Hizkuntza mina, hiztunaren gaitza

  • Ertzainak euskaraz ez daki. Politikariak ez daki. Dendariak ez daki. Mekanikariak ez daki. Saltzaileak ez daki… Are okerrago, ez dago ikasiko duten itxurarik. PSOEren hauteskunde kanpainaren leloetako bat, gaztelaniatik euskarara itzulia, hautesleari zuzendua: “Zu garrantzitsua zara”. Benetan? Baita euskaraz (ere) bizi nahi badut ere?

    “Euskaraz egin, arren”, “Euskaraz eta kito!”, “Bai euskarari”, “Euskara guztiona da”… besterik ez bada ere, esloganez ondo horniturik gabiltza euskaldunok; alegia, beren hizkuntza gutxitua arriskuan ikusten duten komunitate guztietako hiztunen min bera dugu. Horretan gure orroa inoren parekoa da. Unibertsala da hori. Aldez edo moldez kantatu dute beren baitako etsia munduan herri natiboek, indigenek, aborigenek. Eta zer da euskalduna, natibo, indigena eta aborigen besterik, hizkuntzaren egoerak sufriarazten duena…
Eli Gurrutxaga
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jakina da askok ez duela min hori bizi baina egia ere bada, aldi berean, askok bat egiten duela, nolabait ere, hurkoaren zauriaren aurrean. Egiaren ifrentzua da, aldiz, beste hainbatek Pilatorena egin nahiago duela, edota, trikuarena (“ostrukarena” gaurko euskaradunon estandar motzean). Joxean Artze arrazoi emaile: “Hizkuntza bat ez da galtzen / ez dakitenek ikasten ez dutelako, / dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

Jakin ez

Egoerak askorengan eragiten duen larria ez da badaezpadakoa, guztiz ziurra baizik: arazo emozionalak, sozialak eta fisikoak ere ekar litzake. Atso-agureak beren hizkuntzan mintzatzerik ez, beren kolkokoak adierazi nahi eta ezinean balizko medikuak ulertzen ere ez duelako. Gizon-emakume larriak beren hizkuntza baliatu nahi eta ezinean, pareko ertzain edo udaltzainak ez dakielako eta, are, inor hari euskaraz zuzentzea iraintzat har lezakeelakoan. “Euskaraz bizi nahi dut” esanez bizi dena, itotzeko zorian da edo babesgunera, indioaren erreserbara bizitzera joatera beharturik. Euskararen egoera halakoxea delako, bere etxean ere!, beste non edo nongo hizkuntza nagusiak atariko haizea baino lasaiago dabiltzanean inoren ama lurrean.

Hizkuntzaren egoera politiko ahularen ondoriozko bizipenak. Hizkuntza ordezkatzeak ekarri dituen minak.

Diote historia oso dela latza, krudela, hizkuntza txikien kasuan, burujabetasuna galdu duten herrietan. Heriotzak –hizkuntzaren heriotzak, eman dezagun–, gaitza eragiten du inoren organismoan; zinez gaitz biziagoa erabateko kontzientzia dugunean.

Sentipen eta pentsamendu korapilo mordoak ito beharrean dauka hainbat jende. Inork ez daki zer diren edo nola deskribatu, zuzen. Errealitate eta pentsamendu bakarraren erreinuan, badira beste errealitate eta pentsamendu batzuk. Milaka aurpegidun dira haiek.

Hizkuntza minez gaixo bizi da hamaika euskaldun. Eta zenbat dira? Eta zenbat dira euskaltzaleak? Zenbat hizkuntzaren aldeko militanteak? Katalunian, hasteko, %2 eta %5 artean omen. Aintzakotzat hartzeko moduko datua al da? Ez, politikariaren arabera: bazterrekoa da arazoa, ez du ekintza ez ekinbidea justifikatzen. Aitzitik, kontuan hartu beharrekoa da gaitza bizi duenarentzat: “Kasu bakar batek nobela on bat justifikatzen duen bezala, kasu hura orokortu eta unibertsal bihurtzeko modukoa denean”. Gabriel Aresti arrazoi emaile: “Nik ere badut nire egia / eta bankero jaunarenak / bezainbat edo gehiago / balio du”.

Hitz egin nahi ez

Egoeraren funtsa euskara bizitza publikotik desagertu izana da. Zergatik ez dute hogeita bost urte honetan euskara(z) ikasi duten gazteek –eta gazte izateari utzi diotenek–, euskaraz hitz egiten? Inondik ere, barru-barruraino irentsi dutelako gizarteak helarazi dien mezua: sinboloa baino ez da euskara; ondorioz, harro erakusteko balio du, inor txuliatzeko, negarra eta protesta jotzeko.

Ondo kontatzen du J.S. Sesma irakasleak Euskara hiztun ez izatea erabaki zuten euskara hiztunak idazlanean (www.indymedia.euskalerria.org). 2001eko udaberria behar zuen, Nafarroako zonalde mistoan, DBHko institutu batean, D ereduan. Ikasleek batzarra egiteko tartea eskatu diote irakasleari, gobernuaren foru dekretu berri bat aitzakia. Dekretuak euskararen erabilera are gehiago murriztu nahi du Nafarroako administrazio publikoetan. Ikasleak D ereduan hazi eta heziak dira hiru urte zituztenetik. Egin dute batzarra, gaztelania hutsez. Amaieran, kontraesanaz jabetzen ote diren galdetu die irakasleak, zergatik ez duten hitz bat bera ere egin euskaraz batzarrean, zergatik ez duten hitz bat bera ere egiten euskaraz egunean. J.S.

Sesmak dioskunez, ikasleek kanpo arrazoiak dituzte beti argudio: historia, sistema, espainiar gobernua, globalizazioa edota Albako dukea.

Gizarteak gazteei helarazi dien mezu agerikoa eta subliminala: sinboloa baino ez da euskara, paparrean daramagun intsigniaren balioa du, Herri Urratsera edo Durangoko azokara joatea da inportantea. Bitoriano Gandiaga arrazoi emaile: “Hemen / euskaraz ez dakienak / berak jakingo du / zergatik ez dakien. / Baina hemen / euskaraz ez dakienak / ez digu uzten / euskaraz egiten. / Baina eta hemen / euskaraz jakin arren / euskaraz mintzatzen / ez denak ere / ez digu uzten / euskaraz egiten”.

Minez

Euskaraz ez dakienak ez digu uzten euskaraz egiten. Euskaraz jakin arren euskaraz mintzatzen ez denak ere ez digu uzten euskaraz egiten. Biek naturaltasun osoz euskaraz bizi ahal izatea galarazten digute.

Alferrik da legea, betetzen ez denean. Alferrik euskaldun saiatuaren ekintza: zenbat eta zenbat herri aldizkari euskaraz!, zenbat eta zenbat liburu eta argitalpen!, zenbat eta zenbat… eta zein gutxi kontsumitzen den euskarazko produktua! Zenbat eta zenbat idazten den, eta zein gutxi hitz egiten… Agiri eta inprimakiak euskaraz eta gaztelaniaz. Berorien erabilera, gaztelaniaz. Irrati-telebistetan, erdaraz erdalduna, erdaraz euskalduna. Euskara ezkutatu, gorde eta desagerrarazia. Lehenetsia da beti erdara. Bigarren mailakoa da euskara. Bigarren mailakoa euskaldun elebiduna.

Elebitasunak euskaldunen benetako elebitasuna esan nahi du; gaztelania hiztunek hizkuntza bakar batekin bizitzen segitzen dute. Inposizioa? Aspaldi esan zuen Aracil zaharrak: “Katalan hiztunek nahiko indar ez baldin badute Katalunian bizi diren guztiei katalana inposatzeko eta, aldiz, gaztelania hiztunei katalanez hitz egiten ikasteko besterik eskatzen ez baldin badiete, orduan gaztelania hiztunek usteko dute katalana inposatu nahi dietela”.

XXI. mendean, beren hizkuntzak biziarazteko asmotan, direnak eta ez direnak egiten dituzten hizkuntza komunitateek besterik ez dute lortuko helburua.

Bitartean, hizkuntzagatiko minez euskalduna, bizitza betea galarazten dioten arazo eta ezin emozional, sozial eta fisiko artean, sendagilerik gabe.

Azkenak
Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Espainiar batzuk turismo-gidari bati eraso egin diote Galizian, bisita galizieraz egiteagatik

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-22 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Japoniar nazionalismoa hasi da berragertzen mozorrorik gabe

Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]


2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Eguneraketa berriak daude