Mekanikarekin liluratuta zegoen printzesaren abenturak

  • Christian Jolibus ::Xangaiko piratak

    Ibaizabal

    orrialdeak ::48

    prezioa ::6.80€

'Xangaiko piratak'
Ikertzaile agentzia guztiz berezia dute martxan Aglae neska panpoxak eta Napoleon alferrak: SOS Printzesak deitzen da, eta horietakoren bat arriskuan dagoen lekuan azalduko dira biak. Xangaiko piratak kontakizunean, Helena printzesari lagundu behar diote Suitzako ikastetxe dotore batera. Haren gurasoak itsasoan bizi dira, estatu kolpe batek tronutik bota zituenetik, eta nahikoa izuturik daude beren alaba bakarra mari-mutil samarra delako. Mekanika ondo ikastea nahi luke printzesak beste ezeren gainetik.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude