ez legegintzarako akordiorik proposatu. Alderdi guztiei denetaz hitz egitea proposatu diegu, elkarlanean aritu nahi dugu, proiektuez hitz egiteko eta akordioetara iristeko prest gaude. Orain arte udal batzar bakarra egin dugu, batzordeen osaketa eta udal egitura proposamena banan bana eman dizkiegu talde guztiei. Proposamenak aztertzea eta erantzutea eskatu diegu, ez digute erantzun. Orain arte EBko eta PSEko zinegotziekin hitz egin dugu. Guk, ezezkoa bada ere, erantzuna jaso nahi dugu, baina proposamenari ezezkoa, ez proposatu duenari. Alegia, ez dadila gobernuan gu gaudelako ezezkorik izan, guk edozer proposatuta ere aurkako bozik. Oposizio arduratsua eta herriaren aldekoa behar dugu, denari ezetz esateak ez dio kalte egiten gobernuari, udalari baizik.

Arau subsidiarioa da udalen arau funtsezkoa. Zertan dago berau Hernanin?


Arau subsidiarioa edo ordezkatzailea udal buletinean argitaratu den egunean etorri zara [abuztuak 21]. Ez dira gure arauak, aurreko agintaldiko arauak baizik. Alkatetza hartuz gero arau horiek bertan behera utziko genituela esan genuen kanpainan, baina ezin ditugu atzera bota berauek kargua hartu baino lau egun lehenago onartu zirelako. Lana ez da makala, arau subsidiario hauek oso baldintzatuta daudelako, akats larriak dituzte. Foru Aldundiak ere hori ikusi du baina azkenean onartu ditu, alderdien morrontzak badu zerikusia horretan ziur aski. Gure lana arauak ahalik eta hobekien kudeatzea da eta hori lortzeko gainerako alderdiekin adostasuna lortu nahi dugu.

Zein da etxebizitzaren arazoaz egiten duzuen gogoeta, oro har?


Urteak joan urteak etorri eta berau ez da konpontzen Hernanin, ezta beste herrietan ere. Eta etxebizitza eskuratzeko ezintasunean daudenak baliabide gutxien dutenak dira. Hernanin etxebizitza huts dezente dago, ez da salbuespena, eta etxe huts horiek alokairu eskuragarrian ezarri nahi ditugu. Udal batek etxebizitza sozial baten alde egingo badu, etxebizitzan esku hartu behar du. Azken urteotako joera ondarea saltzekoa izan da edo dirua lortzekoa, eta hori aldatu nahi dugu. Eta horrek ez du babes ofizialeko etxeak egitea kentzen, alderantziz, horretan ere ahaleginduko gara.

Herribarnea eta auzoen arteko artikulazioa hizpide, herritarrek Udalean parte hartzea aurreikusi al duzue?


Hernanin badago auzo asko erdigunetik kilometro erdira eta jendeari urruti bizi dela iruditzen zaio. Sentipen hori dute herritarrek, dena erdigunean egiten dela. Herritarren parte-hartzea legegintza honetako erronka inportantea da guretzat, batzorde bat osatu dugu, herritarren parte-hartzea nola izan behar den bideratuko duena. Gainera ez da nahikoa ideia hori ahotan izatea, alegia, ahotan dago baina herritarrei mekanismo errazik jarri gabe. Herritarrei informazio zuzena eman ordez zeharkakoa ematen badiezu, parte-hartzea baldintzatzen ari zara. Parte-hartzearen inguruan esperientzia gutxi dago, bide bat egiteko dugu alderdi guztiekin batera. Adibidez, Ereñozu auzoak udal autonomia izateko proiektua aurkeztu du eta hori bertako auzokideen, herritarren eta udalaren artean eztabaidatu behar dugu.


Industria kimikoak dituzue herrian. Zertan da gai hau? Nola hartu duzue?


Kezkaz. Kezka iturri da. Arriskua beti dago. Industria kimikoaren inguruan plan bat dago, ihes egiteren bat den kasutarako protokolo bat dago, herritarrek zer egin behar duten idatzita dago. Baina industria kimikora doan kamioi batek istripua badu, bidean datorrela edo gaia trenez dakartelarik, askotan izaten dena, bada, holako kasuetan zer eta nola egin behar den ez dago garbi. Emergentzia plana aztertu berri dugu udaltzain buruarekin eta horretan dihardugu.

Hernani-Donostia bitarteko Bono-bus sozialaz kexu dira hainbat hiritar, jakin dugunez.


Bono-bus horrek sozialetik ezer ez duelako. Garraio publikoa hobetzeko diputazioaren, udalaren eta herritarren arteko elkarlana behar da, baina Bono-bus sozialean tranpa dago. Bono-bus soziala indarrean jarri zen egunera arte Hernanitik Donostiara joateko 1,10 euro ordaintzen zen. Harrezkero txartela eta bonoa behar dituzu, bestela 1,25 ordaintzen duzu. Beraz garestitu da eta erabiltzen duzun txartel hori aukera bakarra da aurreko prezioa edukitzeko. Bono-busak deskontua dakar, baina horretarako bidaia asko egin behar duzu. Donostiako Udalak bono-bus honi ezezkoa eman dio, Donostiako zerbitzua merkeago da Hernanitik Donostiara doana baino. Gaia serio aztertu behar da, aurreko legealdian udala saiatu zen baina esku-hartzea Diputazioarena da nagusiki, sistema berak jarria da.

Gaztetxea eta gazteekiko harremana bestalde, nola bideratuko duzue?


Aurreko legealdian lokal bat [oraingo Gaztetxea] okupatu zuten gazteekin harremanetan ari gara, lokal hori ez dago kondizio desiragarrienean. Gazteek tokiak behar dituzte, egungo kontsumo gizarteak gazteak tabernetara daramatza nagusiki. Gazteekin elkarlanean aritu behar dugu, baina baten batek pentsa badezake ezker abertzale inguruko gazteak diren kasuan errazagoa izango dela harremana, oker dago. Guk hasteko gazteei adierazi diegu Gaztetxea ez dela gau-pasa egiteko tokia. Gazteek beren gestiorako toki propioa izatea nahi dugu, bizimodu kulturala garatzeko eta elkargune aberatsa izan dadin. Noski gazte mugimendu osoak izan behar du tokia eta ez koadrilatxo batek. Inork ez dezala pentsa nahi dutena egiten utziko diegula.

Euskara eta euskal kultura tarteko, nola ikusten duzu gizarte integrazioa?


ANVko zortzi zinegotziak euskaldunak gara. Gure zerrendan ez da euskalduna ez den pertsonarik, baina horrek ez du esan nahi gaztelerari oztopoak jarriko dizkiogunik. Ez, guk euskararen alde egingo dugu. Bata bestearen aurka jartzea akatsa da. Gu udal jardueran euskara eransten edo kutsatzen ahaleginduko gara, euskaldun garenok euskaraz komunikatu behar dugu. Burutu dugun udal batzar bakarrean euskaraz aritu gara, aldi bereko itzulpen sistema dago. Batzordeetan hori ezin dugu gauzatu, baina beste alderdiko kideekin ahal duten neurrian elebitan egiteko gure asmoa azaldu diegu, idazkariak al den neurrian euskaldunak izan daitezen. Denok malgu jokatu behar dugu, aukerak ikusten ditugu elkarlanerako, euskara menderatu gabe ere euskararekiko sentsibilitate irekiak daude eta.


Euskal preso politikoen aldeko batzordea osatu duzue. Estatuaren administrazioarentzat ez da oharkabean pasa, jakin dugunez.


Informaziorako batzorde bat zabaldu dugu, ez da preso politikoen aldekoa preso politiko eta sozialen aldekoa baizik. Egia da, orain hilabete Paulino Luesmak, [Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria], batzorde honi buruzko informazioa eskatzeko asmoa zuela jakin genuen prentsa bidez. Batzordearen akta jaso nahi zuen, antza denez, gure kontrako neurriren bat hartzekotan edo. Orain gutxi, berriz ere, gure informazioaren zain zegoela irakurri dugu prentsan. Artean, abuztuaren 17an, eguerdian bere eskaria iritsi zen udaletxera. Eskaria behar moduan jaso ondoren idazkariak bileraren akta bidali dio. Batzordea osatu besterik ez dugu egin eta berehala tematu edo kezkatu da. Zergatik? Udalak herritar guztiez kezkatu behar du, baita kartzelan daudenez ere, kartzelara eraman dituzten arrazoiak edozein direla ere, horretaz arduratuko den batzordea osatu dugu. Paulino Luesmari nire galdera: zein da udal baten autonomia, bere barne funtzionamendua finkatzen hasi –oraindik inolako erabakirik hartu gabe– eta berehala kanpotik neurriak hartzen hasiko bazaizkio?

ASTEKARIA
2007ko irailaren 02a
Azoka
Azkenak
Bilboko Bira Kulturak kultura eskaintza murriztu beharko du laguntza publikoen murrizketa dela medio

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek iragarri du Israelek eta Iranek su-eten akordio bat adostu dutela

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du gertakariaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Irango Atzerri ministro Abbas Araghtxik ukatu egin du menia bat adostu dutela, eta adierazi du Israelek "bere legez kanpoko... [+]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude