Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

  • 2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzeko, kuartela eraitsita.


2025eko uztailaren 22an - 10:56
Donostiako Loiolako kuartelak. enekogoia (CC BY-NC-ND 2.0)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailean Espainiako Gobernuak Loiolako kuartelen lursailetan auzo berri bat eraikitzeko proiektua onartu ostean, eremu horretan 1.750 etxebizitza eraikitzeko bidea are gehiago ireki dio Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako Udalari: kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzeko agintzen zuen epaia bertan behera utzi du auzitegiak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Voxek jarritako helegite bat onartuta 2022ko uztailean ebatzi zuena. EAEko auzitegiaren ustez, kuartelak bete egiten zituen "babestua izateko planak jartzen dituen baldintzak", baina Gorenak Donostiako Udalak eta fiskaltzak jarritako kasazio errekurtsoak onartu ditu.

Hori horrela, hiriak 73,3 milioi euro ordainduko ditu bertan 1.500-1.700 etxebizitza eraikitzeko. Udalak maiatzean iragarri zuenez, kuarteleko eremuan eraikiko diren etxebizitza guztiak "babes ofizialekoak edo tasatuak" izango direla, eta ez dela salmenta libreko etxebizitzarik izango. "Donostiarrentzako etxebizitzak izango dira, klase ertainarentzat. Etengabe babestuta egongo dira espekulazioa saihesteko", hala adierazi zuen Nekane Arzallus Hirigintza Plangintza eta Etxebizitza zinegotziak.

Lurren salerosketa, gertuago

2023ko urrian Donostiako Udalarekin adostu zuenetik izoztuta egon ondoren, Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako Ministerioak otsailean desblokeatu zuen Loiolako kuartelen lursailen salmenta. Izan ere, Gipuzkoako Itsasertzetako Zuzendaritza Nagusiak helegitea aurkeztu zion proiektuari, eraikinak gutxienez Urumea ibaitik 100 metrora egin behar zirela adieraziz. Azkenean, Madrilek Donostiako Udalaren alegazioei men egin zien, eta gutxienez ibaitik hogei metrora eraiki ahal izango dituzte etxebizitzak.

Loiolako kuartelen salmenta erdietsita, Donostiako Udalak hurrengo urteetarako planteatuta duen hirigintza planak aurrean zuen oztopo handiena baztertu du. Hurrengo aurrerapausoa emateko, ostegunean elkartzekoak dira udala eta Espainiako Defentsa Ministerioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta eraiki zuen enpresaren eta Donostiako Udalaren aurkako salaketa jarri dute talde ekologistek

Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen... [+]


2025-07-15 | Gedar
50 bat gazte afrikar kale-egoeran daude Donostian, asilo-eskaeren erantzunaren zain

 Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan. 


Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian

BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


Jon Esnaola
“Egunero jarri behar den artisaua da konpositorea”

Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]


2025-07-02 | Axier Lopez
Gorputzen arteko sareak

Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


Eguneraketa berriak daude