Azaroaren 13tik 20ra ospatuko da Bilbon Zinebi Zinema dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia. Antolatzaileek garai berrietara egokitu behar izan dute egitaraua eta horregatik aurtengo edizioa internet bidez ere jarraitu ahal izango da.
Bilboko Zinebi Zinema dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren programazioa eta jarduerak egokitu dituzte pandemiaren aurrean. Azaroaren 13an hasi eta 20ra arte iraungo du egitarauak. Jaialdiak aurrez aurreko edizioak egin ditu orain arte, baina koronabirusaren gaitzak behartuta, programazioa egokitu behar izan dute. Horregatik, osasun neurrietara egokitutako aretoan eta online bidez gozatu ahal izango da 62. edizioaz, Bilboko Udalak azaldu duenez. Dagoeneko jaialdiko sarrerak salgai daude.
Etxetik ere jarraitu ahal izango da
Zinebik modu presentzialean eskainiko ditu edizio honetako 121 filmak: 89 film labur, 25 film luze eta sei film iraupen erdikoak. Golem Alhondiga, Arte Ederren Museoa, Guggenheim Museoa eta Arriaga Antzokian. Online, FestHome plataformaren bidez, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa Sail Ofizialean parte hartzen duten filmak ikusteko aukera eskainiko dute, eta Filminen bidez, berriz, Ziff-Zinebi First Film sailean parte hartuko duten bederatzi film luzeak.
"Toki seguruak direlako"
Bilboko Udalak jaialdiaren programazioari eustea erabaki du, "zinema aretoek eta kultur guneek toki seguruak direla erakutsi dutelako azken hilabeteetan". Jaialdiak segurtasun eta higiene neurriak bermatzen dituzten aretoetan eskainiko dela jakinarazi du antolakuntzak. Zinema aretoen edukiera % 50era arte mugatuko da, espazio bakoitza aireztatzeko ordu erdiko tartea izango da, baita bukatak desinfektatzeko ere, maskarak erabili beharko dira, segurtasun distantzia bermatuko da eta gel hidroalkoholikoa izango dute eskura erabiltzaileek.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.
---------------------------
Oraingo... [+]
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]