30 urte Franco hil zela: Den-dena ondo lotuta

  • 30 urte dira Francisco Franco hil zela. Bere itzala, ordea, ez zen diktaduraren 40 urtetara mugatu. Erregimenaren indar militar, errepresibo eta judizialak ez ziren funtsean aldatu Caudilloaren heriotzarekin. Bere ondorengo Juan Carlos printzea izendatu zuen; borbondarren monarkia berrezartzea zen bere asmoa. Eta hiru hamarkada dira, Francoren nahia betez, Juan Carlos Espainiako errege dela.

2005eko azaroaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
1975eko azaroaren 20an, goizeko 05:00etan azkenekoz arnasa hartu zuen, ia-ia lau hamarkada luzez Espainia osoa estuki lotu zuen Francisco Franco diktadore militarrak. Orduz geroztik Francoren ostekoan bizi gara. Aldaezina omen zen konstituzio baten gerizpean eratutako demokrazian hain zuzen ere. Hala ere indarrean dugun egitura politikoa ez zen hutsetik gauzatu, aitzitik antzinako erregimenaren oinarri aunitzek jarraipena eta iraupena izan baitute Trantsizio deitutakoari esker. Frankismoren hautsek demokraziaren lokatzak gorpuztu zituztelako, eraikin demokratiko berriaren zutabe esanguratsuenetakoak kutsatuta ditugu egun, nahiz eta kontrako iritzia nagusi izan komunikabideetan, eremu politikoan baita herri mailan ere. Hori dela medio, behingoz arrazoia eman beharko genioke Ferrolgo agure odolzaleari, Juan Carlos bere ondorengoa erregegai gisa izendatu ostean, erran zuenean «lasai egon, den dena lotuta, ondo lotuta uzten dut eta».


Borbondarren berrezartzea

Ezbairik gabe, monarkia izan zen utzi zuen esteka sendoenetako bat. Aspaldidanik prestatzen ari zen, 1947az geroztik Espainia erresumatzat jotzen zutelako. Urte horretako ekainaren 6an onarturiko "Suzesio legea" zela medio, erregerik gabeko erresuma bilakatu zen Espainiako Estatua. Egoera bitxi hori luzatuko zen Francok monarkiari bidea ireki zion arte hain zuzen ere. Horretarako zelatan zituen karlistak eta Juan Borbonen aldekoak, baina Francok eutsi zion aginteari, lema politikoa nahi zuen gisara mugituz. 1948an Juanito deitzen zioten Juan Carlos Borbon ekarrarazi zuen Espainiara, etorkizunean, erregegai bezala, izan zitzakeen aukerak sendotzeko.

20 urte beranduago, 1969ko uztailerako, zaharkiturik zegoen diktadorea. «Espainiako printzea" bere etorkizuneko ordezkari izendatzeko abagune horretan, Francoren eta Borbondarraren elkarrekiko laudorioek lehian ziruditen: Ferrolgoak "Jaungoikoaren eta historiaren aurrean zuen ardura" zela eta, "Juan Carlos Borbon printzearengan elkartzen ziren ezaugarriak baloratuz", mendetan zehar espainiarren errege izan zirenetako dinastiaren partaide zelako, Erregimenaren oinarri eta instituzioekiko leialtasun seinale nabarmenak eman izan zituelako eta bere izaera eratu zuten armadei estuki atxikia zegoelako, "Suzesio legeari jarraituz", bere ondorengoa izendatu zuen. Juan Carlosek bere aldetik, Zarzuelako jauregian eta Gorteetan egindako diskurtsoetan "uztailaren 18an oinarritzen zen legitimitate politikoa eskuratzen zuela" nabarmentzen zuen. Gorespenak gorespen, hurrengo egunetan dekretu baten bitartez, Lur, Aire eta Itsas Armadetako Ohorezko Brigadako Jenerala eta Kontralmirantea izendatua izan ostean, Francok agintea noiz utziko zion zain gelditu zen Juan Carlos.

Jakina, hori ez zen suertatu 1975eko azaroaren 20a iritsi baino lehenago, hau da, diktadorearen heriotza suertatu zen arte. Agintera iristea bakarrik horrela gauzatuko zela berehala konturatu ziren Juan Carlos eta enparauak. Horri dagokionez, nahiko esanguratsua izan zen Francoren lehen gaixotasun eta hospitalaldi larria, 1974ko udan. Caudillo zaharra sendatu bezain laster, Juan Carlosek hartutako behin behineko Estatuko buruzagitzaz desjabetu zuten. Ordura arte zalantzak bazituen ere, ongi ikasi zuen Franco erabat desagertu arte ez zela errege edo estatuburu izanen.

Baina gaitz erdi, hori gauzatzen zen bitartean, Juan Carlosek erregimenarekiko loturak eta ardurak sendotu zituen. Torcuato Fernandez Miranda eta Luis Carrero Blanco makulu nagusiak zituelarik, Francoren gerizpean aritu zen diktadorearen lekukoa hartzeko bide malkartsua leuntzen. Izan ere Frankismoaren krisialdian egokitu zitzaion Juan Carlosi printze hautatuarena egitea. Bidaiaz bidai bere pertsona eta irudia espainiarren aurrean ezagutarazi nahi izan zuen bitartean, bizkarra ematen zion Portugalen zegoen bere aita Juan Borboni, horrek koroarekiko zuen irrika uxatzeko. Bestetik, Carrerok, Fernandez Mirandak eta Lopez Rodok lagunduta, El Pardo eta Zarzuelaren arteko morrontzari eusten zion. Pablo Castellanos sozialistak argi eta garbi idatzi zuen legez, Juan Carlos frankista peto-petoa izan zen Franco hil arte.

Izan ere diktaduraren krisialdi horrek zartako errepresiboak larriagotzen zituen uneetan, Francok gertu-gertu izan zuen bere ondorengoa izanen zena. 1970eko abenduan, Burgosko epaiketek oso nabarmen utzi zuten politikoki Espainian gauzatzen ari zen berrindartze diktatoriala, 1975eko amaiera arte bederen bukatuko ez zena. Abagune horretan printzea zena ez zen sekula aldendu diktadoreak eta bere gobernu-kideek hartu zituzten neurri latzenetatik ere. Errepresio paisaia nagusi izan zen Juan Carlosen erret aulkirako burutu zituen urrats askotan. 1969an "Espainiako Printze" eta Francoren ondorengo izendatu zutenean, errate baterako, amaitu berria zen lau hilabete lehenago aldarrikaturiko salbuespen aroa. Era berean, diktadura amaitzear zelarik, 1975eko abuztuaren 22ko Lege Antiterroristak indartu eta orokortu egin zuen Espainia osora urte horretako apirilaz geroztik, euskal lurraldeek bizi zuten salbuespen egoera. Horren ondorioz, suertatu ziren Burgosen, Madrilen eta Bartzelonan, Francoren garaiko azken gerra epaiketa azkarrak eta erregimen horren hondar heriotza zigorrak. Horiek, Txiki eta Otaegi, Garcia Sanz, Baena eta Sanchez Bravoren kontra burutu zituztenean, 1975eko urriaren 1ean, diktadorearen alde egindako kontzentrazioa agurtzeko, Francorekin batera azaldu ziren Juan Carlos eta Sofia erregegaiak. Diktadura baten porrotaren seinalea izan zen Francoren azken agerraldi publiko hori, jaiotzear zegoen monarkiaren orban galanta izanen zen orduz geroztik.


Zerbait aldatu, denak berdin jarrai dezan

Dena den, funtsezkoena salbatzeko zerbait erreformatu beharra zegoela antzeman zuten bertako hainbat sektore politiko-ekonomikoek, baita nazioartekoek ere. Nixonek, 1971n Juan Carlosi berari erran zion legez, premiazkoa zuten "Franco hil ostean gotorlekuari eustea". Bestetik, Europako beste diktadura zenbaiten patuak oso gertu zituzten Juan Carlosek eta bere jarraitzaileek nolabaiteko aldaketak bultzatzeko. Grezian, esate baterako, koinatu zuen Konstantinok galdu berria zuen erret aulkia Diktadura militarrari laguntzeagatik. Portugalen ere, "Krabelinen Iraultza" gauzatu berria zen Diktadura Salazaristak Afrikako kolonietan baita Portugalen bertan ere sorrarazitako egonezagatik. Lanpedusaren leloa Espainiaratuz, "zerbait aldatu, denak berdin jarrai dezan": frankismoa ordezkatzeko, frankismoak berak indarturiko monarkia aldaketa ez iraultzailea, kontserbadorea gauzatzeko.

Primeran zetorkien monarkiaren ahalbidea burgesiari, elizari eta armadari, lau hamarkadetan Diktadura horren oinarriak izan ziren sektoreei, egitura antidemokratiko horren onurak dastatu zituzten guztiei. Nazioarteko kapitalismoak eta aginte politikoek, EBtik AEBetaraino, Alfontso XII.aren garaietan bezala berrezarri zen monarkia Borbonikoa ontzat ematen zuten bitartean, bertako agintari ekonomiko zein erregimenaren ordezkariek bide bakartzat jo zuten diktadurak 1975eko bukaeran zuen kinka larritik ateratzeko eta Francoren osteko aroan agintzen jarraitzeko. Hori dela eta, Juan Carlos berez kontraesankorra den monarkiaren -pertsona bakar baten agintea- eta demokrazia den herriaren agintearen arteko talkaren ardatza bilakatu zen.

Trantsizioaren gainean zabalduta dugun ohiko apologia indartsua eta etengabeko laudorioen lainoak aparte utzita, bistan dago Franco diktadoreak berak aurreikusi eta prestatu zuen errestaurazio monarkikoak ordezkatu zuela, profil eta zehaztasun guztiekin, Juan Carlosekin hain zuzen ere. Bestaldetik, ezkerreko oposizioak oso azkar ahaztu zituen Borbonen eta monarkiaren aurkako aldarrikapenak. "No al rey impuesto", "No al rey franquista" eta antzeko leloak zokoratuta eta Errepublikaren aldeko joera baztertuta, bidea zabaldu zioten beste errestaurazio borbondar horri. Espainiako Estatuan Franco hil zenean indartsuena zen talde ezkertiarrak, hau da, Espainiako Alderdi Komunistak, bere buruzagien bitartez, legalizazioaren truke bandera piperpotoa eta monarkia irentsi arazi zizkien beraien jarraitzaileei, 1977ko udaberriko goiz batean, di-da batean, egindako Komite Zentralaren estreinako bilkura legalean. Herriak berak ez zuen aukerarik izan, ez era zuzenean, ezta zeharka ere, monarkiaren auzia erabakitzeko. Alde batetik asanblada konstituzioegilerik gauzatu ez zelako. Bestetik, 1978ko Konstituzioa prestatu zutenean, ez zen aukerarik izan, eremu edota oinarrizko definizio auzi horiek bozkatzeko. Eskubide demokratikoekin batera sartu ziguten monarkiaren xantaia horrelakoa izan zen: eskubideak nahi izatekotan, monarkia onartu behar.


Azala aldatuta, barrutik berdin

Baina fardelean ez zetorren bakar-bakarrik Francok hain ongi prestatu zuen amu dinastiko hori. Berarekin batera, aspaldiko hainbat instituzio -indar polizialena, Armadarena, Justiziaren egitura guztiak- inolako erreformarik barik bilakatu zituzten, egun batetik bestera, demokraziaren ikur. Hau marka! Diktadura latzenetik demokraziaren ustezko euskarriak izatera, pertsona berdinekin, joera berdintsuekin. Erregimenaren muina izan zen Armadak ez zuen inolako Nurembergik izan eta inolako aldaketarik gabe sartu zen erregimen berrian. 1982az geroztik, modernizatzeko egindako erreformak militarrek beraiek bultzaturikoak izan ziren bitartean, Francoren azken urteotan sorturiko disidentzia apala, Union Militar Democratica UMD delakoaren bitartez azaldu zena, amnistiatik kanpo gelditu zen, aginte militarrak zuen demokraziaren gainetiko eragina nabarmen lagaz. Berdintsu suertatu zen diktaduran zehar, herri eta langile, ikasle eta sektore herrikoien errebindikazio guztiak zanpatu zituzten beste erakunde errepresiboekin ere. Guardia Zibilak edo «Policia Armada» delakoak, goreneko agintarietatik beheko azken aleraino, Ordenu Publikoaren bermatzaile bailiran aurkeztu zizkiguten, 1975eko azaroaren 21etik aitzinera. «Policia Armada»k izena aldatu zuen Polizia Nazionalarena hartzeko, era berean, euren jantzien kolorea aldatuz joan zen, grisetik marroira, hortik urdinera, baina funtsezkoenak, bere jite errepresiboak iraun zuen. Guardia Zibilari dagokionez, egitura militarrari eusteaz gain, betiko uniforme berdea eta txapel okerrak gorde zituen.

Batzuek eta besteek frankismoan zehar egindako balentria guztiak epaitu gabe gelditzeaz gain, Trantsizioan zehar buruturikoak ere herriak pairatu behar! Eta horiek aunitz eta larriak izan ziren. 1976-1980 bitartean, poliziak, guardia zibilak eta eskuin muturrekoek ehundik gora hildako eragin baitzituzten. Horrela, amnistiaren aldeko mobilizazioen kontra egindakoak ez ezik, Gasteiz, Jurramendi, 78ko Sanferminetakoak... ere auziperatu eta zigortu gabe utzi ziren. Nahiz eta batzuetan ikerketa batzorde zenbait sortu, sekulan ez zituzten zigortu hilketetan parte hartu zuten Ordenu Publikoaren ustezko babesle horiek. Gehienetan, inolako datu pertsonalik azaldu gabe itxi zituzten ireki ziren prozedura judizialak.

Baina nola eta nortzuek epaitu behar zituzten, kontuan izanda egitura judiziala bera jatorri berdinekoa zela? Izan ere, judikaturarena izan zen frankismotik inolako galbahe demokratikorik zeharkatu gabe iraun zuen beste eremu esanguratsuenetakoa. Atzerago joan gabe, esate baterako, bere sorreratik, hau da, 1963tik, TOP Tribunal de Orden Publico delakoan aritu ziren epaile guzti-guztiak, oinarrizko eskubideak lortzearren, langile zein herri errebindikazioak bultzatzearren, milaka pertsonamilaka urtez zigortu zituztenak, epaitegi hori desagertu ondoren, inolako oztoporik gabe, demokraziaren legeen interprete eta epaile bihurtu ziren. 1977ko urtarrilaren 5ean aipaturiko TOP hori ordezkatzeko, gobernu dekretu baten bitartez, sortu zuten Audientzia Nazional delakoan makina bat fiskal eta epaile geratu ziren, Francoren garaietan ongi ikasitako jardunari eusteko. Tristeki ezagunak ziren Rafael Gomez Chaparro, Fernando Mendez Rodriguez, Jaime Mariscal de Gante eta beste askok jarraitu zituzten beraien karrerak, hainbatetan Epaitegi Gorenera iritsi arte. 1982az geroztik, PSOErekin, ibilbide horiek moteldu beharrean, inolako arazorik gabe jarraitu zuten. Diktaduratik urruntzeko osasun demokratikoak eskatzen zuen justiziaren kudeatzaileen inolako azterketarik burutu ez zelako, agintearen ohiko inpunitateak indarra hartu zuen 1975az geroztik. Benetako demokrazia lortzeko mugarriak izan zitezkeen keinuak -Amnistiarena esate baterako- asko berandutu zirelako, mobilizazioak areagotu ziren; eta frankismoaren magalean hazitako erakunde horiek behin eta berriro errepresioari ekin zioten, Estatu osoan barrena, baina bereziki Euskal Herrian. Ez zegoen oso desbideratuta, 40 urtetan guztiaren jabe izan zenak den dena lotuta eta ongi lotuta uzten zuela zioenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


Txiki eta Otaegi, 50 urte
Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez

Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Zirgariak etorbidea: Erandiok itsasadarraren langileei aitortza egingo die kale izen aldaketagaz

Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Urgulleko 'Jesusen Bihotza' eskultura "erregimen frankista goraipatzeko" sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Urduñako espetxe frankistan hildako beste sei gorpuzki identifikatu dituzte

Espainiako sei pertsonaren gorpuak identifikatu dituzte. Urduñako desobiratze lanak 2024ko abenduak amaitu ziren eta guztira 93 pertsonaren gorputzak berreskuratu zituzten. Aurkikuntza berriekin, hamazazpi pertsona dira jada identifikatu dituztenak.


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
"Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria"

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


Memoriaren herbarioak

Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


Eguneraketa berriak daude