«El Salvadorreko herri borrokaren zati bat dira gure kantuak»


1993ko abuztuaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Morazan, El Salvadorreko musika taldeari elkarrizketa
«El Salvadorreko herri borrokaren zati bat dira gure kantuak»
Morazan, El Salvadorreko musika taldea bira bat egiten ari da Euskal Herrian
Elkarren ezagutzan sakontzeko asmoz, Euskal Fondoa erakundeak eta Zizurkil, Zaldibia, Erandio, Ordizia eta Oiartzungo udalek bultzatutako proiektuari esker etorri da Euskal Herrira Morazan musika taldea. El Salvadorreko gatazka armatuan erbestean sortu zen Comunidad Segundo Montes-ekoa da talde hau, eta zenbait zuzeneko emanaldi eskainiko ditu Hego Euskal Herrian.
ARGIA. Billabonan, uztailaren 20an egin zenuten zuen lehenengo kontzertua Euskal Herrian.
MORAZAN. Hona etortzera gonbidatu gaituzte Comunidad Ciudad Segundo Montes bisitatzera joan ziren zenbait alkate lagunek. Orain musika beraientzat joko dugu. Musika originala jorratzen dugu, El Salvadorren izan zen gatazka armatua eta Morazan taldea bizi den herriaren historiari lotuta dagoen musika.
A. Mezu bat zabaltzera etorri zarete.
M. Kantatuko ditugun abestiak El Salvadorreko herri borrokaren zati bat dira. Herri honek bere eskubideak eskatzeko egin zuen borrokaren zati bat.
A. Nondik norakoa da El Salvadorrek gaur egun bizi duen egoera?
M. Gatazka armatua eten egin da baina Mexiko eta New Yorken sinatu ziren zenbait hitzarmen oraindik ez dira bete. Beste batzuk betetzen hasi dira. Esate baterako, Polizia eta Goardia Nazionala desagertuko zirela aipatzen zutenak. Muntatu da Polizia Nazional Herritarra, eta bertako zenbait talde sortu eta departamentu batzuetara joan dira.
Comunidad Segundo Montesen hobe sentitzen gara orain, gatazka zegoenean gu zapaltzeko baliatzen zuten izua ez dagoelako. Gerrila zegoen zonaldean geunden. Armada etortzen zenean gerrila erasotzera bonbak botatzen zizkiguten, hegazkinak pasatzen ziren... Baina orain ez. Ez daukagu lehen izaten genuen beldurra.
A. Hobe bizi zarete orain?
M. Beldurrik ez daukagu, baina gerra eta gero gerra ondorena etorri da. Alde horretatik, oraindik ez dago konfiantzarik eta beldur pixka bat ere badago. Bandak sortu baitira, lapur taldeak.
Gure komunitatean ez daukagu gosearen arazorik, baina bai aldamenekoetan. Jende hori gu baino behartsuagoa da. Guk ez dukagu bizitzeko ezinbestekoa den guztia, baina nazioarteko elkartasunari esker jasotzen dugu falta zaiguna. Urte hauetan estimagarria izan da nazioarteko elkartasunak guri laguntzeko egin dituen proiektuak.
A. Nazioarteko elkartasunari esker etorri zarete orain Euskal Herrira.
M. Bai, noski.
A. Zenbat zuzeneko emanaldi egingo dituzue?
M. 15etik 20ra bitarte.
A. Duela zortzi inguru sortu zen Morazan taldea.
M. Taldean orain gaudenok orain dela hiru urte inguru hasi ginen, baina taldeak, berez, zortzi urte daramatza. Lehen taldea handiagoa zen, hamabost partaidek osatzen zuten. Gu gazteak gara baina lehen jende helduagoa zegoen, emakume gehiago zeuden. Baina 1991. urtean bira bat egiteko beharra zegoen eta Ingalaterrara joan ginen, Alemaniara, Belgikara; Bartzelonara ere, Valladolidera, Asturiasera... eta taldean partaide gutxiago gelditu ziren. Orduan osatu zen taldean orain daukagun egitura.
A. Hau izango da egingo duzuen bigarren bira.
M. Hauxe izango da kanpora ateratzen garen bigarren aldia.
A. Musika talde asko al daude El Salvadorren?
M. Bai, ez da zaila musika talde bat muntatzea, baina gu ez gara besteak bezalako talde bat. Ezberdinak gara. Gertatzen denaren inguruan egiten ditugu kantuak. El Salvadorreko herriaren historia kontatzen dugu, Comunidad Segundo Monteseko historia. Ez gara musika komertziala jorratzen duen talde bat, maitasuna, emakumea edo antzeko gaiak lantzen dituena. Mezua duen musika egiten dugu, eta horri esker lortu dugu hona etortzea. Erbestean, errefuxiatuen kanpamendu batean sortu zen taldea. El Salvadorreko gainerako taldeetan partaideak bildu, instrumentuak erosi, jotzen hasten dira eta dirua irabazi nahi dute. Kantuak ez dituzte beraiek sortzen normalean, Mexikoko kantuak hartu eta aldatu egiten dituzte pixka bat. Morazan sortu zenean bakoitzak bere lanbidea zuen eta ez zuten dirurik eskuratzen jotzeagatik. Komunikabiderik ez zegoenez, taldeak paper hau bete zuen eta meza, bisita eta ekitaldi ofizialetan jotzen zuen. Ofizialak ziren bi talde zeuden garai horretan.
A. Komunikabide bilakatu zen taldea.
M. Jendea informatzeko, kanpaina politikoetan, osasun eta hezkuntza kanpainetan. Mezu bat daukan talde bat da Morazan, ez da ondo pasatzeko talde bat, El Salvadorreko gainerako taldeak bezala. Erbesteratuta zeudenak herriratzeko garaian El Salvadorreko gobernua jendea itzultzearen aurka zegoen, eta EEBB, Kanada eta Europan laguntzak aurkitzeko asmoz kaset bat argitaratu genuen.
Orain El Salvadorren gaude eta berdin jarraitzen dugu, gertatzen dena kontatzen dugu kantuetan. Pertsona bat hiltzen badute kantu bat egiten dugu, janari hobea nahi du herriak eta kantu bat egiten dugu.
A. Jaietan jotzen duzue gehienbat.
M. Erakundeen jaietan, ezkontzetan, herrietako jaietan....
A. Pozik etorri zarete Euskal Herrira?
M. Esperientzia aberasgarria da guretzat hona jotzera etortzea. Beste herrien bizitzeko modua ezagutzea, beren kultura...
Joxi Goikoetxea
50-51

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakMORAZAN
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaEL SALVADOR
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Netanyahuk Gaza osoa okupatzea erabaki du, armada aurka agertu arren

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin bilduko da asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei "atseden hartzeko tartea" ematea... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude