KALEKUMEAK SORTZEN


2000ko martxoaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bizi dugun egoera kontuan hartzen badugu, eskertzekoa da ondorengo berriak sortzeko ahalegina, izan ere, ia kukuaren pare jarri gara: bikote bakoitzak kume bakarra eta, ahal bada, besteren habian hazi! Gu sei senide gara, gure aurrekoak hamaika izan ziren eta aurrekoen aurrekoak apenas zenbat ziren kontatzeko astirik izan zuten!
Ni, ordea, nolakotasunak kezkatzen nau. Gure ondorengoak, kaleko eredu eta pen-tsaeraren aginduetara ari gara hezitzen. Egun, kaleko haurra eta nekazal gunekoaren bizitza ia-ia klonikoak dira eta horren adibide asko dago.
Zergatik gertatzen da ordea fenomeno hau? Nire ustez, komunikazioa, pentsaera, baloreen transmisioa, biziera eta abar kaletik begira antolatu ditugu. Bakoitzak geure inguruan dugunari eusteko arrazoirik ez dugu landu eta, aurreratuagoa edo, modan dagoelako, hobetzat daukagun hura dugu eredu. Ez du existitzen edo gero eta disimulatuago dago nekazal herrietako bizilagunen pentsaera.
Esate baterako, eguraldiaz ari garelarik, edozein dela ere komunikabidea, eguraldi ona zein den garbi dago: eguzkia, giro epela edo beroa eta euririk ez. Ederra kontua! Non larratu behar ditugu behi, ardi, behor eta gainerakoak? Ez al dira bada Aralar, Aizkorri, Gorbeia... lehorraren lehorrez, landare eta belarrik gabe geratzen ari eta erosioak jota bizi? Autoak garbitu, industriak lanean segi, harrikoa edo lixiba, zerekin egin behar ditugu, botilako urarekin? Eta botilako ura? Eta botila? Baserritarrentzat eguraldi ona beste bat da askotan baina, nekazal guneetan bizi garen askorentzat eta kalekumeen-tzat eguraldi ona, beti, hasieran aipaturikoa da.
ERAKUNDEEK ere, askotan behin-tzat, ez dute tiroa zuzen botatzen. Sarri en-tzuten dugu halako edo bestelako baserriri saria eman diotela etxe ingurua polit, apain, garbi eta etxaldea bera dotore margotuta duelako. Ni ez nago, noski, horren kontra baina, ondoko baserria zerbait narratsxeago, usain zikin xamarrarekin eta lokaztu antxa dagoelako ez al du saririk merezi? Bietako zeinek sortzen du emari interesgarriagoa gizarterako? Bai, badakit biak zaindu behar direla baina, horixe bada, biak. Nire ustez, herri handi askok baserri politak saritzen ditu, ingurua polit zaintzeko, bestelako helbururik gabe, agian, kaletarrak paseatzera doazenean pozik senti daitezen. Bestela, nola uler daiteke baserriko ukuiluko ximaur eta pixak herri handien inguruko soro eta belazeetan barreiatzeko debekua? Araztegietara botatzea hobe/merkeago al da? Ongarri horren ordez nekazariak erosi behar dituen mineral zakuak, nork ordainduko dizkio? Eta gainera, kiratsa dariola hainbeste urte daramatzan lantegiaren jarduna debekatu al dute? Eta azkazaletako esmaltea? Eta...
ESKOLAK ere, mezu bera banatzen du hirian eta herrixkan. Irakasleak ahalegin berezia egin ezik, edukiak eta hauen trataera bat eta bera da guztiontzat. Nekazal gunearekiko sentiberatasuna sendotzeko eta ezagutzeko aukera irakaslearen izaeraren esku dago eta, irakasleak benetan ezagutu eta bizi ez duena, adin horietako haurrei txertatzea, zaila da. Bestalde, haurrak berak egunero daukan hura txikitatik estimatzen ikasten ez badu eta beste aukera batzuekin, berdintasun mailan, erkatzen irakasten ez badiogu, nekez iritsiko da maitatzera eta begiak luze-luze egongo da ezohikoari so. Pentsa, kuriosoa da baina, nekazal eskola gehienak hirietan kokatuta daude zaharren egoitzak bezala, nonbait, nekazariak kaleko jardinetarako behar ditugu eta nekazal guneetan ez dago zaharrik.
Europako ildo filosofikoari jarraiki (Eusko Jaurlaritzak onartu zuena bere garaian) nekazal guneak diskriminazio positiboaren beharra dauka. Biharko bizilagunak sortu eta hezi behar ditugu, bertan eta bertatik bizitzeko. Erakunde mailan, beste antolaketa modu bat eskatzen du gaiak. Talde bereziak sortu behar lirateke nekazal ingurua eta bere beharrak aztertzeko, jokabidea erabakitzeko, bestela, betiko legea: handiak ttikia jan du, jaten du eta jango du. Ikuspegi hau, ordea, nork babestuko du? Gure agintariek, gehiengoaren iritziari soilik begiratzen jarraitzen badute, ez dakit gehiengoaren nahia beteko duten baina, seguru egon, etorkizunerako beharrak ez dituztela beteko


Azkenak
Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


Eguneraketa berriak daude