Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek idatzitako "Miñan" eleberria autobiografikoak, eta Eshkol Nevoren "Tres pisos" nobelak eskuratu dituzte Gipuzkoako Liburu-saltzaileen gremioak banatzen dituen Zilarrezko Euskadi Sariak.
Ibrahima Balde, Amets Arzallus eta Eshkol Nevo dira Gipuzkoako liburu-saltzaileen gremioak banatzen dituen Zilarrezko Euskadi Sarien aurtengo irabazleak. Lehen biak, "Miñan" eleberri autobiografikoarengatik jaso dute saria. Nevo, aldiz, "Tres pisos" izenburu duen nobelagatik saritu dute. Liburuaren egunaren bueltan eman ohi diren sariak ohikoan, baina aurtengo pandemiaren egoera dela eta apiriletik azarorarte atzeratu behar izan dute sari-banaketa.
Euskarazko sarien irabazlea izan da Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek etorkinek bizi duten errealitate gordina azaldu nahian idatzi zuten ‘Miñan’ liburua. Ibrahima Baldek jaioterritik Europara iritsteko egin behar izan zuen ibilibide gatazkatsua jasotzen du. Baldek esanari Arzallusek egitura eman zion, eta papelera eraman, euskaraz. Honela azaltzen du liburuaren jatorria eta zergatia Arzallusek, GARAri urte hasieran eskeinitako elkarrizketan: "Migranteen atzean zenbat motibo eta korapilo egon daitezkeen erakutsi zidan Ibrahimak. Bestetik, kontatzeko modua ere oso berezia du: afrikarrek orokorrean frantses berezi bat egiten dute, kontraste bereziak dituena –eskolan ikasitako esapide jaso xamarrak tartekatuz– eta momentukotasunetik hurbil dagoena, eta Ibrahimak begirada eta logika berezia du hizkuntzaren mekanika horren barruan".
Gaztelerazko sarien irabazlea izan da Eshkol Nevoren ‘Tres pisos’ nobela. Idazle israeldarraren orrialdeetan "nabarmentzen den literaturen freskotasunagatik" hautatu dute irabazletzat. Hiru kontakizunek osatzen duten eleberria da eta gizartearen eta egungo komunikazioaren paradigma jorratzen du, gizabanakoen gatazka, traumak eta sekretuak abiapuntu dituelarik.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Oraindik ere ondo gogoan du amak nola esan zion atzo: “Iraitz, segiozu ohera, badela garaia. Eta utzi mugikorra, itsutu egingo zara-eta!”.
Nola ez, amak arrazoi. Gaurko betzuloek ez dute barkatzen. Ez du begirik bildu gauean. Ohean buelta eta buelta, maiz... [+]
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]
Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]
Egotea egitea da. Hala dio aurten Durangoko Azokak, eta egia da, azokaren beraren kasuan behintzat eta Euskal Herria aintzat hartuta. Dagoeneko 59. azoka da aurtengoa, eta urtero egote hutsak frogatzen du euskara, euskal kultura, euskal nazioa egiteko modua dela Durangoko... [+]
Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.
Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]