Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.
Iria Rivera turismo-gidari gazteak Coruñako probintzian egiten du lan, Cabana de Bergantiños udalerriko Dombateko trikuharrian. Ezaguna da eta maiz bisitatua, batik bat bidaiari galiziarren artean, Rivera gazteak galegozko egunkari bakar Nòs Diario-ri elkarrizketa honetan kontatu dionez. Dombateko trikuharrian hain dira gehiengo nabarmena turista galiziarrak, non galiziera den leku turistiko horretako "lehenetsitako hizkuntza" Coruñako Diputazioak aginduta. Hau da, lehen hitza galegoz egiteko araua dute ezarrita, une horretan ez badaude behintzat bertakoak baino kanpotar gehiago.
Ez zen kasua izan: Rivera gidariak oroitzen duenez, hogei bisitari inguru hartzekoa zen bisita labur baterako. Guztiek galiziera ulertzen zuten. Azken unean, baina, sei pertsonako talde bat heldu zen, eta Riverak berak galdetu zien ea animatuko ote ziren bisitara sartzera. Baietz erantzun zien. "Bisita normal-normal joan zen, ohi moduan", oroitu du Riverak. "Azalpenak ematen nindoan, galderak egiten zizkidaten, erantzuten nituen... Dena galizieraz. Zalantzak izanez gero, argituko nituen".
Bisitaren amaieran oldartu ziren sei turista espainiarrak. "Gerturatu nintzen haiengana, galdetzera ea nongoak ote ziren, estatistikak egin behar izaten ditugulako, eta zakar erantzuten hasi zitzaidan horietako bat". Esan zioten "lotsagarria" eta "iraingarria" zela gidari lanak galegoz egitea "jakinda" denak ez zirela galiziarrak. Gidariak esan zien diputazioaren eskakizuna zela, eta nagusiki galiziarrez osaturiko taldetxoetan galiziarrez egin behar zuela. Orduan, sei pertsona heldu horiek inguratu egin zuten: "Besotik eutsi, bultzakada arinen bat ere jaso nuen momenturen batean, eta iraindu egin ninduten, ergela, baldarra, leloa, baserritarra eta tontoa nintzela esanda. Pikutara bidali ninduten".
Zakar mintzatu zitzaion turista horietako batek Espainiako Konstituzioaren kontua atera zuen: "Oso ozen, ia garrasika esan zidan Konstituzioan ipintzen duela guztiok hitz egin behar dugula gaztelaniaz, eta galegoa hizkuntza koofiziala dela. Horixe esaten nion nik, koofizial izateak esan nahi duela bestearen pare dagoela. Eta berak ezetz, garrasika eta bere eskuak nire gainean ipinita". Segurtasun langilea iritsi zen orduan, eta sei turista horiek kanporatu zituzten.
"Ez da lehen aldia, baina hainbestera heldu dena, bai"
Zazpi hilabete daramatza gidari lanean Riverak, eta NòsDiario egunkariari kontatu dio ez dela lehen aldia halako zerbait gertatzen zaiola. Duela pare bat aste-edo kexaren bat aditu zuen: "Defentsiban ipintzen ziren galegoz mintzo nintzenean". Baina ezer gehiagorik ez; erreklamaziorik ipini izan dute, ordea.
Lankideen babesa jaso zuen Riverak, eta aholkatu diote galegoaren Normalizazio Linguistikorako Mahaian salaketa ipintzea, edota diputaziora jotzea, gertakaria jakinaraztera eta babes bila, ezer gaizki egin ez duela ziurtatzera eta halakoetan zer egin galdetzera.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]
Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]
Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.
Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]
O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.
Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.
Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]
Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]
Urriaren 21ean, Bilboko Euskararen Etxean antolatu da mahaingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”. Urriaren 21ean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.
A Mesa Normalización Lingüística galegoaren aldeko elkarteak urriaren 11n Espainiar Estatuko telebista publikoak ez ikustea eskatu du, joan den astean MasterChef Celebrity telebista saioan galiziera imitatzen hasi eta mespretxuz tratatu zutelako hizkuntza... [+]
Agenteek Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Mahaiko kideak bultzaka hartu dituzte A Toxan toponimia ofizialaren aldeko elkarretaratze bat egiten ari zirela, Felipe V.a espainiar erregearen bisita bat probestuz.
2005ean Galiziako Xuntak zinema finantzatzeko sistema aldatu izanak sekulako aldaketa eragin zuen hango zineman: zuzenean egileei emandako laguntza txikien bidez, fenomeno zinematografiko berria sortu da. Bitartean, Euskal Herrian ikus-entzunezkoak egiteko azpiegituretan joan da... [+]
Egun handia Galizian: kioskoetan da Nòs Diario egunkaria. Bi urte igaro dira berripapera sortzeko proiektua iragarri zutela, eta 3.000 harpidedun lortu dituztenean, urte berriarekin batera, kalera atera dira. Egunkariaren lehen azaleko titular nagusia: Datuek hankaz gora... [+]