Kolokializazioaren ordua


2002ko apirilaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Praka laburrak eta jaka estuak gorroto ditut. Irakurleak ere ederki daki, zeinen deserosoa den norberaren gorputzari egokitzen ez zaizkion jantziak soinean eramatea.
Hizkuntza kontuetara etorrita, ez al zaigu euskaraz mintzatzean antzekoa gertatzen? Ez al gara nahi eta ezinean estu eta larri ibiltzen? Zenbatetan kontatu ditugu gertaera barregarriak inolako graziarik gabe?
Egun badakigu egoera zein den: euskaldun askok gabezia nabarmenak ditu ahozko adierazmenean (baita idatzizkoan ere). Hori, ordea, larria al da? Arazo horren larritasunaren inguruan iritzi oso kontrajarriak entzun eta irakurri ditugu azken urteotan. Zorionez, ordea, azken urteotan, hainbat ikerlarik egindako lanak ez du zalantza izpirik uzten: Arazoa larria da. Bide honetan jarraituz gero etorkizuneko hiztunek (etxetik euskara dakartenek zein eskola bidez ikasi dutenek) ezintasun latza izango dute euskaraz adierazi nahi dutena adierazteko.
Arazoa ez zatekeen horren larria izango ondoan espainola eta frantsesa izango ez bagenitu, izan ere gure ezintasunak konponbide erraza du: erdarara jotzea. Euskaraz mintzatzen garenean ere erdaraz jakin behar dugu (eta erdal kultura ezagutu) esandakoa ulertzeko (horra hor, besteak beste, Ibon Sarasolak salatutakoa, hots, Bidasoa ibaiak egiten duela euskararen bi euskalki nagusien arteko muga: frantsesez bizi diren euskaldunak eta espainolez bizi direnen artekoa).
Une honetan euskararen kolokializazioaren auzia gramatika eta hiztegi mailakoa izateaz gain, soziolinguistikoa izatera pasa da. Kolokializazioa beharrezkoa zaigu euskara berreskuratu eta normalizatuko bada. Bitxia bada ere, horixe da une honetan Katalunian soziolinguistika alorreko adituak gehien kezkatzen dituen erronka.
Azken urteotan egindako lanari esker Euskal Herriko hainbat herrialdetan euskararen ezagutza orokortzea lortu dugu. Bistan da, halaber, oraindik asko direla euskararen oinarrizko ezagutzarik gabe eskolatik irteten diren euskal herritarrak. Nola orokortu, ordea, erabilera? Hori da aurrean dugun erronka nagusietako bat.
Ohar gaitezen erabilera diogunean ez garela berbajario hutsaz ari. Elkar ulertzeaz ari gara, kultura konpartitzeaz ari gara. Joxe Manuel Odriozolak maisuki metafora bidez adierazi digu zer den kultura, horretarako Xalbadorren bertso ezagunak moldatuz: "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza, eta kultura bien arteko lotura egiten duen arteria" («Hizkuntza, hezkuntza eta elebiduntasuna»).
Ez dut uste, ordea, argazkiak egiten jarraitzeko unea denik, urratsak zehazteko unea da. Azken hilabete eta asteetan alor desberdinetan diharduten hainbat eragilek bat egin dute gaiak duen garrantzian (Ikastolen jardunaldi pedagogikoak, Mendebaldea elkartekoak, Helduen Euskalduntze Alfabetatzekoak...). Beraz, honelako adostasun maila izanda, zeren zain gaude?
Lanari ekiteko unea da. Eta zer egin behar den ere badakigu: hezkuntzan ahozko trebetasuna landu, hedabideetan euskarazko erregistro desberdinak (ez gramatika berririk, otoi!), aisialdian euskaraz jostatzeko aukerak... Oro har, gizarte eragile guztiek (administrazioa nahiz lagunarteak barne) dute zer eginik ahalegin honetan (eta ez Euskaltzaindiak soilik). Has gaitezen, hasi gabe, nekez baloratu ahal izango ditugu egindako hutsak.
Argi izan, ordea, ez garela, araudiaz mintzo. Euskaldunon arteko harreman sarea trinkotu eta euskararen erabilera esparruak hedatzeaz ari gara, kultura sortu eta kultura konpartitzeaz ari gara. Gizarte hau euskararen bueltan eraikitzeaz ari gara. Bistan da handiak direla mugak eta ezintasunak. Baina, euskaldunok azken urteotan ezer ikasi baldin badugu, horixe da, ezina ekinez egina. Aurrera beraz


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude