PLANETA DIGITALAREN ORBITAN


1999ko urriaren 03an
Furgoneta batekin hasi ziren harat honat joaten; garai hartan puntakoak ziren efektu digitalak Eurovision eta TVErentzako alokatzen baizituzten, golf txapelketa, motor lasterketak eta futbol partidak zirela. Digital Mobiles izan zen, duela 11 urte, Josu eta Martin Erguin anaia beasaindarrek ekoiztetxe sortu berriari eman zioten izena. Orain ordea, ez dira hainbeste mugitzen, 1996az geroztik, Lasarten baitute estudioa, (ARGIAko egoitza ondoan hain zuzen), kamera eta edizio digitalez ongi hornitua. Madrilen ere badute beste estudio bat, non erredakzio taldeak Canal Digitalerako hamar minutuko saioak egiten dituen, hala nola: Cinemania, Taquilla, Album TV eta abar. Informatika katerako zazpi programa, baita Local Media telebista lokalen elkartearentzako eginikoak ere. Hasieran Argiñanoren lehenbiziko 300 programak bertan grabatu zituzten; gero, Subijana eta Castillorenak. Azkenaldian, Portugalgo SIC telebista katearentzat sukaldaritza saio sorta egiten dihardute. Carlos Capote sukaldaria hilean behin hona etorri izan da, beharrezkoak zitzaizkion elikagaiak aldean zituela. Hemendik aitzin, programa honen itxura aldatzearren, Portugalgo hainbat jatetxetan grabatuko dute. Halaber, Capoterekin bi orduko bideoa amaitu berri dute Txinako Macaun, kamera digital bakarra erabiliz. Horren kariaz, aipa dezagun 2.000. urtean Macaok Portugalgo lurraldea izateari utzi eta Txinarena izatera itzuli beharko duela. Erreportajean ere hiriko erritmo bizia irudikatzen da, mundu guztia presaka, karrikan dauden ehundaka «take away» janari azkar postuetan nabarmenduz. Ondotik, Capotek jaki horiek hartu eta patxadaz egiten ditu Macaoko sukaldari baten laguntzaz. Orobat, Canal Surrerako Pablo Amate sukaldariak ere Lasarteko estudioan egin izan ditu bere saioak.


MINUTU BATEAN PREST.

Berritasun nabarmenena beraiek asmatu errezeta bisualen eskutik etorri da, betegarri nahiz etxerako bideo gisa saltzeko modukoak. Minutu baten buruan, errezeta bat osorik azaltzen da, aurkezle eta ahotsik gabe, esku batzuen bidez bakarrik. Ziztu bizian baina behar adinako tartea emanez prozesua ongi ikus dezagun, hizkiez lagundurik, tokian tokiko hizkuntzan. Hemengo jakiak baino gehiago, nazioarteko sukaldaritza landu dute, 120 errezetara helduz. Eta jadanik badituzte erosleak, Portugal, Suedia eta Kanadako telebistak, alegia. Urrian hasiko dira Suedian ematen, eta Kanadan aldiz, laster batean.

«Antena 3n erakustean, gustatu bai baina komentarioak eranstea proposatu ziguten, guk ezetz esan genien, dagoen moduan gure ustez, argi eta garbi azaltzen baita zein den plater bat egiteko prozesua»
azaltzen digu Martinek. Aldi berean, formato hau baliagarria dela erakutsiz, beste saioak prestazen ari dira, alegia, pintxoak (hemengoak ez ezik, Japonia eta Hego Amerikakoak ere), koktelak, landareak nola zaindu, eta beste sorta bat, txirringa konpontzeko aholkuak emanez. Hurrengo egitasmoa altzarien zaharberritzeari buruzko saio sorta bat egitea da, baita informatikari buruzko beste bat ere, luzexeagoa ordea, hamar bat minutu ingurukoa. Aipatu saio laburrak nola grabatzen dituzten galdetuta, ez dute xehetasun handirik eman nahi, bestenaz, sistema hori kopiatzen hasiko bailirateke.
Digitalizazioa ahal den gehien ustiatzeko, post produkzioa egiten ere hasiak dira. Berriki, esaterako, «Ione sube al cielo» filmaren muntaia digitalki egin dute. Joseba Salegi altsasuarra eta Madrilgo ediziogilea aritu dira hiru hilabetez buru belarri. Bobina bideora pasatu eta, kodigoez baliatuz, filma editatu dute. Bestalde, perretxiko eta onddoen inguruko liburu bat oinarri hartuta, saio bat egin zuten, 60 aletik gora agertuz. Ez dute haatik, inork eros diezaien lortu.
Erguinen arabera,

«lehen 40 milioi pezeta behar baziren, orain 10 milioirekin edizio digitala egiteko tresnak badituzu. Askoz azkarrago, gainera. Ordenagailu bat programa on batekin eta bere disko gogorra. Etorkizuna ildo horretatik doa. Kamera digitalak askoz merkeagoak izateaz gain, kalitate ona ematen dute. Betacam analogikoaren ondoan askoz «drop» gutxiago dauka. Kolorea zertxobait kaskarragoa dela badiote ere, beste kopia bat egitean kalitatea ez da lehen bezala generazio bat galtzen»
.


ESPEZIALIZATU ALA HIL.

Azaldu bezalaxe, ETBn berezko azpiegitura egonik, beste modu batera ekin dio bideari Digital Mobilesek. Martinen esanetan

«orain arteko gure proposamenak ETBkoei ez zaizkie egokienak iruditu. Beraz, beste bide batzuk urratu behar izan ditugu; merkatua non, gu han. Merkatu horiek landu egin behar dira, batzuetan haien beharretara egokituz eta besteetan gure produktuak eskainiz. Madrila edo Lisboara joan behar bada gustura asko goaz eta bide batez, beste lekuetako jendea ezagutzeko parada ematen dizu. Oso aberasgarria gertatzen ari zaigu. Hala ere, berriro ETBrekin jarri gara harremanetan informatikari buruzko saio bat prestatu nahian»
.
Telebista modernoan, gero eta gehiago, pantaila arrain ontzi edo sugarrez betetzen da betegarri gisa. Horren haritik, Digital Mobilesen zenbait saiakera eginak dituzte; esaterako, kamera bat autoan jarri eta hemendik Miarritzera joan, errepide galdu bat jarraituz; emaitza ikusita ondo geratzen da, efektu lasai bezain dinamikoa baitu.
Agerikoa da, emeki-emeki, digitalizazioa, satelitea eta kablearen etorrerak telebista ulertzeko modua aldaraziko duela. Egin kontu, programak publizitatearekin batera saltzeko joera gero eta nabariagoa da. Martinen irudiko gaikako kateetan egongo da koska,

«saio mordoska errepikatu egingo dira, ikuslea nolabait programatzaile bilakatuko da. Telebista publikoek ere beren kate tematikoak sortu beharko dituzte, baita ETBk ere, kultura eta kirolak adibidez, euskara hutsean. Kate tematikoak gainera, orokorrak baino merkeagoak dira. Politikarien borondatea falta da orain»
.
Bitartean, egitasmo berriak aurkeztea xede dutela, saio pilotoak egiten segituko dute. Gertu da urteko hitzordurik inportanteena: Canneseko ikus-entzunezko azoka, alegia. Urrezko aukera munduan gaindiko telebista erosle eta ekoizleekin biltzeko. Baietz Digitalekoek programa bat baino gehiago aise saldu Cannesen!


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude