Izuaren mendean biziko den gizateria sortzeko beharrizana ageriagoa egin zaigu egunotan baina inor gutxik aipatzen du oraindik zer gertatzen ari den txertoen beharrizana eta koronabirusaren hedapenaren atzean. Bitartean, kontrol soziala areagotzeko eta muturrera eramateko mekanismoak indartu dira.
Ulrich Beck [1] soziologoak azaldu zigun beldurraren gizartea, fenomeno erabat kulturala dela, irudikapen sozialen bidez eraikitzen baita eta horretan berebiziko eragina du komunikazio eta emozio kolektiboen erabilerak. Izua sortzeko mekanismo guztiak aktibatzen direnean gizarteak esanekoak bihurtzen dira, eta erakunde nagusietatik (nazio/estatuak eta menpeko erakunde instituzioak) sortzen den diskurtso era bakarra (nagusiaren diskurtsoa)[2] zilegitasun bermatzailea bihurtzen da jendartean. Autoritarismoak lur ongarria behar du beldurraren gizartea loratzeko. Hara nola, muturreko sistema neoliberalaren eraginaren ondoeza da gaur gizarteak bizi duen sintoma[3]. Gabilondok[4] dioen bezala, kontua da ulertzea zergatik aurkezten zaigun koronabirusak sortutako egoera hau ziurgabetasunaren eta antsietatearen aurrekaririk gabeko ortzimuga gisa, eta ez egiazki berez den bezala, jadanik badena, hots, koronabirusa, kapitalista, neoliberala eta heteropatriarkala deitzen den ordena ekonomiko eta sozialaren ondorio logiko, argi eta zuzena da.
Agambemek[5] oraintsu dioskunez, Estatuko salbuespen egoera orokorra eta iraunkorra areagotu egingo da koronavirusaren aitzakiarekin. Gero eta joera handiagoa dago salbuespen-egoera gobernu-paradigma normal gisa erabiltzeko. Gobernuak "Osasun eta segurtasun publikoko arrazoiengatik" berehala onartutako lege-dekretuak […] eskualde guztien benetako militarizazioa eragiten du, ia ezinezkoa baita beste kasu batzuk ez gertatzea beste leku batzuetan. […] Badirudi terrorismoa salbuespenezko neurrien kausa gisa agortuta, epidemia bat asmatzeak muga guztietatik haratago hedatzeko aitzakia ideala eskain dezakeela. Bizi dugun egoera latzaren ondorioz, kuarentenan jarritako lurralde osoak ditugu, eskala handiko gizarte, hezkuntza, kirol eta lan jardueraren etenaldia bizi dugu erabaki instituzionalek eta gobernu dekretuek beharturik, “alarma egoerak” birusaren aurkako gerra deklarazioa eragin duenez gero diskurtso belikoa nagusi da agintari politikoengan, ejertzitoak, militarrek eta poliziek bereganatu dute gizarte zibilaren konfinamendurako ardura. Hori guztia, koronabirus-andui berriak sortutako izurritearen ondorioz gertatzen ari da.
"Geure begiz ikusten ari garena da azken hamarkadetan munduan zabaltzen diren izurrite guztien atzealdean alde ilun bat badagoela"
Bestalde, Munduko Osasun Erakundea zuzentzen dutenak lanean dihardute gobernu-erakundeek esaten dutenarekin bat eginda, baina tarteka badere, bat ez datorren informaziorik ere bada. Geure begiz ikusten ari garena da azken hamarkadetan munduan zabaltzen diren izurrite guztien atzealdean alde ilun bat badagoela. Batetik, marketin geopolitikoaren interesetara makurtzen diren estatu nazioen interesa dago, nazioen arteko botere harremanen jokoa (Nazio botere indartsuena nor izatearen irrika, ordena ekonomikoaren nagusigo borroka eta abar). Bestetik, txertoen fabrikatzaile, gobernu-erakunde, eta finantza-erakundeek industria handi batean sarturik daudela dakigun arren, aldiro-aldiro izurriteen neurgailua geroz eta gehiago estutzen ari direla ikusten da. Hara nola, izurrite berri bat zabaltzen denean, mundu mailako txertaketa-programa bat sortzea jomugan jartzen da behin eta berriz. Oraingoan halatsu, txertoa sortzeko lehia hasita denean, mozkinak zeinek handiagoak atera, hori da boterea eta nazioarteko interesen zelai jokoa. Ingurumari horretan lobby farmazeutikoen pribatizazioak merkatu mugak gainditzen dituela erakutsi digu, eta duten botere/interesa izugarria da. Oraingoan, eskala planetarioan zabalduko den txertaketaren negozioa, izen ezberdinekin urtez urte errepikatzen ari den ebidentzia handiena bihurtzen ari da, izan Koroa, GIB, HIESa, SARS, Ebola, Zika, etab.
Gaur, Lobby farmakologikoentzat, koronabirusa, marketin eragiketa erraldoi bat egiteko aukera bihurtzeko bidean doa. Horretarako, herritarrak gaixotzea, abiaburuko premisa izan da; egoera honen aurrean edozeinek egindako galdera izan liteke honakoa, baina andui berri hori Txinako Wuham merkatuan berez sortu zen edo manipulatua izan den zinez jakitea ez da azaleko kontua. Komunitate zientifikoak indarrez ezeztatu du bigarren aukera. Ahots gutxi batzuk altxatu diren arren isilarazteko tenorean somatu ditugu. Hori bai, orain, irautea da gure ardura, gizateria osoaren on beharrez (itxialdiaren ezinbestekotasuna).
Orain bai, mehatxua, pertsonaren kontroletik kanpo dagoenez gero heriotzaren arrisku bizia dakar, “Heriotza pultsioa”[6], gaixotasuna mehatxu kontrolaezin bihurturik, hedapenaren bideak pandemia bihurtu du, eta mehatxu kolektiboaren lekua bete du. Behinola, txerto edo sendagai berri bat sortzeko mekanismoa abiarazteko premia larria denean, lobbyek, eskala mundialean emango den txertoaren beharrizana zuritzeko bidea irekita izan dute. Klein[7] “Shockaren doktrinamendua” darabilenaren parekoa da ondorena, lehenbizi, “shock” egoera sortzen da jendearengan eta gero babesgabetasun egoerari etekina ateratzeko eragiketa (emozio kolektiboen kudeaketa eta beldurrari etekina aterako dion kapitala) dago. Gizabanakoen kontzientzietan zabaldu den beldur egoera da faktore eragilea, behin beldurraren gizartea ezarrita, izurritea gelditzeko bideak dena zuritu bailezake. Aise gainditzen da esate baterako aintzat hartu gabeko hainbat kolektiboen oinarrizko beharrizan eta eskubide zapalketa. (Konfinamenduko egoera ez baita jendarte pribilegio eta baldintzatzaile berdinen abiaburutik inoiz ere gertatuko; batzuen pribilegioak beste askoren heriotza kondena ekar dezakete).
"Lobby farmakologikoentzat, koronabirusa, marketin eragiketa erraldoi bat egiteko aukera bihurtzeko bidean doa"
Txertoen fabrikatzaile, gobernu-erakunde eta finantza-erakundeek gero eta maiztasun gehiagoz "pandemiaren" botoia sakatzen ari dira eta emozio kolektiboen diziplinamendua eta jendarte kontrolaren erabilera beharrezkoa zaie, gorago esan dugun lez; bitartean, lobbyek, munduko txertaketa-programa erraldoiaren itxaropenarekin jokatzen dute uneoro, euren negozio iluna zuritze aldera. Lobby farmakologikoen ustelkeria ondo asko dokumentatua dago lehendik ere, aspalditik. Oraintxe da bada, hainbat aliantzen egitasmoetan estalian gordetako helburu ilun bat aipatzeko garaia, hots, lurreko gizaki bakoitzari identifikazio digitala ezartzea izan liteke egitasmo horien ondorena. Jendearengan zabaldutako izua baliatuz, nahitaezko txertoak mikrotxipekin konbinatzea litzateke negozio borobila, giza izaeraren robotizazioan eraginez: gizabanako bakoitza zenbakitua eta pantaila baten barruan kontrolatzeko zer gauza bihurtzea, subjektibotasuna bahitu eta gorputz biologikoa kontrolatzeko zientziazko parametro jakinen araberan. Bio-boterearen nagusitasunaren aroa bizi dugu honezkero, lehen urrutiko amesgaizto bat baino ez zena gero eta gertuago dago. Zenbakizko identitate-programa, txertaketari etekina ateratzea helburu, pertsonen gorputzean mikrotxip txikiak txertatzeko egitasmoa bururaino eramateko gaikuntza baino ez da, jada kolapsora eraman gaituen muturreko sistema neoliberal honi muga jarri ezean. Eta bitartean, Softwarea ekoizle handienek, koronavirusaren aurkako txertoaren jabekide direla dakigu, Pirbright (Preventing and controlling viral diseases) Institutuaren bitartez bada ere. Ingurumari hori oso iluna da eta diruak agintzen duen interesen araberan elikatzen da soilik. Jabekide guztien interesak gurutzaturik daude honezkero eta hau izan liteke ondorena, ikerketa hipotesia gisa planteaturik: txertoa sustatzeko munduko aliantzek finantzan lagunduko zukeen eta txertoak erabili jendeari kontrol mekanismoak ezartzeko betebeharretan otzanduz, mikrotxiparen trantsiziorantz heldu arte. Gutxinaka egiteko bidea izango da baina bizi dugun garaiaren ilunak atalaia hori ikuskatzen hasteko tenorean jartzen gaitu. Gizakiaren robotizazioa eta kontrol osoa izatea bilatzen duen egitasmo beldurgarri hori, aurrekarien hipotesia gisa formulatu dezakegu oraingoz. Adi egotea dagokigu. Bitartean, beldurraren gizarteak urrats berri bat eman du eta hori guztia eskala mundialean gertatzen ari da. Gabilondok dioen bezala gaur egungo politikaren pentsamendu apokaliptiko bat behar da, hitzaren zentzu literalean: Apokalipsiak errebelazioa esan nahi du, hau da, estalita zegoena estali/desestaltzea, eta, horrela, errebelazioaren egintzan bertan egiara iristeko aukera ematen du, estalketa altxatzekoa.
Jexux Larrañaga Arriola.
Gizarte antropologoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]