EFE agentziak uztailaren 5ean prentsari zabaldutako berri baten arabera, Baskegurreko (Euskadiko egurraren elkartea) zuzendariak adierazi berri du banda marroiaren eta gorriaren kontra oxido kuprosoa baliatuz egiten ari diren tratamenduak arrakastatsua izateko itxura daukala.
Berri honek hasiera batean pozgarria dirudi, baina argi gorri guztiak piztu dizkigu. Izan ere, berrian hau jasotzen da, hitzez hitz: “Azkaratek azaldu du oxido kuprosoarekin tratamendu gutxi egiten ari direla, baimendutako hektarea-kopuruak eta tratamendua aplikatzeko baldintzak muga direlako –lurretik eta herrigune zein ur ibilguetatik 100 metrora–, eta eguraldia kontuan hartu behar delako, “euririk ari ez duenean eta haize gutxi dabilenean egin behar delako tratamendua, oxidoa ez dezan urak eraman”. Horraino ezaguna da istorioa, baina berrian hainbat esaldi aurrerago hau aipatzen da: “Kuprosoaz gain, basozaleak onddoaren kontrako beste hainbat produkturekin ari dira probak egiten, hala nola olio esentzialekin, landare-estraktuekin eta ongarriekin zuhaitzak indartzeko”. Hau berria da, gaurdaino ez sektoreak ez administrazioak ez dutelako aipatu ere egin oxido kuprosoaz gain beste inolako produkturik erabiliko zenik diru publikoarekin ordaintzekoa den estrategia horretan.
Esperimentaziorako erabiliko dituzten lursailak Neiker-en begiradapean daude eta espero dugu haiengandik zer eta nola egin duten jakitea; interesgarria izango da horrelako nahasturak erabilita oxido kuprosoaren benetako eragina zein izan den jakitea. Baina, eta jabego pribatuko lursailetan? Nor ari da hori guztia kontrolatzen?
Izan ere, gure inguruan horrelako tratamendu bakanak egiteko behar diren baliabide tekniko eta materialak dituzten enpresak gutxi dira, eta jakin dugu enpresa horiek onddoen izurriteei aurre egiteko fungizida generiko eta sistemikoak (esaterako, metil-tiofanatoa) erabiltzen ari direla; hain zuzen ere, oxido kuprosoa baino askoz kaltegarriagoak ingurumenerako, eta beraz, gure osasunerako.
Hortik gure kezka: enpresa horiek jakinarazi al diete jabeei zerekin ari diren fumigatzen hairen pinudiak? Fumigazio-baimen horietan jasota al daude baliatzen ari diren produktuen eta horien dosien kantitateak? Nor ari da kontrolatzen enpresa horien lana? Ez ote gaude beste iruzur baten aurrean?
Gure administrazio publikoek eta sektorea ordezkatzen duen Baskegur elkarteak berak behin eta berriro erakusten duten inprobisazioaren eta ezezagutzaren neurria ematen du “Konifero basoak berreskuratzeko euskal estrategia” deitutako pelikularen azken kapitulu honek. Bada, erantzunak entzuteko irrikitan gaude, gure eskubidea da.
Egurra lorarazteko gai da. Egurra lore bihurtzen du, bai, izan zurgin, arotz, zur-langile, zur-lantzaile, maiasturu, benuzer edo menuzer, zur-apaintzaile, zur-egintzaile, zuharotz, zurgile, zurgin-neska edo zurgin-mutil denak.
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]