MENDE ZAHARRAREN HERENTZIA


2001eko azaroaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Esan gabe behar luke joan kirol bat ezezik eta horren gainetik edo aurretik euskal pilota gure kulturaren atal garrantzitsu bat dugula. Zehatzago, euskaldunon betidaniko jolas edo gune ludikoa bete duen ekintza. Jolas eta joko, gune ludikoa eta profesionala, elkar hartzeko lagungarri edo aurka aritzeko lehia. Hori eta gehiago da, euskaldunontzako, pilota.

Ordura arte, askoren baitan, argi bazegoen ere, duela 10 bat urte eta Euskal Pilota Federakuntza Kiko Caballero eta bere taldearen esku gelditu zenean, lehen zentzua, kulturarena alegia, indartzen edo hedatzen hasi zen, inolaz ere beste zentzua, joko, lehia edota apustuarena murriztu gabe.
Areago, pilota hedabideetan tokia irabazten joan zen urrats erraldoiez eta horren ondorioz jarduera profesionala ildo berri batzuk urratzen hasi zen. Hedabideen indarra -batez ere telebistarena- jarduera hori zabaltzeko ezezik finantzatzeko ere baliagarri izan zitekeela erabaki zen.
Aipatu federazio talde horretatik bultzatu zen era horretan garatuko zen lehen entrepresa, Asegarce. Caballeroren ustez, finantzaketa sendoago batean oinarrituz, pilotarien giza edo diru baldintzak asko hobetu zitezkeen, ondorioz gazte gehiago saiatuko zen maila horretara iristen, gure kulturaren kirolak zabaltzera egingo zuen eta, profesional horiez gain, pilota Euskal Herriko kale, eskola edo plazetan hedatuko zen.
Oraintsukoa bada ere (ahantzia dago dagoeneko) garai hartan sortu ziren modalitate guztietako "ligek", Euskal Herri osoko ia 1.000 gazte biltzen zituzten eta hego, ipar, ekialde edo mendebaleko pilotarien maila neurtzeko balio izan zuten eta dute. Ahantzi gabe, oinarri bezala, hainbeste eskoletara hedatu zen Ikaspilota egitasmoa.
Profesional mailara itzuliz, XX. mendearen azken hamarkada horretan sortu ziren Euskal Herriko txapelketak ahal izan ziren modalitateetan, Espainiako federakuntzak bere gain edo menpe ez zituenak, hain zuzen. Xistera eta pala izan ziren lehenbizikoak eta urte gutxitan oso indarrean jarri den modalitate bat, Lau t'erdia.
Hona iritsi nahi nuen, XXI. mende hasiera honetan, neurri handi batean zoritxarreko, pilotak duen egoerara. Bizpahiru entrepresaren esku, finantzaketa telebista, publizitate edo irudi eskubideetan oinarritu da, pilotatik bizi ahal direnen kopurua murrizten doa eta hedabideei esker ikus-entzule kopurua progresio geometrikoan handitu bada ere, oso jende gutxi doa frontoietara eta partidak edo jaialdiak asko murriztu dira.
Hauek ondorioak dira, zergatia, ordea, goian aipatu entrepresa mota berrien helburu eta jarduketa. Kirol lehia bigarren maila batean utzi eta diru etekinak denaren gainetik jartzen dituzten bitartean, duela 10 urte jarritako oinarriak pikutara joango dira. Finantzaketa bideei, babesleei, lehentasuna ematen dieten bitartean norbaiten bizkarrak erantzun beharko etorkizunari eta bizkar hori ez da izango beste inorena pilotariarena -langilearena- baino. Ez da gauza berria, bere zentzu orokorrean, baina arreta eragiten du telebistan ikusten ditugun "izar" horiek holako zama jasateak.
Bitartean eta ondorio bezala, gutxi batzuk beretzat hartu nahi dute pilotaren jarduera orokorra. Eguneroko ogia da bizpahiru entrepresa gizonengandik entzutea: "Guk ordaintzen dugu pilotaria, gu gara pilotaren alde ari garenak", handik gutxira: "entrepresak dirua irabazteko sortzen dira" eransteko. Hauek dira , prepotentzia osoz, Asegarce eta Aspe, esku pilotaren ustezko jabegoa aldarrikatzen dutenen eta xistera eta pala modalitateak antolatzen dituen Eusko Basqueren esamesak.
Bada laugarren pilota mota bat profesional mailan, erremontea, oraingoz aurrekoen zerrenda berean sartu ezin dena, batez ere, bere finantzaketa bideak "lehengo" sistema jarraitzean, ez duelako oraingoz, besteen bidetik segitzen. Pilotari kopurua eta bere frontoietako erakarpena mantentzen duelako, alegia.
Besteak beste, hori da XX. mendeak hurrengo honi utzi dion panorama Euskal Herrian. Badira beste eremu batzuk ere. Hala nola, duela 10 urte bukatu zen xisteralarien greba luzeaz geroztik EEBBetan zeuden dozena bat frontoi eta 700 pilotari, lau frontoi eta 150 jokalarira murriztu da eta Manilan egin zen ahalegina ezerezera etorri da. Ondorioz, 600 profesional gutxiago jarduketa horretan.
Ez nuke zutabe hau hetsi nahi panorama beltz bakar horrekin edo gaitz horiek batzuei bakarrik bizkarreratuz. Afizionatu mailan abian da euskal selekzioa eta Elite elkartea Iparraldea eta Hegoaldea hurbiltzen saiatzen ari da trinkete barneko modalitateetan.
Selekzioaren inguruan, dena den, aipatu beharrekoa bai federazio eta Jaurlaritzaren epeltasuna. Atal edo, behintzat, zutabe oso bat merezi badu ere, hitz gutxitan esanda, bi erakundeok ez diote behar lukeen indarrik ematen hain gurea den kirol honi, gure kulturaren jarduketa fisiko eta ludiko honi. Adibide bezala, Gasteiztik finantzatzen da Nazioarteko Federazioaren aurrekontuaren erdia eta oraindik ez du "bere" selekzioa haren zerrendan sartzea lortu, nahiz eta duela egun gutxi eskaria egina duen.
Euskal Federazioak, bestalde, ez du hatzik mugitu goian aipatu profesional munduko sarraskia konpontzeko edo saihesteko eta afizionatuen jarduketan 2002.eko Munduko Txapelketa Espainiako federazioaren esku utzi du. Euskal Herrian egingo da, Iruñean, baina Madrilgo zuzendaritza eta babesean. Eta, gauzak erabat ez badira aldatzen, euskal selekziorik gabe. Hau da XX. mendeak utzi digun herentzia.


Azkenak
Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude