Zuberoako gasnagileen gazitegi kooperatiba

  • 1985ean sortu zuten zazpi laborarik Etxe Gazna kooperatiba, hasiera batean Gotainen. 1992an, ordea, Zalgizera mugitu zuten gazitegia, aurrekoa txiki gelditu zitzaielako. “80 kide gaude kooperatiban oraiko egunean”, azaldu du Bettan Hoqui kideak. Saltzeko gasna ekoizten duten laborariak dira gehienak, baina etxerako egiten dutenak ere badira bazkideen artean. Zalgizeko gunean gasnak ontzeko, analizatzeko eta biltegiratzeko aukera dute ekoizleek, norberaren etxaldean horretarako inbertsio handiak egin beharrik gabe.


2021eko azaroaren 25an - 06:55
Azken eguneraketa: 07:59

Ardi esnearen prezioak behera egin eta sektorea krisian zegoenean sortu zen egitasmoa, momentu hartan ekoizle asko hasi baitzen esnea saldu beharrean gasna egiten. “Orduan erabaki genuen kolektiboki materiala erostea, lana han egikaritzeko eta ekoizle bakoitzak gazitegi batean inbertitu beharrik ez izateko”, dio kideak. Hasiera hartan proiektuan sartu ziren ekoizleei lana errazteaz gain, bultzatzaileek ikusi dute gerora hasi diren gazte askorentzako ere laguntza handia izan dela kooperatiba. “Gasna egiten hasten diren gazteei lan bat kentzen diegu gainetik, eta hasierako kostuak ere gutxitu egiten zaizkie”, gehitu du.

Kooperatibako kideek etxean egiten dituzte gasnak, eta ondoren, Zalgizera daramatzate ontzeko prozesua han egiteko. “Asteko egun bat jartzen dugu gasnak ekartzeko, astelehen arratsaldez. Iristen direnean pisatu egiten ditugu, eta urte bukaeran kooperatibak gasna fresko kiloko 1,25 euro kobratzen dizkie laborariei”, azaldu du. Zalgizeko lanak aurrera eramateko bi langile ditu kontratatuak kooperatibak; iristen diren gasnak garbitzea, analisiak egitea eta itzultzea dira horien lanak. “Dena den, laborariek ere txandak egiten dituzte kooperatibako langileei laguntzeko, ekarri duten gasna kantitatearen arabera”.

Gunea handitzeko diru-bilketa arrakastatsua

Zuberoan bertan edo Zuberoarekin muga egiten duten Biarnoko eta Nafarroa Behereko herrietan ekoitzitakoa soilik hartzen dute Zalgizen. Horrez gain, kooperatibako parte izateko baldintza bakarra gasna norberak ekoitzitako esnearekin egitea da, eta ez erositako esnearekin. 45 bat etxaldek eramaten dituzte haien gasnak gaur egun, eta kooperatiban saltzen dituzten gatzagi eta hartzigarriak erosten dituzten beste 30 bat ere badira kide. Erreferentzialtasun handia lortu dute urteotako ibilbidean, eta horren erakusle da 2018an instalazioak handitzeko abiatutako diru-bilketak izandako arrakasta.

“30.000 euroz goiti bildu genituen, eta 400 emaile baino gehiagok hartu zuen parte”, dio Hoquik. Gazitegia handitzeko obrak 2020an egin zituzten, eta joan zen urrian egin zuten gune berrituaren inaugurazio festa. Gasnak biltzeko eta hezetzeko lainoztapen bidezko sala berri bat eta gasnentzako “erizaindegia” ere jarri dute, analisietan arazoak eman dituzten aleak berrogeialdian ezartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude