«Liburuan erabili dudan lengoaia galdu egingo da»


1994ko maiatzaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mailuix Legorburu idazleari elkarriketa bere azken eleberriari buruz
«Liburuan erabili dudan lengoaia galdu egingo da»
Mailuix Legorburu «Zozoaren kanta» eleberria eta literaturari buruz:
Mailuix Legorburu gazteak duela hainbat urtetako baserri giroa ispilatu digu «Zozoaren kanta» bere euskarazko lehen eleberrian. Lorazaina ofizioz, garai bateko usain eta koloreak berpiztu nahian aritu da. Bigarren bat ere prest du, idaztea plazer handia duen hendaiarrak. «Zozoaren kanta»z jardun dugu lerrootan, atzera begira aurrena, eta aurrera begira gero, uzta berria aletuz.
ARGIA. Nola sortu zen «Zozoaren kanta» eleberria?
MAILUIX LEGORBURU. Hamabi bat urtetik eskribitzen aritu naiz; batzuetan istorio labur batzuk egin, eta gustukoak ditudanetarik segitzen ditut. Horrela hasi nuen eta hilabete t'erdian idatzi, zeren eta hasten naizenean eta gustukoa dudanean aguro egiten baitut. Egitea ez da zaila, gero da argitaratzea. Kasu honetan, Maiatzek laguntza osoa eman dit.
Liburuan badira gauzak egia direnak eta besteak nahasiak. Esaten den bezala, gezur guztietan bada egia parte bat.
A. Garai bateko baserri munduaren suntsitzea agertzen da. Hori al da kezka nagusia?
M.L. Kezketatik bat. Nik liburuan aipatzen dudan mundu hori duela 80 urtekoa da, eta ordutik hona, jendea, gero eta gehiago, zaharrak dira, eta zaharrak joaten diren arabera ez dira gazteak heltzen mundu horretara. Aldaketa eta suntsitzea hortik dator. Izango dira gauzak hobeki joango direnak eta beste batzuk galduko direnak; galtze hori beti domaia izaten ahal da.
Hitz egiteko manera hori ere gorde nahi nuen, nola ez den akademiko horretarik. Ni ez naiz profesor jende horietarik ikasia, txikitatik famili sinple batetik heldu naiz eta lengoaia hori enplegatzen dugu.
Bada liburuan bakartasunaren eta pertsonaien arteko harreman isilei buruzko aipamen zabala bestalde, hori nahi nuen erakutsi, nola elkarrekin biziz posible den batek bestea ezagutzea.
A. Liburuan darabilzun euskara, Lapurdi muga aldekoa, istorioa kontatzeko halabeharrezkoa zenuen, beraz?
M.L. Istorioaren arabera ezagutu dudan jendeek lengoaia hori erabiltzen zuten eta hori nahi nuen berriz jarri. Galduko dela uste dut, gazteak ikastea ez da posible. Orain iduri du dena pixkat nahasi eta bakartzen dela. Baina bestalde, eskribitzeko eta, behar da, norma batzuek elkar ulertzeko.
A. Galtzear dagoenaren testigantza moduan uler daiteke zure lana?
M.L. Bai horixe. Iduritzen zait behar direla atxiki lengoaia horiek, badela tokia guztientzat. Orain berrituz lehengoa atxiki behar dugu.
A. Zer nolako ikuspegia duzu egungo euskal literaturaz?
M.L. Lan asko egiten dira, baina bakoitza bere aldetik, ez da mugimendu oso bat eta behar dira horiek denak bildu eta elkarrekin bertze moduko zerbait sortu.
A. Iparraldeko literatura besteen gainetik baztertzen al da?
M.L. Ideia horiek aditzen dira, baina hori horrela dela esatea gauza bat da. Gero behar litzateke indarrak hartu hori antolatzeko, ez da aski esatea.
A. Lana benetan argitaratzea izaten dela aipatu didazu.
M.L. Iruditzen zait asko aritzen direla eskribitzen; badira lanak hasten dituztenak baina finitu gabe uzten dituztenak. Batzuetan jendea deskuraiatzen ahal da. Gero, ez da aise argitaratzea eta hor ere bada deskuraiatzeko manera.
A. Liburua Durangoko Azokan plazaratu zenuen. Zer nolako oihartzuna antzeman diozu?
M.L. Nik egin dudan moduan, nire lengoaia hori bakarrik enplegatuz, ez dut komertzialki pentsatua, eta seguru naiz horrela aritzen direnak ez dutela komertzialki egiten. Hori plazer bat da, eta argitaratzeak arras gehitzen du plazer hori, zer lana finitua da. Saltzea beste zerbait izaten da, baina.
A. Bigarren eleberria prest omen duzu. Zerbait aurreratzerik ba al duzu?
M.L. Presentatuko dut eta ikusiko dut norbaitek hartzen nauen hala ez. Gaia guztiz diferentea izango da. Bakartasun horren gainean eta, zer ikusia badu beste lanarekin, baina bestela ez. Oraingo denboran pasatzen da, gaurko arazo eta gauzekin.
A. Egungo kontuak eskribitzeko joera indartzen ari da eleberrigintzan. Horretara joko al duzu?
M.L. Hori inportantea da. Interesgarria da lehengo gauzak nola pasatu diren oraingo begiratzearekin aztertzea, baina behar dira oraingo gauzak ikusi ere, interesatuz. Ez da begiratze bera ematen ahal, zeren eta orain bizitzen den gauzari ez baita begiratzen ahal lehenago bizi eta nola pasatu den jakinda bezala.
A. Zeintzuk dira zure testu gustukoenak?
M.L. Maite dut errusiar literatura, iruditzen zait jendearen pertsonalitatea horiek dutena hobekien ikusia.
A. Hemengoen artean, berriz?
M.L. Koldo Ameztoiren kontuak eta asko gustatzen zaizkit, baditu irri egitekoak, eta tristeak, denetarik; eta hori dut gustuko.
J.J. Petrikorena
46-47

CKulturaLiteraturaIdazleakLEGORBURU3
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazLEGORBURU3
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude