Txema Aranaz: "Pamiela" Gaztelaniaz Ere Euskararen Aldeko Giroa Sortu Nahi Dugu Nafarroan'


1987ko azaroaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Txema Aranaz, "Pamiela" argitaletxeko arduradunari elkarrizketa
Aldizkaria Eta Argitaletxearen Bitartez, Azken Urteotan Lan Handia Egin Du «Pamiela»K Nafarroako Literaturan
Txema Aranaz: "Pamiela" Gaztelaniaz Ere Euskararen Aldeko Giroa Sortu Nahi Dugu Nafarroan'
"Pamiela"z mintzatzerakoan, jende gutxik jakingo du euskaraz ere hain titulu interesgarriak kaleratu dituen argitaletxe horren atzean, gazte baju, argal eta anteoju borobildun bat dagoela. Bera dugu "Pamiela"ren zuzpertzaile, aintzindari eta kudeatzailea.
ARGIA.–Zer da zuretzat "Pamiela"z azpimarra daitekeena?
TXEMA ARANAZ.–Ez dakit bada, azpimarratzea zer den, edo zer izan daitekeen «Pamiela»ren izaera orokorra. Nafarroan konkretuki bere garrantzia baduela uste dut, hemen mugitzen bait gara gehienez, gainantzerako beste loturak ahazten ez ditugun arren. Traszenditu dezake «Pamiela»k eta halaber besteek ere, adibidez «Korrok», «Korrok»ek bere izaera ukan behar du. Garrantzi osokoa da «Korrok»en superbizitzea, loratuko diren proiektu txiki berriek elkarrekiko hartu-emanak eduki ditzaten, eta ez gaitezen ibili koordinaketetan dabilen komite beterazle bakar batekin. Ez dugu elkar ezin banandurik ibili behar, baina harreman horiek dauden neurrian proiektu puntualak sor daitezke eta batera baloratuko genituzke. Gauzak hobeto eta errazago egin ahal daitezke horrela, tamaina handiagokoak egin ere.
Nafarroan, Euskal Herri osoan bezala erlijioak pisu handia du oraindik, ohitura eta ohiturakeria horiek nolabait birrindu litezke, baldin eta hauen moduko iniziatiba asko hedatzen badira. Koordinaturik, antzekoak izan eta ildo berdintsutik joanez gero, noski.
A.–Argitaletxea nahiz aldizkaria elebidunak dira. Nola planteiatzen duzue hizkuntzaren arazoa?
TX.A.–Euskara ala gaztelania, zein gehiago? Orain arte bai, gaztelaniazkoak pisu handiagoa hartu dute, aldizkariarekiko ditugun erizpide berberak kasu honetan ere eduki arren. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza politikari dagokionez, zabaltasun handiago batekin eta ikusmen kritikoz hitzegin beharko litzateke, alegia, nola erabili behar litzateken dirua liburuen promoziorako eta guzti horiek.
Egia esan, eman zaigun diru horrekin arazoak konpondu bide ditugu. Salmenta fijo, argitarapenak eta diru horrekin ez daukagu arazo ekonomiko larririk euskaraz argitaratu ahal izateko. Horrezaz gain aldeko jarrera dago, eta arazo gutxienak suposatu dizkigute euskarazko liburuek. Marcel Schwob-en «Urrezko maskaradun erregea»ren euskarazko bertsioa, Periko Diaz de Ulzurrunek egina hain zuzen ere, dago bakarrik numero gorrietan, izan zituen kritikengatik segur aski.
Beste edizio guziak salbatu dira. Ildo horretatik ere, ez bada euskaraz gehiago produzitu interesgarriak diren zenbait autoreek beren irtenbideak dituztelako da, hor dago «Susa», zeinak gazte sektore bati eman dion eta ematen jarraitzen dion publikatzeko aukera. Eta horrera jotzen dute.
«Elkar» eta «Erein»ekin berriz ezin dugu konpetitu, gure alboan daude eta profesionaltasunez dena irensteko ahalmena bait dute. Hortaz, argitaratu izan dugun askotan autoreek sinpatiaz begiratu izan digutelako eta honelako proiektu bat bultzatu nahi zutelako izan da, ze nahi balute edozein lekutan argitaratuko lituzkete beren liburuak. Interes eza, adiskidetasuna eta horrelako zioengatik desbideratu dira lan asko eta asko «Pamiela»runtz. Autoreek badakite agian ez dutela kobratuko sekula. Beraz, posibilitate marko murriztu batean maneiatzen gara, ezin dugu konpetitu. Zenbait kasutan, saldu litekeena eskuratzeko kreditoak eskatu ohi ditugu. Ahal dena egiten da.
A.–Baduzue liburu salmenta edo halako zifrarik?
TX.A.–Oro har, zaila izaten da 1.500 aleko tiradatik gora jotzea, zenbait kasutan 2.000ra iritsi gara, Joseba Sarrionandiaren «Ni ez naiz hemengoa»ren lehen argitalpena 5.000koa izan zen. Baina hori, orduan «Soñua» diskaetxearekin elkarlana egin genuelako; zortzi hilabetez egon ginen batera eta gero banatu, liburu horren aleak galdu genuen materialaren tartean geratu ziren. Liburu horrek gainera izan du besté geroztikako argitalpena, 3.000 ale. Hori, liburu horren kasuan, bestela 1.500 alekoak izaten ohi dira argitalpenak, salbu eta poesia.
Poesian tirada bakoitza ajustatu egin genuen, 500era mugatu, eta halere denak ez dira saltzen, eta nola poesia hain deskuidaturik dagoenez, prentsak eta komunikabidek ez dute kontutan hartzen, nahiago dugu horrela egitea: 2. argitalpenean akatsak eta abar zuzendu daitezke, definitiboa izan dedin saiatu eta birrargitalpena nobedadea denez horrelatsu tratatu, distribuziotik berriro oihartzuna eragin. Zentzu horretan, askoz hobeagoa da tirada motzak bultzatu eta gero horiek eraberritzea, zeren bestela poesia ez da saltzen. Gu horren aldekoak gara, ia birargitalpen osoa saldu gabe geratzeko arriskua eduki lezakeen arren, baina gutxienik birrargitaratu eta saiatzen gara prentsan bere oihartzuna izan dezan.
A.–Salneurriaren aldetik esfortzurik egiten duzue, edo?
TX.A.–Gauza bat dugu argi, jendearengana iristeko produktu eskurakorra gauzatu behar da. Izan ere, liburuen salneurriak gradualki igo egin dira. Halere, liburua ez da eskurakorra. Tirada handiagoarekin salneurria eustea lortu daiteke, ez badira merkeegiak ere. Helburua liburu eskurakorra egitea da.
A.–Nola hemengo jende interesgarriak, hemengoak izan arren, Perurena, Lizarralde, e.a., zuen traiektoria ezagutu eta "EIkar" eta besteetara jotzen dute...
TX.A.–Bai, Patxi Perurenak konkretuki Aurrezki Kutxaren saria jaso zuen eta gauza horiek kaleratzeko argitaletxeekin loturik egoten dira. "Elkar"ek lotu zuen bere liburuarena, guk ere lortu dugu datorren urterako horrelako zerbait, badakigu Perurenak gurekin argitaratu nahi duela ere, aldizkarian idazten du. Eta Pello Lizarralderi argitaratu ohi diogu, hurrengoa geratu xamarrik baldin badauka ere "Pamielak" argitaratuko dio posibleki.
Duela urte bete inguru arte distribuzio prolemak izan genituen. Beno, orain ez ditugu hainbeste, gu Nafarroan gaude, kontakto handia dugu Bilbo eta Bizkaiko Txema Larrea eta talde horrekin, gure hemengo papera bete nahi dugu baino Nafarroako editoriala izatera mugatu gabe, hemengoa izateak gertuko jendeari bakarrik argitaratzea ez du esan nahi, nik behinizat planteamendu orokorragoa egiten dut.
Berezitasunak kontutan hartzen dira, baina "Pamiela"ren betekizuna ezberdina da, Nafarroan beste errealitate batekin ari zara jokatzen, eta euskararen alde eta proiektu hau apoiatu daiteke ez euskaratik bakarrik, gaztelaniaz aldeko giroa sortuz eta mantenduz ere. Gutxienik, aldekoa den jende eta eritziekin «koltxoi» moduko bat eratuz. Honela bete dezakegun papela, bai politiko, zein kulturala maila handiagoa duena eta delikatuagoa izanen da.
A.–Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza erizpideaz hitzegingo al diguzu?
TX.A.–Ezagutzen ez dudan gaia da, beno, ni ez naiz iritsi kultura departamenduko planteamenduaz ongi ulertzera. Axaletik egindako komentario edo kritikak izango lirateke nireak, ez dut behar hainbat ongi menderatzen, ez bederen «hau horrela eta horrela izan beharko luke odo izateko» esateko moduan. Noski bat egiten naizela, erizpide horiek ni baino hobeto ezagutu eta kritikoak direnekin.
Praktikotasunari begira, zera egia da, zuk liburu bat aurkezten zenuen eta laguntza hori jasotzen zuen,–orohar beste argitaletxeek jasotakoa baino ttikiagoa, ezen ez bait ginen hain espabilatuak–. Hala eta guztiz, zifra txikiago horrek garrantzia itzela zeukan. Liburuen salmenten txanponak jasotzen zenituen bitartekoa salbatzen zuen, hitz batean argitalpena.
Faktore pixuduna izan da. Guk, argitaletxe bezala, hori ez bagenu ez ginateke ausartuko euskaraz argitaratzera, salmenta eskasen edo ailegatu ezinaren beldurrez. Neurri horretan positiboa da.
Bi aho dituen ezpata ere izan liteke halere. Ba dira duela gutxi arte euskara bazterturik zeukaten argitaletxeak, zeinak gaur, negozioa eta guzti, agian, egiten ari diren. Euskararen produkzioa handiagotzeko balio badu, halaber positiboa izan daiteke. Geure errealitate zehatza asko lagundu gaituela bada ere, subentzioen planteamendua hobetoago eraman ditekenik ez dugu ezeztatzen, esan beharrezkoak esatea zilegitzat jotzen dugu, jakina.
IÑAKI CAMINO. ARTASO
Txema Aranaz, "Pamiela"k Durangoko Azokan zabaldutako standaren aurrean.
"Pamiela"k emandako prentsaurreko-aurkezpenetako batetan, Txema eskuineko muturrean dagoena dugu.
50-51

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxePamiela
PertsonaiazARANAZ1
EgileezARTASO1Kultura
EgileezCAMINO1Kultura

Azkenak
“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Patxi Azparren
Armagintza eta gerrekin eten

Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | ARGIA
Kanakyko independentistek eta Frantziak adostutako akordioa eztabaidatuko dute oinarriek egunotan

Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


BSHko langileen gehiengoak onartu egin du sindikatuek eta enpresak adostutako aurreakordioa

Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]


Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


Ana Sagasti (AZ Ekimena)
“Jasanezina da sanferminetan pixaren kiratsa eta etengabeko soinua”

Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


Eguneraketa berriak daude