Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

  • Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza arriskutsuak" salatu ditu. 


2025eko abuztuaren 28an - 09:29
Azken eguneraketa: 11:07
Hainbat manifestari Israel-Premier Tech taldeko txirrindulariei bidea mozten, Espainiako Itzulian. RTVE
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Itzulia hasi aurretik, Israel-Premier Tech txirrindularitza taldearen parte hartzea eztabaidagai izan zen. Mundo Deportivo egunkariari eginiko elkarrizketa batean, itzuliko zuzendari Javier Guillének adierazi zuen taldeak "eskubide propioz" parte hartuko zuela lasterketan: "Jakitun gara gertatzen ari denaz, baina parte hartzeko eskubide guztia du [Israelgo taldeak] eta guk hari harrera egiteko". Bada, Espainiako Itzuliko bosgarren etapan, Figueresen (Herrialde Katalanak) egiten ari ziren taldekako erlojupekoan hainbat manifestarik Israel-Premier Tech taldeko txirrindulariei bidea moztu diete, Palestinako banderak eta Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak eskuan zituztela. 

Etapa amaitu ondoren sare sozialetan argitaratutako ohar batean, Israelgo taldeak salatu du manifestarien "ekintza arriskutsuak" txirrindularien eta lasterketako langileen ongizatea "arriskuan" jarri dutela, adierazpen askatasuna eta protesta baketsuak egiteko eskubidea errespetatzen baditu ere: "Taldeak lasterketako antolatzaileekin lan egiten jarraitzen du, gure segurtasuna kolokan jar dezakeen edozein protesta errepikatu ez dadin".

Hain zuzen, hurrengo astean Espainiako Itzulia Euskal Herritik igaroko da –irailaren 2an eta 3an–, eta hainbat elkartek protestarako dei egin dute: esaterako, Palestinarekin Elkartasunak, Yala Nafarroa eta BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduak.

 


Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...